Docutec Card

Zertan aldatu dira txosnak azken 20 urteotan?

Aurten Gernikako txosnek 20 urte bete dituzte. Hori aitzakia hartuta elkarrizketa egin diete bertako arduradun diren Arkaitz Sandoval eta Igor Goirienari "Hiri gorrian" saioan. Garai hartatik hona txosnetan zein aldaketa izan diren, jaietan zein funtzio betetzen dituzten eta abarrez hitz egingo digute.

Transcription:[+] Transcription:[-]

NESKA ESATARIA..- Gaur egungo txosnek izaten dute aterpea, Xabi, eta guk gaur egiten duen giroarekin, ez?, eskertuko dugu aterpea.
XABI.- Bai, aterpea, txosna barrukoa ez.
NESKA ESATARIA.- Ez. Goazen aterpera. Igor Goiriena eta Arkaitz Sandoval, arratsalde on!
IGOR.-  Arratsalde on!
XABI.- Beno, hogei urte bete dituzte zuen txosnek, Gernikako txosnek. Egia esan, ez zaigu asko-asko iruditu, baina gauzak aldatzeko beste bai, ez? Hogei urte badira batzuk.
ARKAITZ.- Bai. Bai. Bai badirez (badira) batzuk; badirez batzuk bai.
XABI.- Orduan orain hogei urte hor zeunden, orduan?
ARKAITZ.- Bai. Bai Orduan egon nintzen. Honbre. Ez dauko (dauka) zer ikusirik gaurko egunekoagaz (egunekoarekin). Eske guzti honek irteten dau (du), klaro, analisi prebio bat eginda irteten dau; laurogeita hamabosgarren urtera joan behar gara ikusteko ba beno, zelako jai-giroa zegoen Gernikan. Nahiko, Gernikako jaiak orduan gernikarrentzat ez ziren batere atraktiboak,
XABI.- Gernikako horiek abuztuan dira, ez?
ARKAITZ.- Bai, abuztuan, hamalautik hemezortzira… Bai. Hala da. Talde bat batu ginen. Eta pentsatzen genduan (genuen), ikusten genduan, ba gure herriko jaiak berreskuratu egin behar zirezela (zirela) era batera edo bestera. Eta azkenean berreskurapen hori saiatzeko eta, emoteko (emateko) saiatzeko, pues, ikusten genduzan (genituen) txosnak zirela tresna bat horretarako, eta hor hasten da apur bat txosnen inguruko istorio guzti hau.  
XABI. 1995eko abuztuan.
ARKAITZ. - Bai, gutxi gorabehera bai.
XABI.- Zenbat txosna zeuden 95eko abuztuan?
ARKAITZ.- 95eko abuztuan ez zegoen txosnarik. Zegoen txosna, esango dugu  “quita y pon” bat; hau da, urte hartan saiakera bat egin zan udalagaz (zen udalarekin), ba txosnak jartzeko eskaera bat egin zen eta momentu hartako udalak ba ezezkoa bota eban (zuen); ba nik uste azkenean topaleku bat bihurtu dela, lantalde edo erakunde desberdinetako jendea batzen den leku bakarrenetarikoa, proiektu komun batean lan egiteko leku bakarra da, eta beno, eta kontzertuetatik aparte ere bai, giro bat sortzen da kalean. Txosnak dagozenetik be bai (daudenetik ere bai) kaleko giroa asko handitu da Gernikan; lehen Gernikan ez zegoen ezebez (ezer ere ez), kontzertuetatik aparte ez zegoan ezebez. Harrez geroztik kalean be ikusten da mugimendu gehiago,
XABI.- Ba giroa bera asko aldatu dela azken hogei urtean…
NESKA ESATARIA..- Hori da, Arkaitz, ze musika-mota jartzen zenuten?
ARKAITZ.-  Ba seguramente jakingo duzue zer musika jartzen zan.  Bai. Hori beste gauza inportante bat da. Gainera, kontuan edukita Gernikan zelako (nolako) musika-zaletasuna dagoen, zenbat talde ezagun eta ez hain ezagun dagozen (dauden), batez be (ere) azken bost urtetan kristoren eraldaketa izan dauela (duela).  Musika euskalduna, bakar-bakarrik entzunda, betiko abestiek bakarrik entzunda, ba gaur egun ja, reagetown-etik hasita, RIPera be (ere) ahal zara joan abesti batetik bestera,
NESKA ESATARIA..- A bai, Igor?
IGOR.-  Bai, hori holan (hola ) da. Ba azkenean gaztediek entzuten daben (duten) musika asko aldatu da azkeneko urteetan, eta guk hori be bai txosnetan eman behar dogu, ezta? Orain teknoa ere sartzen dugu goizeko orduetan, apur bat jendea animetako, (animatzeko)
XABI.- Eta zertan aldatu da barran dagoena duela 20 urtetik hona?
ARKAITZ.- Ba beno, hori kuriosoa da. Baina, horrenbeste-horrenbeste be ez da aldatu.Hau, txosnetako erregea, edaria, erregea, beti jarraitzen du zerbeza izaten, kubata gehiago edaten da, lehen baino…
IGOR .- Aldatu da, aldatu da, e? O sea, azkeneko zortzi urteetan eroaten dogu eskaera kontua eta batez ere txupitoena da pasada bat. Orain dela bost urte erosten bagenduzen (bagenituen)  txosna bakoitzarentzat 500 baso txupito,orain igual 3 mila erosi behar doguz (ditugu).
XABI. - Bai?
IGOR. Basoak bakarrik, e? Bai. Bai. Bai. Ostras. Pasada bat da. Pasada bat.
XABI. -Fermin!
FERMIN.- Arratsalde on.
XABI.-  Arratsalde on.
FERMIN.- Konbertsazio interesgarri batera ailegatu naiz.
XABI. - Txupitoak eta… Badakizu Gernikako txosnek 20 urte betetzen dituztela aurten, eta bi hauek Gernikakoak dira eta Arkaitz hasieratik dago hango txosnetan eta Igor duela 8 urtetik…
FERMIN.-  20 urte. Eta hori zer da, asko ala gutxi? Ze txosnak lehenago egon baziren, ez?
IGOR.-  Bai. Bai. Bai. Kontua, kuriosoa da, garai hartan Gernikan ez zen txosnarik egoten jaietan. Baina bai Gernikako urriko azkeneko astelehenean, eta bakarrik ipintzen eben (zuten) kirol-elkarteek. Eta orduan hori izan zan be (zen ere) bai  abiapuntu bat esateko… Honbre jaietan, kuriosoa da ba hori, ba urrikoan erabiltzea jai-modelo hau eta ez erabiltzea herriko jaietan… Eta bakarrik kirol elkarteek. Klaro, Gernikan elkarte desberdin asko gagoz (gaude),  orduan zentzu horretan esan genduan, ba beno, zergatik ez dugu hau transladatuko jaietara eta Gernikako elkarte desberdinegaz (desberdinekin) batu. Eta beno hori izan zen…
XABI.- Eta txosnak tabernen konpetentzia dira ala, edo ez?
IGOR.- Ez. Ez.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jun 30, 2015
Number: 1918041
Source:
Dialect:
  • Bizkaiera
  • Batua
Duration: 00:04:32
Number of visits: 3810