Docutec Card

Zoaz Oslora (A1B22)

Amaia eta Josu parkean elkartu dira. Josuren neska-laguna, Lide, Oslon dago eta ez da oporretan etorriko Euskal Herrira.

Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA.— Kaixo!
AMAIA.— A zer umorea!
JOSU.- Bale, bale, agur!
JOSU.- Aupa!
AMAIA.— Motel, a zer tonua! Dena ondo?
JOSU.— Bai, zoragarri.
AMAIA.— Orduan, zergatik zaude haserre?
JOSU.— Lide ez dator oporretan.

ETENA

AMAIA.- Zer gertatu da ba?
JOSU.— Bueno, ba Lide Oslon ari da ikasten, irailean joan zen, eta ez da bueltatu. Oso gustura egongo da han.
AMAIA.— Eta? Non dago arazoa?
JOSU.— Ba hitz egin genuen Aste Santuan elkartzeko, baina orain esan dit ezin dela etorri, lan handia daukala.
AMAIA.— Ba zoaz zu!
JOSU.— Hara! Ez da ideia txarra.
AMAIA.— Ezin dut sinetsi, Josu. Ez zaizu bururatu?
JOSU.— Ez. Bueno, baina, nik ere lan handia daukat hemen...
AMAIA.— Josu, Lide ikusi nahi duzu?
JOSU.— Bai, horixe, 6 hilabete elkar ikusi gabe asko da.
AMAIA.— Ba zoaz, zoaz Oslora!
JOSU.— Agian, arrazoia daukazu. Oso gogorra da horrela bizitzea, bera han eta ni hemen...
AMAIA.— Josu, zuk ez duzu Lide maite. Bestela, aspaldi erosiko zenuen hegazkin-txartela Oslora joateko.
JOSU.— Bai, baina... ez badu nahi ni joatea?
AMAIA.— Ez zara serio ari, ezta?
JOSU.— Ez, neska, nola ba!
AMAIA.— Josu, zure neska-laguna bada, poztuko da. Eta bestela… hobe duzue bakoitza bere aldetik joatea.
JOSU.— Arrazoi duzu, joan egingo naiz!
AMAIA.— Posible ote da?
JOSU.— Zer, zer esan duzu, Amaia?
AMAIA.— Ezer ez. Eta ni banoa, nire mutil-lagun ezkutuari bisita egitera. Gero arte! Aio!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A1
Feb 23, 2015
Number: 1921006
Source:
Duration: 00:02:20
Number of visits: 1841