Docutec Card

Zein da euskararen jatorria?

Euskararen jatorria ezezaguna bada ere, hipotesi ezberdinen artean nagusi diren bi aurkeztuko dizkigu Alberto Santana historialari eta etnografoak.

Euskalduntze berantiarrarena omen da, bere ustez, indarra hartuz doan teoria. Baskoniako historia bat telebista-saioko atala.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Alberto Santana.- Hizkuntzari buruz nik ikasi nuen azalpenak eta euskaldunik gehienek oraindik ere sinisten dutenak dio euskararen aldaera zaharren bat mintzatzen zela historiaurrean Euskal Herri osoan.
Euskara primitibo honek inbasio europarrei eutsi egin zien. Bereziki, herri zeltei eta baita erromatar inperioaren bost mendeko menperaldiari ere, nahiz eta latinezko hitz asko eta beste berrikuntza batzuk ere bereganatu. Gerora, behin erromatar inperioaren zapalgailu ahaltsuak hondoa jo zuenean, euskara berriz loratu zen, zazpi edo zortzi euskalkitan, aintzinako tribu euskaldunen ahotan.
Euskara hizkuntza bakarra da eta isolatua. Ez dugu haren jatorria ezagutzen eta ez du ahaidetasunik munduko beste inongo hizkuntzarekin. Guk, euskaldunok, ezin izan dugu inoiz azaldu haren jatorria eta ez daukagu beste herri batzuen alderantziz, gure hizkuntzaren sorrerari buruzko kondaira zaharrik. Europako beste herri guztien artean bereziak garela bakarrik dakigu. Gure hizkuntza zaharrak bizirik jarraitu baitu beste guztiak galdu direnean.
Mendeetan, behin eta berriz esan izan da iraganean gaur egun baino askoz eremu zabalagoan mintzatzen zela euskaraz. Eta erromatarren garaitik hiztunen eremua txikitu eta ahuldu egin dela, putzu bateko uhinak urazalean desagertzen diren antzera.
Erromatar inperioaren aurretik oso eremu zabal bateko hizkuntza izan zen: Erromatik eta Ebroraino eta Andorratik eta Palentzia iparralderaino. Harik eta XX. mendearen bukaerara iritsi arte, noiz eta nekez bizi zen, 40 kilometroko zerrenda-tarte estu eta irregular batean.

Ahotsak nahasian

Alberto Santana.- Hala ere, azken belaunaldiko hizkuntzalari, arkeologo eta historialarien artean, gero eta ugariago dira zientifikoki zalantzan jartzen dutenak euskarak bere jatorria lurralde hauetan izan zuela.
Atzerriko aditurik gehien-gehienek eta hizkuntzaren historialari euskaldunen artean ere, gero eta gehiagok hipotesi historiko berri bati eutsiz, mendebaldeko lurralde hau askoz geroago euskaldundua izan zela aditzera ematen dute.
Zergatik? Agian Pirinioetako ipar-isurialdeko kultur modek bultzatutako adituen eraginpean daudelako. Hain zuzen ere, erromatarrek Akitania deitu zioten-eta euskararen sorburu izan zitekeen lurraldekoen eraginpean.
Zehatz esanda, zalantza handiak dituzte erromatar inperioaren gainbeheraren aurretik, VI. mendea baino lehen, euskaraz hitz egiten ote zen Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan eta are gutxiago gaurko Euskal Herria baino hegoalderago eta mendebalderago.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Sep 14, 2015
Number: 1975051
Source:
Duration: 04:18
Number of visits: 11212