Docutec Card

Zigarreta elektronikoak farmazietan?

Tabakoa erretzea zein kaltegarria den inoiz baino gehiago gogorarazten ari zaizkigunean, Espainiako Osasun Ministerioak prestatu duen Dekretu baten zirriborroak zigarreta elektronikoak farmazietan saltzeko aukera jasotzen du. Baina, Espainiako Familia eta Komunitate-farmazien elkartean ez dute neurria begi onez ikusten.

Euskadin, elkarte honetako ordezkaria den Sonia Saenz de Buruagak gai horri buruz zer pentsatzen duten adieraziko du Euskadi Irratiko Faktoria saioan.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA . Zure kea txarra da familia eta seme-alabentzat, utzi erretzeari, jarraitu bizirik maite dituzun horientzat, edota erretzeak espero duzun ume hori, haur hori galaraz diezazuke; horrelako mezuak irakurri ahal izango ditugu hemendik aurrera tabako kaxetako eskeletan, tabako kaxek daramatzaten eskela horietan, argazki berriez lagundurik, mingainen edo birikietako tumoreak, beso edo hankak falta dituzten gorputzak, … argazkidun eskela horiek gainera tabako kaxen azalera handiagoa hartuko dute, orain arteko ehuneko berrogeitik, ehuneko hirurogeita bostera pasaz. Tabakoak osasunean eragiten dizkigun kalte horiek ikaraturik batzuk zigarreta elektronikoak erretzen hasi dira ohiko zigarreten ordez, garbiagoak direlakoan. Espainiako Osasun Ministerioaren Dekretu zirriborro batek gainera, zigarrotxo elektronikoak farmazietan saltzeko aukera ere biltzen du, Europar Batasunaren Direktiba berriari men eginez. Dena den Espainiako familia eta komunitate farmazien elkarteak ez du neurria begi onez ikusten, ez zaio zuzena iruditzen zigarro eta, zigarreta, barkatu, elektronikoa farmazietan saltzea. Telefonoz bestalde dugu Sonia Saez de Buruaga, Espainiako familia- farmazia komunitarioaren elkarteko presidentea Euskadin, egunon Sonia.
SONIA SAEZ  . Bai, kaixo, egunon! 
ESATARIA . Zergatik ez dituzue zigarreta elektronikoak farmazietan saldu nahi?
SONIA SAEZ. Bueno, badirudi ba aspaldi ba ebidentzia zientifikoa ba eztabaidan dagoela, ez dagoela nahikotxo, ezta? Eta guk eskatzen duguna da, ba horrez gain farmazian saltzeko baldin bada eta gainera e osasun problema handia den erretzea, erremedio bezala edo botika bezala egon beharko lukeela, ezta? Eta orduan ba bueno, ba ez guk saltzea eta edozeinek ere saltzea ezta? Baizik eta ba, ba medikamentu-erregistroa edo edukitzea eta ebidentzia zientifiko gehiago.
ESATARIA. Dena dela, horregatik Sonia, zuek diozue zigarreta elektronikoa ez dela gomendagarria erretzeari uzteko terapia modura.
SONIA SAEZ. Eske momentu honetan ebidentzia zientifikoa eztabaidan dago, esan dudan bezala eta horrez gain momentu honetan ba zigarreta elektronikoa ba kontsumo produktu bezala dago, ezta? Orduan e, ba kontsumo-produktuak farmazian normalean ez dira asko saltzen ezta? Edo saltzen dugu baina oso area konkretu batzuentzat, ez erretzeari uzteko bezala, osasun problema bati e, ba, ba medikamentu, edo erremedio edo tratamendu bezala, ezta? Orduan tratamendua izateko, ba tratamendu lez (bezala) e, e ba, ba benetan erregistratzea eskatzen dugu, hori da bakarrik.
ESATARIA . Mmm, zigarreta elektronikoek zuek diozue ez dutela beren segurtasuna bermatzen duten ikerketarik momentuz behintzat. Aipatu duzun bezalaxe, ebidentzia hortxe eztabaidatzen ari direla momentu honetan, eskatzen duzue zigarreta horiek ohiko tabakoaren trataera bera jaso behar dutela, kontsumo produktuak direnez e jaso beharko luketela gainerako zigarreten antzeko tratamendua, ezta? Sonia, momentu honetan farmaziek badaukazue horrelako zigarretak saltzeko nolabaiteko aukerarik ala orain ezin da?
SONIA SAEZ. Bai, bai orain aspaldi, hasiera batean, sortu zirenean ba bueno ba farmaziak bidez e komertzializatzen ba hasi ziren, ezta? Eta gertatzen dena klaro, gero konpetentzia pilo bat atera ziren eta bazeuden batzuk hasiera batean, ba bueno, ba hori, ba ebidentzia hori bermatzen zutela edo bueno, horretan zenbiltzatela, ezta? Eta orain aldiz ba bueno, ba pilo bat marka dagoz eta benetan ez dakigu ezta nola egiten diren, nola funtzionatzen duten eta benetan zer daukaten, ezta?.
ESATARIA . Mmm, baina saltzen dira farmazietan orain ala?
SONIA SAEZ. Ba segur aski lekuren baten ba salduko dira, ezta? Edo lortuko ahalko dituzu baina bueno, ez ditugu gomendatzen, ezta?
ESATARIA. Mmm, Espainiako gobernua hor prestatzen ari den dekretu hori onartuko balitz bertan bilduko luke farmaziek zigarro hau, zigarreta hauek saltzeko aukera, eta horren kontra zaudete zuek.
SONIA SAEZ. Hori, guk esaten dugu aurrenik ebidentzia zientifikoa bermatu behar dela, ezta? Horretan gabiltza ere ministeriori esaten, ezta? Eta bueno, ministerioak ere, ba bueno dekretu bat atera baino lehen opinioa edo ba, ba normalean kontutan hartzen dabe (dute).
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Sep 3, 2015
Number: 1967512
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:04:08
Number of visits: 3183