Docutec Card

BAGOAZ! B1-1- Lehendabiziko eguna erredakzioan

Amaia Errota aldizkarian hasiko da lanean.

 

Lehen lanegunean berandu iritsi da Amaia, galduta ibili delako.

Lankide berriak eta bakoitzaren eginkizuna zein den azalduko dio Izaro argazkilariak.

Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA.— Egun on!
IRATI.— Egun on!
AMAIA.— E, Amaia Etxaniz naiz. Barkatu, berandu nator.
IRATI.— Bai, harrituta geunden. 9:00etan etorri behar zenuen, eta, “non ote dago neska hau”?
AMAIA.— Galdu egin naiz. Aurrekoan autobusez etorri nintzen eta arazorik ez. Gaur bizikletaz etorri naiz, eta ez dut ondo kalkulatu.
IRATI.— Egon lasai; gainera, inguru honetan, eraikin guztiak berdinak dira, eta ez da erraza.
IZARO.— Egun on, Amaia!
AMAIA.— Egun on.
IZARO.— Ni Izaro naiz, eta, zuzendaria gaur egongo ez denez, eskatu egin dit hemengo martxa zuri azaltzeko. Zatoz!
AMAIA.— Primeran.

ETENA

IZARO.— Entzun pixka batean, mesedez. Entzun! … Hau Amaia da eta gurekin jardungo du lanean.
AMAIA.— Egun on...
IZARO.— Horko hori Cristina da, eta kirol-arloko berriak lantzen ditu.
CRISTINA.— Ongi etorri, Amaia!
AMAIA.— Mila esker.
IZARO.— Beste hori Ane da, eta kultura kontuetan aritzen da aldizkarian.
ANE.— Pozten naiz zu ezagutzeaz, Amaia.
AMAIA.— Ni ere bai zuek ezagutzeaz.
IZARO.— Eta hori Asier da, gure informatikaria.
ASIER.— Mmmm.
AMAIA.— Berdin!
IZARO.— Barkatuko diozu. Berarekin informatikarien topiko guztiak betetzen dira.
AMAIA.— Lanean ari da-eta… Egon lasai.
IZARO.— Tira, segituko dugu. A! Irati ezagutu duzu, administrazioaz arduratzen da. Eta ni aldizkariko argazkilaria naiz. Beti ibiltzen naiz presaka…
 ANE.— …eta beti berandu!
AMAIA.— Ez da hainbesterako izango!
ETENA
IZARO.— Tira, hauxe da zure lekua.
AMAIA.— Ados.
IZARO.— Ordutegia ezagutzen duzu.
AMAIA.— Bai. Zuzendariak aipatu zidan.
IZARO.— Gogoratu aldizkaria inprimategira eramaten dugun egunean beranduago ateratzen garela. Txandaka egiten dugu.
AMAIA.— Eta aste honetan niri tokatuko zait.
IZARO.— Ez. Entzun Amaiak gizarte-gaiak landuko ditu aldizkarian eta webgunean.
CRISTINA.— Eta? Baduzu esperientziarik lanean?
AMAIA.— Bai, bueno Komunikazio Masterreko praktikak bakarrik; hau izango da nire lehendabiziko lan serioa.
ANE.— Moldatuko zara. Laguntza behar baduzu, zure ondoan egongo gara. Eta lasai, hemen denetik egiten ohituta gaude eta!
AMAIA.— Mila esker! Laguntza handia beharko dut, seguru!
IZARO.— Amaia, ondo hasiko zara gaur: ordubete barru elkarrizketa bat daukagu udaletxean.
AMAIA.— … Gaur? Ez da posible!
IZARO.— Gaur ez, oraintxe! Egon lasai, piztu ordenagailua, eta bertan topatuko duzu informazio guztia.
ANE.— Elkarrizketarako galderak prestatu dizkizut, e? Ez kezkatu. Ireki ezazu posta elektronikoa.
IZARO.— Hasiera bikaina, e?
AMAIA.— … Esango nuke!
IZARO.— Egon zaitez lasai, neska. Gainera, Miren Anduagari egin behar diogu elkarrizketa. Oso emakume alaia da, eta asko lagunduko digu.
AMAIA.— Eskerrak!
CRISTINA.— Eta Izarorekin, badakizu, elkarrizketa egin eta gero, garagardo batzuk hartzera.
IZARO.— Bai ba! Ospatu egin behar dira ondo ateratzen diren elkarrizketak.
ANE.— Zurekin… ondo ateratzen direnak… eta gaizki ateratzen direnak ere bai. Denak ospatzen dituzu!
AMAIA.— Aizue… ordenagailu hau ez da pizten…
ASIER.— Banoa.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jan 19, 2018
Number: 19252144
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:05
Number of visits: 1058