Docutec Card

Bai goxoak kroketak!

Oso gustura jaten ditugu kroketak, baina prestatzea... hori beste kontu bat da. Garai bateko amonek edo amek prestatzen zituzten, baina gaur egun presaka bizi gara eta ez daukagu ez astirik ez gogorik lan horretan aritzeko.

Horregatik, gaur egun gero eta denda gehiago ari dira zabaltzen, kroketak saltzera dedikatzen direnak; negozio bihurtu dira. Erreportaje honetan, sukaldari batekin eta herritar batzuekin hitz egin dute.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Urtarrilak 16 ditu gaur: Kroketaren Nazioarteko Eguna da. Soberakinak aprobetxatzeko sortu omen zituzten, baina egun negozio bilatu dira hainbat enpresa bereziturentzat. Jakin dezagun ba zergatik den negozio.   
AHOTSA. Sukaldari frantses batek egin zuen, nonbait, lehendabiziko kroketa: nobleziarentzako, antza, XIX. mendean sorpresa-moduan ospakizun handi batean sartu zituelarik. Jatetxe garrantzitsuetan, urteetan, ospakizun guztietan zeuden kroketak: bataio, jaunartze eta ezkontzetan, esaterako.
SUKALDARIA. Eta gaur egun badaude kroketak, baina nik uste dut jatetxeetatik kanpora ateratzen direla, eta gehiago da tabernetan, errazioetan… Etxera eramateko, batez ere hor egon da kristoren aldea, ez? Etxera eramateko kroketak dauzkagu.
AHOTSA. Negozio bilakatu da. Kroketa-dendak jaio dira. Obradore honetatik, esaterako, 500.000 kroketa ateratzen dira astero. Eta zaporeetan sekulako aukera eskaintzen dute, merkatuaren beharretara egokitu behar dutelako.
HERRITARRA 1. Niri behintzat ez zait ondo ateratzen kroketak egitea.
HERRITARRA 2. Nik ez dut kroketa bat inoiz egin.
SUKALDARIA. Kroketek, nahita ez, bere lana badaukate. Orduan, ba jendeak, lehen hori, kroketak, amonak egiten zituenak, amak egiten zituenak, eta etxean inork ez dakizki egiten edo ez ditu egin nahi. Orduan, ba badauka bere zentzua: horrelako enpresak daude. Etxera eraman, frijitu eta, eta jan besterik ez daukate.

               Letra urdinez gaiarekin lotutako hitz eta espresioak

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jan 22, 2018
Number: 19319752
Source:
Duration: 00:01:20
Number of visits: 1394