Docutec Card

Udal-baratzeak, lursailak herritarren eskura

Udal-baratzeak herritarrei landatzeko eskaintzen zaizkien lur-eremu publikoak dira. Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan funtzionatzen dute gaur egun, eta arrakasta-maila dezente lortu dutela esan daiteke.

Udal-baratze publikoen helburuetako bat da nekazaritza ekologikoa eta autokontsumoa bultzatzea. Baina, baita nekazaritzako jarduerak herritarrei gerturatzea ere. Donostia da udal-baratzeen ekimena abian jarri zuen hirietako bat.

Erreportaje honetan, Nora eta Borja izeneko bi gaztek udal-baratzeekin zer nolako esperientzia izan duten kontatuko digute.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA.- Eta gure inguruko hiri eta herrietako paisaiatan gero eta ohikoagoak dira udal-baratzeak. Donostian ia lau urte dira lehen aldiz baratze publikoak eskaini zituztela eta hasiera-hasieratik izan dute arrakasta. Deialdi publikoa itxi berritan berrehun eta laurogeita hemeretzi herritarrek eman dute izena aurten. Baina arrakasta esanguratsua den moduan, baratzea uzten dutenen kopurua ere bai, erabiltzaileen % 10ak etsi egiten baitu. Ana Iruretagoiena.
ANA IRURETAGOIENA.- Lau urteko ibilbidean udal-baratzeek denetariko esperientziak utzi dituzte Donostian. Aurtengo deialdia ere arrakastatsua izan da: ia hirurehun lagunek eskatu dute. Ane Oiarbide, ingurumen zinegotzia.
ANE OIARBIDE.- Oraingo honetan berrehun eta laurogeita hemeretzi eskaera jaso ditugu udaletxean baratzetarako eta beno ba oso pozik izan duen erantzukizunagatik.
ANA IRURETAGOENA.- Hori bai. Batzuek ez dute errepikatuko. Udal-baratzea utzi dutenen artean daude Borja eta Nora. Bertan bizitako esperientzia kontatu digute hasieratik.
BORJA.- Ikusi nuen belar txar asko derrepente egon nintzenean. Ohitua nengoen nire lur-zati txikitxo horretara, dena txukuna eta ondo prestatuta eta egon nintzen eta belar txarraz gogoratzen naiz.
NORA.- Askoz zailagoa, neketsuagoa. Ze, azkenean pentsatzen duzu edo planifikatzen duzu igual goiz baterako egingo duzula ba hori: lur guztia jorratu edo landatuko dituzula ez dakit zenbat landare eta azkenean ikusten duzu ez dizula denborarik ematen.
ANA IRURETAGOIENA.- Ikastaroei eta batik bat bizilagunei esker erein zuten uzta.
BORJA.- Polita da baratzeen mundu honetan ba jendea oso prest dagoela erakusteko ez? Eta azkenean udal-baratzeko asuntu honekin ba, jendeak esperientziak konpartitzen zituen eta , pues gogoratzen naiz horra joan eta beti zegoen ondokoa esaten “hau igual horrela egin hobeto, edo hau ez dakit nola”
NORA.- Bai, ze, azken finean hor “subkomunitate” (azpi komunitate) bat bezala sortzen da. Nik gogoratzen dut bazegoela jubilatu bat, eta bera zen horko alkatea bezala. Osea, berari galdetzen genion guztia.
ANA IRUROTEGOIENA.- Eta uzta hasi ere hasi zen, baita jaso ere.
NORA.- Ba, porruak, koliflorea (azalorea), brokolia, rabanitoak (errefautxoak), kalabazak, letxuga, beno letxuga-mota pila bat, [piparrak], piperrak…
BORJA.- Ba, denetarik: letxugak, tomatea, bainak (lekak) ez dakit iritsi ginen landatzera. Denetarik.
ANA IRURORETAGOIENA.- Bat datoz biak: kalekumeak izanda ere, naturarengandik hurbil sentitzeko beharra  bada. Lurra eskuekin ukitu eta barazkiak landarean ikustekoa.
NORA.- Nik uste dut gaur egun badagoela moda bat, edo beno, eta moda on bat. Eta geroz eta gehiago ezagutu nahi dugula natura.
BORJA.- Azkenean hirian zaila da aurkitzea entorno (ingurune) natural bat ez? Beno, edo rural (landa-ingurune) bat. Eta nire ustez, pixka bat naturarekiko gertutasun horretara hurbiltzeko erromantizismo hori edo horrela badaukagula pixka bat. Bai, ikusten dut joera hiriko jendea ba pixka bat lurrarekin kontaktu hori berreskuratzera.
ANA IRURORETAGOIENA.- Hiriko erritmoaren zurrunbiloak atera zituen Borja eta Nora atzera ere baratzetik. Aurtengo esleipenak eginda, berrehun eta hirurogeita hamazazpi herritarrek landu ahal izango dituzte lau haizetako lursailak.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2 / B1
Feb 5, 2018
Number: 19812726
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:19
Number of visits: 2617