Docutec Card

Baserriaren etorkizunean emakumeak eginkizun garrantzitsua dauka

ASPEGI elkarteak emakume enpresari onena izendatu du Marije Insausti, Lazkaoko Iztueta esnekiak merkaturatzen dituen baserritar enpresaria.

Baserriak ez du egoerarik onena bizi, baina Marijek adierazi digunez badu etorkizunik eta gainera, eraberritu egingo da emakumearen gidaritzari esker. Hain zuzen ere, lehen sektoreari eusteko eta arlo horretan emakumeen lana aintzat hartzeko egin duen lanagatik izendatu dute emakumezko enpresari onena.

Marijeren ustez, gizartea, oro har, ez da jabetzen nekazari eta abeltzainek duten garrantziaz, eta mimatu beharreko sektoreak direla aitortu digu.

Irratsaio osoa hemen entzungai.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARI 1.- Marije Insausti, egun on.
MARIJE INSAUSTI.- Kaixo. Egun on.
ESATARIA 1. - Urteko enpresario emakumezko onena. Inoiz pentsatu zenuen holakorik?
MARIJE INSAUSTI.- Egia esan, ez.
ESATARIA 2.- Gutxitan izango ziren halako aitortzak nekazarientzako eta are eta gutxiago sindikatu bateko ordezkari izan den batentzat.
MARIJE INSAUSTI.-. Bai, ezta? Bai. Bai. Bai. Ni oso, oso gustura nago. Azken batean honek aitortza bat, errekonozimendu bat ematen diolako lehen sektoreari, eta baita ere, emakumeari, ezta?, bi, bi gauzak kontuan hartuta.
ESATARIA 1.- Nolanahi ere, Mariaje Insausti, EHNEko Gipuzkoako Idazkari Nagusi sei urtez, sektorearen gainbehera erakusten zuten adierazleak azpimarratzen zenituzten orduan behin eta berriz, baserriaren krisia. Badira 15 urte gutxi gorabehera kargua utzi zenuela, eta geroztik baserriko jardunak, nekazaritzak, abeltzaintzak nora egin du?
MARIJE INSAUSTI.- Ba, zoritxarrez, hobera, hobera ez. Urte, urte zailak pasatzen ari gara. Bueno, egia esan, urte, nekazaritzan urte errazik ez dakit batere izan den, garai batean behar bada, indar askoz handiagoa zuenean eta, eta beste modu batera genbiltzanean behar bada, ba orduan baserriak bazuen sona, bazuen indarra. Baina, azken urte hauetan, eta urte luze hauetan gainbehera da ba hori, ba batzuetan handiagoa eta beste batzuetan txikiagoa, baina hori, gainbehera hori hor dago. Dena den, baita ere esan behar da, gazteak instalatzen ari direla. O sea, nik uste esperantzarako eta argitasun bat ere ikusten dela. Gazteak badatoz. Ez beharbada, beste modu batekoak dira, beste modu batekoak dira, eta behar bada, baita ere, baserriaren figura hori asko berrituko dutenak, berritzen ari direnak.
ESATARIA 1.- Gizartea jabetzen da, oro har, nekazariek eta abeltzainek duzuen garrantziaz.
MARIJE INSAUSTI.- Nik uste ezetz. Eta hori garbi esan behar da. Azken batean guk elikagaiak sortzen ditugu, guk ingurua zaintzen dugu. Elikagaiak azken batean dira oso gauza garrantzitsuak, gure bizitzeko arrazoia duten bat ezta, guk azken batean elikagaiak, elikagaietatik jan behar dugu eta , eta hori, alimentatzen gara, eta baita ere inguru bat zaintzen dugu. Hortik aparte, lanpostuak sortzen ditugu eta abar, baina… Nik uste gizartea ez dela kontziente. Ez dakit, gaur egun askozaz ere garrantzi, elikagaiari baino garrantzi gehiago ematen zaio, adibidez, oporrak izateari, asteburuak ez dakit nora joateari, eta horrek arrisku handiak ditu. Alde batetik, lehen sektorea, bueno, pisua galtzen joatea, gure produkzioa, ez dakit, edo, edo bertako elikagaiak ez kontsumitzea, bertako baserritarrak beheraka joatea eta gero, osasuna, noski, baita ere oso, oso garrantzitsua. Zer jaten dugun, hura izaten gara.
ESATARIA.- Berdintasunaren inguruan ere egin nahi duzu azpimarra. Zergatik?
MARIJE INSAUSTI.- Bai. Emakume baserritarra, ba hori, ez dakit, lehen sektorea aipatu dugu, ezta? Pixka bat alde batera edo, edo pixka bat hor baztertuta, ezta? Eta lehen sektorea baztertuta baldin badago, emakumea oraindik eta baztertuago, baserriko emakumea gehiago baztertuta, ezta?
ESATARIA 1.- Baserriak gobernatu izan dituzten emakumeak, ezta?
MARIJE INSAUSTI.- Bai. Bai. Nik uste baserria izan da emakumea izan delako, baserria da emakumea delako eta izango da baita ere emakumea dagoelako. Emakumeok badugu nolabaiteko sena, sen bat badaukagu, eta nik garbi daukat baserria gero ere izango dela eta emakumeak, o sea, emakumeen eskutik baserri, beste baserri modu bat izango dela, gainera.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Feb 9, 2018
Number: 19968032
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:40
Number of visits: 1491