Docutec Card

Hemen da merkealdia!

Gabonak pasatu ondoren hasten da Euskadin neguko merkealdia. Zenbat diru uste duzu gastatuko dugula pertsonako aurtengo merkealdian? Bada, pentsatu eta ondoren ikusi bideoa, ea asmatu duzun.

Euskal Telebistako erreportaje honetan, neguko merkealdiari buruzko datu batzuk emango dizkigute. Halaber, dendari eta herritar batzuekin hitz egingo dute.

Transcription:[+] Transcription:[-]

AHOTSA. Ateak ireki orduko hasi da merkealdia: %10, 30, 50eko deskontuak.
HERRITARRA 1. Merkealdiak ezin ditut galdu. Osea, nire… vamos.
DENDARIA 1. Gabonetako kanpaina pasa eta gero, ba gure itxaropenak oso onak dira.
AHOTSA. Eta dendetan bueltan da garai honetako soinu-banda. Baina zoramenaren irudi hauek atzean geratu dira. Urte osoko deskontuen aurrean beherapenek zentzua galdu dute batzuentzat.
HERRITARRA 2. Aber, jendea etortzen da, askoz gehiago aprobetxatzen d(a)u, baina nire ustez ez dauka hainbesteko garrantzirik.
HERRITARRA 3. Yo creo que la gente...
DENDARIA 2. Antes era una pasada...
AHOTSA. Merkealdiaren liberalizazioak, dena den, ez dio kalterik egin sektoreari. Kate handientzat urteko kanpainarik garrantzitsuena da hau.
DENDARIA 1. Badakigu: eskaintzak azarotik dauzkagu, baina gaur hasten da merkealdia eta jendea atean dago sartzeko. Orduan, ohitura bat da, eta jendea etorriko dela.
AHOTSA. Euskadin 137 euro gastatuko ditugu, batez beste.
HERRITARRA 1. Merkealdiak, hitz horrek ja esaten du, ba erosi behar duzula. Osea da nola, automatikoa.
AHOTSA. Estatu mailan gu gara diru gehien gastatzen dugunak garai honetan, oraindik ere merkealdia bizirik dagoen seinale. 

                                                                       (Letra urdinez, gaiarekin lotutako hitz eta espresioak)

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jan 10, 2018
Number: 18924138
Source:
Duration: 00:01:38
Number of visits: 1991