Docutec Card

Ba al dakigu zer jaten dugun?

Kontsumitzaileak bere esku dituen jakiak aukeratzeko tresna nagusia da etiketatua. Baina, askotan janarien fabrikatzaileek ez dute egia osoa esaten.

Zer eduki behar da kontuan elikagaiak erosterakoan? Nola atzeman iruzurra? Bittor Rodriguez EHUKo irakasleak eta Dani Lasa sukaldariak kontsumitzaileok kontuan hartu behar ditugun zenbait aholku emango dizkigute Euskadi Irratiko irratsaio honetan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Sukaldean sartu aurretik askoz ere lehenagoko lanak egingo ditugu gaur, eta kasik abiapuntu-abiapuntutik hasita, e lehen gaietatik eta lehengaiak gure eskura jarri baino lehen pasatzen dituzten kontrolei buruz. Horretaz ere hitz egingo dugu, e Dani?
DANI. Bai, bueno ba nik uste dut askotan hitz egiten dugula hemen baita ere eta suerte gaitza dugu eta ezin dezakegu e imajinatu ere ze, ba hori, ze zoria den hemen bertan, bertako produktu asko eta onak edukitzea, ez?
ESATARIA. Ez dakit galdera orokortzeko moduko ote den, baina eskura topatzen duguna segurua dela esan al liteke?
DANI. Bueno, nik uste dut e orain ere segur aski solasaldian hitz egingo dugu eta askotan hitz asko nahastu egiten dira, ez? Ze nik uste dut gauza bat dela ziurtasuna e bueno, fisikoki e? Ea ziurrak diren gure fisikoarentzat eta beste alde batetik, ea badakigun zer den jaten ari garena. Askotan ez dute zer ikusirik eta.
ESATARIA. Bueno ea gauzak bere tokian jartzen dugun, horretarako Bittor Rodriguezi eskatuko diogu laguntza, bera EHUko nutrizio irakaslea da. Kaixo Bittor, egunon.
BITTOR RODRIGUEZ. Egunon.
DANI. Kaixo Bittor!
BITTOR RODRIGUEZ. Kaixo Dani!
ESATARIA 1 Zuk ere ba al daukazu holako kasuen adierarik?
BITTOR RODRIGUEZ. E bueno, iturri ofizialetatik etorritakoa, ez? Ez dakit dakizuen baina orain dela urte pare bat Europa mailan ba sare bat sortu zen fraudeari pitin bat aurre egiteko edo behintzat jakiteko zer gertatzen zen eta badago zer esan horren inguruan, e? Ze adibidez ba esan daiteke Europa mailan elikagaien ehuneko 25ak adibidez etiketatuan ez dutela e esan beharreko guztia esaten, ehuneko 22ak e ba, zera adierazpen faltsuak ipintzen dituztela, halako asko dago, ez?
ESATARIA 2. Erosketak egitera joan gaitezke, Bittor eta bagoaz supermerkatura eta nola jakin e iruzurra egiten digutela edo eman beharreko informazioa ez digutela ematen, zeri begiratu behar dio erosleak?
BITTOR RODRIGUEZ . Eroslearentzat ez da batere erraza. Hori aitortu beharra dago, e? Eta legegintza berak aitortzen du. Adibidez e bueno, e urte honetatik aurrera etiketatua aldatzeko proposamena egin zen, argiagoa izateko. Ez dago armonizatuta, ez dago normalizazio bat, bai? Eta kontsumitzaileentzat askotan zaila da, ze eduki beharko luke, hasteko legegintzaren ezagutza pitin bat, bai? Eta beste alde produktuarena berarena, eta zoritxarrez e ba bueno, e marketing-a hain da gogorra askotan, e begiratu behar ez diogunari begiratzen diogula. Ideia bat egiteko supermerkatuan erosketak egiten ditugunean, hori marketing adituek badakite, e erabakien % 76a, beroan hartzen dugu, bai? Eta kontutan hartzen dugu e … zera ontzia adibidez. Dauzkaten koloreak, dauzkaten esaldiak, “Bio”, “Natural” tankerakoak, eta halakoak, e? Hori da kontutan hartzen duguna, ez? Baina bueno, jakin beharko genuke derrigorrez etiketatuan agertu behar direla zenbait gauza, ez? Esateko, esaterako e salmenta adierazpena deitzen dena, bai? Eta da zer erosten ari garen zehatz-mehatz, bai? Adibidez, askotan produktuak ezagutzen ditugu beraien markagatik, ez? E …
DANI. Azkenean, e nik uste dut Bittorrek esaten zuen bezala, e gaur egun e halako zera batean dago ez, kinka batean dago kontsumitzailea, alde batetik berak esaten zuen bezala ba ehuneko hirurogeita hamabost, hamasei, erosten dugun guzti hura ba oso, oso berotan aukeratzen dugulako, eta aukeratzeko ordu horretan, zu jartzen ez zarelako etiketari begira, ez? Osea begiratzen duzu ahalik eta informazio sinpleena eta atzera begiratzen ez zara hasiko. Eta klaro, nik uste dut gero hor baita ere dagoela, eta ez dugu esan baina, saltzaileen edo industria beraren jatortasuna edo ez jatortasuna baita ere, ez?
BITTOR RODRIGUEZ. Bai, horrelaxe da. Esan duzun bezala Dani, e bueno enpresek eduki beharko lukete, ez? Hori pixkatxo bat gehiago zaindu beharko lukete baina badakite, e? Ze eginda, etiketatuan, e ontziaren itxuran, e ba zenbateraino heldu daitezkeen gehiago saltzera, bai? Adibidez ba hori  “Eko” hitza ipinita, edo e zera “Natural” hitza ipinita badakite gehiago salduko dutela, eta askotan e arauak baino urrats bat aurrerago doaz, bai? Eta nik uste dut behar dela ere bai e hezkuntza ematea kontsumitzaileari, bai? Nagore, esan duzun bezala azukrearekin hor badago, ez? E arazo interesgarri bat, nutrizionista kontsultan ikusten duguna ez? Jendea askotan joaten da ba elikagai bat erostera, kasu honetan zuk esan duzun jogurta, e ba bueno kaloria gutxiago irensteko eta kaloriak kendu dizkiote gantza kenduta, gantz gabeko jogurta daukate baina e kaloriak gehitu dizkiote azukrea gehituta, bai? Azkenean kaloriak berdinak dira gantz gabe, baina azukre gehiagorekin, ez? Orduan uste dut informazioa behar dela eta kontsumitzaileak kritiko izan behar dela eta saiatzen, e saiatu behar gara ulertzen etiketatua, ez? E ereduak izan beharko genituzke. Nik hor proposatzen ditut e marka zuriko elikagaiak, ze horiexek etiketatuan nahiko zorrotz ibiltzen dira, bai? Nahiko legalak dira, bai? Eta adibidez salmenta izendapena, erosten ari garen produktuaren izen zehatza, handiz eta ikusgarri ipintzen dute, bai? Beste marketan, e marka komertzial ezagunetan, normalean markaren izena agertzen da, marka kontsolidatua, ezaguna, fidagarria lortzen baldin badute kontsumitzaileari berdin zaiolako, e? zer demontre dagoen ontziaren barruan, eta marka zurietan normalean salmenta izendapen argia, bai? E azukredun edari freskagarria adibidez, nahiko agerian agertu ohi da, bai?.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jun 5, 2015
Number: 1897025
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:05:27
Number of visits: 7675