Docutec Card

BAGOAZ! B1-2- Izaro eta ospakizunak

Elkarrizketa egin ondoren, garagardo bat hartzera gonbidatu du Amaia Izaro argazkilariak, dena ondo atera dela ospatzeko.

Bi lankideak hizketan ari direla, Izaroren neba, Antton, azalduko da.

Transcription:[+] Transcription:[-]

IZARO.— Ez da hainbesterako izan, ezta?
AMAIA.— Zuretzat beharbada ez, baina ni oso urduri nengoen.
IZARO.— Ba ez zaizu batere sumatu! Gaurkoarekin ez duzu Argia Saria jasoko, baina ondo egon da.
AMAIA.— Kar, kar, kar. Izaro, nire lehen elkarrizketa serioa izan da.
IZARO.— Ba talde bikaina osatu dugu!
AMAIA.— Bai! Garagardoaren kontua, orduan, benetan zen, e? Goizeko hamarrak dira, goiz samar edaten hasteko!
IZARO.— Bai zera! Ospatu beharra daukagu! Zure lehendabiziko elkarrizketa eta bikain atera zaigu.
AMAIA.— Ados, baina bakarra! Gero lanera joan behar dugu eta.
IZARO.— Zuk nahi duzun bezala, almirante andrea! Ba ni pozik nabil lanean. Herri-aldizkaria denez gero, ez dut urrutira joan beharrik. Baina lehen ez zen horrela; egunkari batean lan egiten nuen. Pufff… Euskal Herri osoan ibiltzen nintzen, eta batzuetan kanpora ere atera behar izaten nuen. Oso, oso nekagarria zen.
AMAIA.— Ez da harritzekoa. Argazkilariak beti ibiltzen zarete aurrera eta atzera. Oso gogorra izango zen.
IZARO.— Ba bai, eta uztea erabaki nuen. Orain ere eroen moduan nabil, baina gutxienez herritik atera gabe.
AMAIA.— Kazetaritzak hori du ona, egunero gai desberdin bat, egunero jende des…
IZARO.— Oooo… zuk kazetaritzaren oso ikuspegi erromantikoa duzu, ezta?
ANTTON.— Ederki zaudete hemen!
IZARO.— Egun on!
AMAIA.— Kaixo!

ETENA

IZARO.— Begira, hau Antton da, nire neba.
AMAIA.— Kaixo, asko pozten naiz.
ANTTON.— E, eskatzera noa… Zerbait behar duzue?
AMAIA.— Ez.
IZARO.— Bazkaltzera gonbidatu dut. Elkarrekin bizi gara eta batzuetan kanpoan bazkaltzen dugu.
AMAIA.— Aizu, Izaro, ez naiz erromantikoa; ez dakit, lanbide hau asko gustatzen zait. Bokazioa dela esango nuke.
IZARO.— Ba pozten naiz, Amaia. Aukera bikaina duzu hemen; oso talde txikia gara, baina ondo moldatzen gara.
AMAIA.— Ikusi dut, bai, giro ederra daukazuela erredakzioan.
IZARO.— Bai, bestela, nola jasan hainbeste ordu hor sartuta? Orain bost urte hasi nintzen aldizkarian.
AMAIA.— Bost urte?
IZARO.— Hmm…
AMAIA.— Barkatu!
ANTTON.— Eskerrik asko! Olibarik nahi?
AMAIA.— Ez, mila esker; martxa honetan, ez dut bazkalduko.
ANTTON.— Oliba batzuengatik?
IZARO.— Nik ere ez ditut nahi, Antton…
ANTTON.— Barkatu, Izaro. Bueno, eta kontatu, zer moduz joan da lehendabiziko elkarrizketa? Eee Izarok kontatu dit…
AMAIA.— Ondo. Zure arrebak asko lagundu dit. Ni urduri nengoen, baina ez da hain zaila izan.
IZARO.— Amaia gizarte-kontuez arduratuko da gure aldizkarian.
ANTTON.— Nik jarri nion aldizkariari izena: Errota. Badakizu zergatik?
AMAIA.— Ez, baina esan egingo didazu, ezta?
IZARO.— Hori, seguru! Oraintxe ezagutu duzu gure neba, eta jada badakizu nolakoa den! Kar, kar, kar!
ANTTON.— Ba Errota aukeratu nuen herri irteeran dagoen errota-etxearengatik. Etortzen diren guztiek horixe bisitatzen dute lehendabizi. Erreferente bat da.
IZARO.— Bai, Antton, bai. Eta asko gustatu zitzaigun denoi. Gauza bera kontatzen duzu beti.
AMAIA.— Bueno, Izaro, ideia ona da, ez?
IZARO.— Bai.
AMAIA.— Ai, ama! Barkatu!
IZARO.— Jesus, neska! Urduri jarraitzen duzu, ala?
ANTTON.— E, laguntzea nahi duzu?
AMAIA.— Ez, ez, mila esker.
IZARO.— Bueno, gu bagoaz; goiz bazkaldu behar dut, 14:30ean beste elkarrizketa bat daukat eta.
AMAIA.— Arratsaldera arte, orduan!
IZARO.— Bai!
IZARO.— Antton…
ANTTON.— Zer?
IZARO.— Antton, goazen!
ANTTON.— Zer? Zer? A, bai, goazen! Tira, Amaia, ondo segi!
AMAIA.— Bai, berdin!
IZARO.— Gero arte, Amaia.
 

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jan 22, 2018
Number: 19311478
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:38
Number of visits: 1217