Docutec Card

Haurren udako etxeko lanak, a zer buruhaustea!

Guraso askok buruhauste galantak izaten dituzte beraien seme-alaben udako etxeko lanak direla eta. Joxe Amiama psikopedagogoa Faktoria saioan izan da, entzuleek gai honen inguruan dituzten zalantzak argitzeko. Egokia al da haurrarentzat udan partikularretara apuntatu edota etxeko lan asko ematea? Era horretako galderei erantzunez Joxek zenbait aholku interesgarri emango ditu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA 1. Beno, hementxe da Joxe Amiama, zuen galderak erantzuteko prest. Joxe Amiama pedagogoa gurekin, Filosofia eta Zientzia Fakultateko irakasle da bera, eta udan haurrek izaten dituzten etxeko lanei buruz nahiko genuke gaur  berarekin hitz egin. Hasi dira ja galderak, jendea hasi da ja galderak egiten. Adibidez, lehenago aurreratu diot Joxeri, entzule batek idatzi du: kurtsoan gaizki ibili bada, laguntzarekin, parentesi artean jarri du irakaslearekin, udan laguntza gabe, hobetuko al du? Partikularrak beharko al ditu orduan ikasleak? Joxe.
JOXE AMIAMA. Lehenengo gauza analisi, hausnarketa txiki bat egin behar dugula eta gero erantzungo dut.
E1. Bai.
J. A. Lehenengo gauza da, gure ikasleak, gure umeek eta gazteek kurtso-garaian, neguan, gauza asko egiten dituzte. Orduan gero, udara ailegatzen da, eta bat-batean ez daukate ia ezer. Orduan, salto oso handia da. Orduan tendentzia bat dago egiteko udaran, gehitu gauzak, ba salto hori hain handia ez izateko,ez? Baina berriz badaukagu beste irakurketa bat, ez? Eta da, agian neguan eta kurtso-garaian, agian, gauza gutxiago egin behar dituzte, eta orduan salto, udarako, begira, salto hori txikia, txikiago izango litzatekeela.
Pixka bat erantzunez, nire kezka da: udaran partikularrak, ez? Hori azken finean familia bakoitzak erabaki behar du. Eta nik uste ikaslearekin, beno, barkatu, umearekin, seme-alabekin, erabaki egin behar da. Ze ezin dugu ahaztu: alde batetik estresa eta tentsioa, handia ekarri dute kurtsoan zehar. Eta gero, eta gero beste, beste aldetik, batzuetan ahaztu egiten zaigu, baina bakoitzak ikasten du. Orduan, klase partikularrera joateagatik umeak ez du ikasiko. Orduan lehenengo gauza, estres aldetik eta, errekurtso… burua fresko eduki behar du ikasteko. Eta agian kurtso, udaran hasieran ez daude…  Eta gero beste aldetik umeak onartu egin behar du, eta nahi izan behar du. Ze gero umeak edo gazteak ikusten baldin badu, nahi duela zer edo zer egin hobeto hasteko kurtsoa, hobeto bera sentitzeko, orduan animatu egin behar da, eta nik egoki ikusten dut.
ESATARIA 2. Lagun-pare batek emailera idatzi dute baita ere, eta emailean Hernanitik idatzi digu Lurdes batek, eta hain juxtu, partikularrei buruz, pixka bat hori da bere kezka; dio: gure semea gaizki samar ibili da aurten eskolan, matematikak kosta zaizkio, partikularretara bidali dugu urte osoan. Udarako matematikak errepasatzen jarraitzeko gomendioa eman digute  irakasleek eta partikularrera joaten jarraitzen du, baina ikusten dugu umea amorrua hartzen hasi zaiela matematikei. Ez dakigu nola jokatu. Hamar urte ditu.
J.A. Bai. Nik, niretzat gai hau oso inportantea da. Aber, bai eskoletan eta baita familietan ere, gure abiapuntua da, eduki kontzeptualak. Esan nahi dut, ba hori, nola egiten diren gehiketak, ze fase dauzka fotosintesiak, eta abar. Baina badakigu, eta eskolak orain hasi dira gehiago konturatzen, konpetentzia, konpetentzia asuntoarekin, jarrerak oso inportanteak direla. Badakigu, orokorrean, ikasleek ez daukatela arazo, gaitasun aldetik, gehienek ez daukate arazorik matematikak gainditzeko, baina askok eta askok ez dute gainditzen, eta arrazoi inportante bat da, espektatibak, irudikapenak… Da pentsatzea: ni ez naiz gai matematikak ateratzeko.
E2. Haurrak pentsatzen du hori.
J.A. Haurrak, haurrak, eta gero, ondokoak ere behin baino gehiagotan laguntzen dute ideia horrekin. Bai? Eta da, lortzen duenean, hurrengo pausu bat, adibidez, gehiketa bi zenbakiekin, hirura pasa, edo erresumen bat egitea folio-erdi batean edo, lortzen baldin badute zer edo zer,  automatikoki familiak aipatu egin behar du nola duela hilabete bat, bi hilabete edo urtebete, ez zela gai hori egiteko, eta nola haserretzen zen garai hartan, pentsatuz ez zela gai, egiteko adibidez gehiketa bat hiru zenbakiekin. Bai? Ze era horretan umeak edo gazteak ikasten du: momentu honetan ez naiz gai, blokeatuta nago, baina nire esperientziak esaten dit, eta nire esperientzia, nire aitaren edo amaren bidez, edo irakasle baten bidez, gogoratzen dit, eta esaten dit: e,  hau momentu batean ezin nuen lortu, baina gero lortu nuen.
E2. Eta horrela ikasten da.
J.A. Plano emozionala oso-oso inportantea da. Nik uste dut jende gehienari galdetzen baldin badiogu, bere txikitako oroimen politenak noizkoak diren eta eskola-garaikoak eta negukoak gutxi izango dira, eta batez ere dira, udakoak… Eta nik uste dut hori interesantea dela, nik uste dela anti-estresante inportante bat, nik uste dut harremanetarako oporrak oso-oso inportanteak direla, eta ezin dugula ahaztu, konpetentzia aldetik eta, gaur egun oinarri-oinarrizkoa da harremanak edukitzea eta bideratzea egunerokotasun hori, eta hori, niretzat hori ikasten da beste era batean… O sea, ikasketak ez dira bakarrik era formal batean, eskola baten bidez, testu-liburu baten bidez.  
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jul 14, 2015
Number: 1928094
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:05:26
Number of visits: 8723