Docutec Card

Jon eta Jone II. Ile kontuak (jj-93)

Nolako neska-mutilak nahiago dituzu, iledunak ala ile guztia kendu dutenak? Hori izango dute hizpide gaurko atalean.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ATALA 93 Ile kontuak


JONE:
    Aizu Jon atzo joan al zinen igerilekura?
JON:
    Bai, zer ba?
JONE:
    Orduan gaur ez zoaz?
JON:
    Ez.
JONE:
    Piszinako (igerileku) betaurrekoak apurtu ditut eta ea zureak uzten dizkidazun jakiteko.
JON:
    Klaro... arratsaldean ekarriko dizkizut.
JONE:
    Ekarri? Hemen daude eta... atzo piszinako (igerileku) poltsa hemen utzi zenuen...
JON:
    Benetan? Joder ba bainujantzia... toalla… dena bustita egongo da...
JONE:
    Aii bustita… bustita... garbitu eta lehortzen jarri nizun atzo!
JON:
    Eskerrik asko amatxo...
JON:
    Aizu Jone, galdera intimo bat egin nahi dizut...
JONE:
    Bueno ez hasi orain halako txorradekin...
JON:
    Atzo igerilekuko aldageletan... aizu, ia gizonezko gehienak depilatuak zeuden... eta nire adinekoak ere bai.
JONE:
    Baina den-dena depilatuta?
JON:
    Bai bai, bularra, hankak, eta askok txoritxoari ere habia kentzen diote.  
JONE:
    Bueno hori gero eta jende gehiagok...
JON:
    (moztuaz) Neskekin ere gertatzen al da?
JONE:
    Zer?
JON:
     Esan nahi dut ea aldageletan ere zure inguruan dauden emakumeek den-dena depilatzen  duten...
JONE:
    Gero eta gehiago bai... ez da batere arraroa... Akordatzen Spa-n pasatako egunak ? Ba bertoko aldageletan, nik uste, bakarra nintzela zerbait zuena...
JON:
    Zerbait baina gehiegi ez… zuk ere depilatzen duzulako...
JONE:
    Bueno txukundu egiten dut... eta baita zuk ere...akordatzen naiz eta zer izaten zenuen eta zer duzun orain
JON:
    Bai, baina bueno ez dut depilatzen... besterik gabe guraizeekin mozten dut... bonsai baten moduan
JONE:
    Bonsaiarena...tamainagatik diozu ezta?
JON:
    Buzeo zentroan ere, neska atzerritar asko goitik behera depilatuta egoten ziren...
JONE:
    Eta zuk nola dakizu hori? Jajaja
JON:
    Bueno, badakizu... bezeroak... oporretan eta etxetik urrun, halako egoera batean buzeo irakasle batek beti du arrakasta...Eta  zuri nola gustatzen zaizu Jone?
JONE:
    Ba ez dakit ez diot garrantzi gehiegirik ematen...
JON:
    Baina ilearekin edo gabe...baten bat nahiagoko duzu,  ziur...
JONE:
    Baaa. Ez dakit ile apur bat bai, ongi dago... baina gehiegi ere ez… chewakka modukoak ez zaizkit batere gustatzen... eta zuri?
JON:
    Niri? Niri dena gustatzen zait...
JONE:
    Bengaaaa...
JON:
    Egia da... betikoa da… bularren modukoa da. Bular txikiak eskura dituzunean handiak nahi dituzu... handiak dituzunean txikiak...
JONE:
    Bueno ilearen kasuan biak izan zenitzake... pazientzia kontua da... ileari hazten uztearena...
JON:
    Ia, eta gaur egun ia-ia baita bularrekin ere... ebaketa egin eta kito... nahi duzun bular tamaina lor zenezake...
JONE:
    Jon... horrek ez batere graziarik...
JON:
    Barkatu ez naiz konturatu...
JONE:
    Lasai, ni naiz apur bat sensible (suminkor) dagoena...
JON
    Orduan nahiko zenuke nik gorputz osoa depilatzea?
JONE
    Ezetz ba Jon… Ongi dago zaintzea, baina ez nuke nahi ni baino gehiago zaintzen den tipo batekin egon...
JON
    Bueno hori zaila litzateke...
JONE
    Ni? Ni ez naiz nahiko nukeenaren erdia zaintzen... Ikusi hemen... sustraiak ikusten zaizkit eta ez dut ilea tindatzeko tarterik ere hartzen... eta asteak dira ez naizela spinning-era joan… eta...
JON
    Zuretzat influentzia (eragin) txar bat naizela esan nahi duzu?
JONE     
    Bai... denbora gehiegi pasatzen dut zurekin....(pausa) eta oso gustura nago... etorri eta eman pikito!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1 / B2
Jun 4, 2015
Number: 1980644
Source:
Number of visits: 506