Docutec Card

Aurresku gehiegi?

Ez ote den, gaur egun, aurreskua gehiegitxo dantzatzen. Edozein aitzakia aprobetxatzen da dantza hori egiteko: inaugurazioetan, ezkontza eta hiletetan, kiroletako sari-banaketetan… Horren guztiaren aurrean batzuk kontra azaldu dira, tartean irratsaio honetan elkarrizketatu duten Oier Araolaza.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA NESKA. Ez ote den aurreskua gaur egun gehiegitxo dantzatzen. Askotan ohorea merezi duen inor aurrean eduki gabe ere, ba, dantzatu egiten delako.
ESATARIA MUTILA. Bai. Salaketa egiten dutenek diotenez, ez da bakarrik politikari nagusiren bat datorrenean, e. Izaten da inaugurazioetan, ezkontza eta hiletetan, kiroletako sari-banaketetan… Ia edozerk ematen du aitzakia aurresku bat gidoian jartzeko.
ESATARIA NESKA. Oier Araolaza da gai honi buruz kritiko hitz egin izan duen dantzarietako bat.
OIER ARAOLAZA. Iruditzen zaidana da inportantea dela konturatzea, ez? Esan nahi dut, noiztik egiten da hau? Bueno, nik pentsatzen det (dut) azken 40-50 urteetako kontua dela dantzari bakar batek hau horrela egitea, baina aurreskua, aurreskua, berez dantza bezala, gaur egun ezagutzen dugun dantzari bakar bat hori egiten, hori da zatitxo bat dantza zabalago batena. Hori da aurreskua ere deitzen zaio, baina soka-dantza bezala ere ezaguna da: soka-dantza, dantza-soka, esku-dantza, gizon-dantza, neskatxen dantza… Hau da, katean, eskuz esku, egiten den dantza bat. Eta justu, hain zuzen ere, bueno, egin dena da aurreskua izango litzateke soka horretan aurreko eskua, aurre-eskua, esku-dantza horretan aurreko eskua. Eta hori da askatu dena soka horretatik eta soka guztia galdu da eta geratu da bakarlariaren papera. Baina niretzat garrantzitsuena dena da kontuan hartzea soka-dantza horretan ohorea, benetako ohorea, dantzan bertan parte hartzea zela; hau da, ez norbaitek zuri dantza egitea, baizik eta zu dantzaren parte izatea eta zuk zeuk ere dantzatzea. Eta orain azken 40-50 urteetan gertatu den eraldaketa horrekin, ba ez: ohorea da norbera geldi-geldi egotea, hunkitu-aurpegia jartzea edo ez dakit nora begira jartzea…
ESATARIA MUTILA. Eta txapela hartzea.
OIER ARAOLAZA. Eta parean daukazun aurreskulariaren txapela hartzea –hori, gainera, oso modan jarri zen, erregeari dantzatu zitzaion aurresku baten ondoren–, eta kito! Hor gertatu den aldaketa, hau da, batetik kolektibotik indibidualera, hau da, dantza kolektibo bat geratu da dantza indibidual bezala, eta nik uste dut galera galanta izan dugula. Eta gero bestetik, taldean edo eskuz esku dantza egitetik ba ni geldi egotera eta bakarlari batek bere, ez dakit, gaitasun tekniko eta gimnastikoak erakustea nire aurrean… Hor gertatu den aldaketa horretan nik uste dut kulturalki, koreografikoki, tradizionalki, sinbolikoki… ba euskaldunok galera itzela izan dugula.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
May 28, 2015
Number: 1889537
Source:
Duration: 00:02:52
Number of visits: 3021