Docutec Card

Zer egin haur eta gaztetxoen artean mendizaletasuna sustatzeko?

Mendizaleen federazioetan kezkatuta daude antolatzen dituzten mendirako ibilbideetan gero eta jende gutxiago apuntatzen delako. Beherakada hori are nabarmenagoa da haur eta gaztetxoen artean.

Luis Mari Zulaika EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko irakasle zarauztarrak ““Haurren artean mendizaletasuna sustatzeko egitasmoa: 100 proposamen hobekuntzarako” lana burutu du eta bertan gaztetxoengan mendizaletasuna sustatzeko hainbat irtenbide proposatzen ditu.

Oraingo umeek zergatik ez dute mendira joan nahi? Eta zer egin daiteke umeengan mendizaletasuna sustatzeko? Irratsaio osoa hemen entzungai.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA.- Lander, gurasoekin goizean goiz jaikita mendira joan behar izaten al zenuen txikia zinenean. Igandero-igandero?
LANDER.- Igandero-igandero ez, baina urtean behin bai, gainera Gipuzkoara, Erniora. Badakizu, barrutik forroa duten txandalarekin. Nik uste dut horregatik dudala orain dudan zaletasun apur hori behintzat, gurasoekin joaten ginelako.
KAZETARIA.- Beno, ematen du gure belaunaldia izan litekeela mendira afizio hutsagatik igotzen den azkenetako bat. Edo agian ez dugu hain beltz margotu behar egoera. Luis Mari Zulaika, kaixo, arratsalde on.
LUIS MARI.- Kaixo, arratsalde on.
KAZETARIA.- Hain larria al da egoera Luis Mari?
LUIS MARI.- Beno, egia esan, datuek esaten dute aspaldian jaitsiera izugarria izan dela, eta gaur egungo umeek, egia esan, ez daukatela ohitura handirik mendira joateko. 
KAZETARIA.- Hau posible da, ez dakit, urte batzuetako joera izatea eta gero berriro, nerabezaroa pasata gero, berriro norberak gogoz hartzea mendirako bide hori?
LUIS MARI.- Egia esan, esaten da dagoela franja (tarte) bat, hor, 15-40 urte bitartean, edo beno, agian lehenago, berriz ba batzuk bueltatzen direla, behin ba unibertsitateko ikasketak bukatu eta behin helduaroan, ez dakit, bere egoera zibila pixka bat aldatu eta zer…
LANDER.- Eta bizimodu osasuntsura bueltatutakoan beharbada…
LUIS MARI.- Hori da. Eta izaten da…
LANDER.- Urte gogor batzuk pasa ostean.
LUIS MARI.- Hala da, bai. Baina egia esan kezkagarria da, zeren haurtzaroan lehen ikusten ez ziren egoerak ikusi dira. Orduan ez dakigu neurririk hartzen ez baldin bada zer gertatu daitekeen belaunaldi horrekin.
KAZETARIA.- Esan nahi duzuna da umetan ere inoiz baino jende gutxiago joaten dela orain mendira.
LUIS MARI.- Hori da.
KAZETARIA.- Zuk sakon aztertu duzu egoera, eta irtenbide posibleak kaleratu berri diren liburuan bildu ere bai. “Haurren artean mendizaletasuna sustatzeko egitasmoa: 100 proposamen hobekuntzarako” Irtenbideak ere asko dira, behintzat proposatu dituzunak.
LUIS MARI.- Bai. Zuk aipatu bezala, ba beno, lan mardul bat egin dugu eta parte hartzen duten agente desberdinei, ba ikastetxeetako arduradunei, mendi-federazioari, Foru Aldundiari, ba nolabait, bakoitzari bideratuta, irtenbide posible batzuk edo aholkatu dizkiogu ba ea zer egin daitekeen, zer dagoen gure esku, egoera honi, ba, nolabaiteko aldaketa edo bilatze aldera.
KAZETARIA.- Gaztetxoek zergatik ez dute mendira joan nahi?
LUIS MARI.- Oro har aipatzen dena da belaunaldi hau erosotasunean ohitutakoa dugula, akomodatu (egokitu) egin direla, sakrifizioaren kultura eta saiatzea eta hori ez dagoela modan garai batean bezala. Garai batean, komentatzen zuten, mendizalea zenak bazekien, asteburu honetan irteera baldin badago, eman izena ze joan egingo gara. Orduan, lehenik eta behin, argudio nagusi bezala hori aipatzen dute. 
LANDER.- Zu zeu zarauztarra zara Luis Mari, Pagoeta mendigoizale klubeko kidea, ez dakit beteranoa edo historikoa, zer esan.
LUIS MARI.- Hain zaharra ez naiz.
LANDER. - Antolatzen dituzue irteerak gaztetxoekin?
LUIS MARI.- Bai. Hala da. Ba umeentzako egiten dira ba irteera laburragoak, propio berengan pentsatuta, monitoreak eramanez, tartean ba beno, jolasak eta aisialdiko ikuspegi ludikoarekin, beste, tarteka akanpadak (kanpaldiak) eta horrelako jolasak eta abar prestatuz eta, bai, bi astetik behin, hiru astetik behin edo irteera sinple, erraz batzuk edo muntatzen ditugu ba pixka bat umeen artean mendizaletasun hori sustatzen joateko.
LANDER.- Agian Luis Mari, hori izan liteke gaztetxoentzat amu ona: ekintza ludiko batzuk eta aktibitateak jartzea mendi-irteera horien barruan eta gero gaua bertan pasatzea.
LUIS MARI.- Bai. Kontua ba hortikan dator, ez? Teknikari batek aipatzen zuen gaur egungo ume bati esatea autobusean sartu, jaitsi, oinez ez dakit zenbat kilometro egin eta berriz autobusa igo, eta buelta. Horrek ba ez duela erakartzen, eta orduan beste zerbait pentsatu behar dela, ez?

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2 / B1
Jan 12, 2018
Number: 18991617
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:37
Number of visits: 1789