Docutec Card

Ijitoak beti susmopean

Eslovakian polemika handia sortu da Barne-ministerioak aurkeztutako lege-proiektu baten ondorioz. Lege horrek, batez ere, ijitoek egindako delituak zigortu nahi ditu eta zaintzapean jarri horien komunitateak.

Auzi horrek -nola ez- kezka sortu du Europa osoan. Juanjo San Miguel Euskadi Irratiko nazioarteko adituak gai horri buruzko azalpenak emango dizkigu kronika labur honetan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA. Nazioartean, Eslovakian, polemika handia sortu da Barne-ministerioak aurkeztutako lege-proiektu baten ondorioz. Legeak, batez ere, ijitoak egindako delituak zigortu nahi ditu, eta hauen komunitateak bigilantziapean jarri. Auziak Europa osoan sortu du kezka. Juanjo San Miguel.    
JUANJO SAN MIGUEL, NAZIOARTEKO ADITUA. Robert Kalinak barne-ministroak aurkeztu du lege-proiektua. Ministro hau sozialdemokrata da, eta lege honen bidez gaur egungo lege batzuk aldatu nahi ditu zenbait delituri aurre egiteko. Horretarako, prest dago ijitoz osatutako gaizkile-zerrendak osatzeko, hauen komunitateak zaintzeko polizia-talde bereziak sortu eta pertsona batzuei zenbait tokitan bizitzea debekatzeko. Ministroak dio Eslovakian egindako delituen %70 ijitoek egiten dituztela.
Auzi honek eztabaida handia eragin du Eslovakian bertan eta handik kanpo. Ijitoen komunitateek eta giza eskubideen aldeko taldeek diote erabat onartezina dela ministroak egin nahi duena. Ijitoen eskubideak babesten dituen elkarte europarrak dio, bestalde, edozein konstituzioren aurkakoa dela, pribatutasuna urratzen duelako eta datuen babesa ez duelako errespetatzen. Baina auziak oihartzun zabalagoa izan du, Europako hainbat lekutan gizatalde konkretu batzuek jasotzen dituztelako gizartearen aurkako jarrerak eta gorrotoa: ijitoak herrialde gehienetan, magrebiarrek Espainian eta Frantzian, kurduek eta turkoek Alemanian eta, oro har, ezberdinek alde guztietan. Ikerketa guztiek diote, berriz, jendearen usteak eta datuek ez dutela zerikusirik, ustezko kanpotar horiek ez dituztelako ez delitu gehien egiten ezta delitu larrienak ere.

                       Letra urdinez gaiarekin lotutako espresioak

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jan 29, 2018
Number: 19566245
Source:
Duration: 00:01:38
Number of visits: 1630