Docutec Card

Furgobaratza: aholkulari ibiltaria

Kontsumitzaileok pixkanaka geroz eta interes handiagoa azaltzen dugu produktu ekologiko edo biologikoekin, eta ez bakarrik osasunerako onuragarriagoa delako, baita ingurumenari on egiten diolako ere.

Euskadi Irratiko elkarrizketa honetan Kimu Bat enpresako Iker Goikoetxeak furgobaratza izeneko proiektu interesgarri baten berri emango digu. Furgobaratza Gipuzkoako baratze parkeetara joaten da baratzekideei aholkuak ematera.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Apirila aurrera doa, eguraldia dezente gozatu zaigu, euriak ere atsedenaldia eman digu, eta baratzako lurrak prestatzen, hor gabiltza, jo eta su.  Soroetan golde eta rotabatorak nonahi ikusten dira, ba egia esan, gure baratzei etekinik handiena ateratzeko garaia delako. Aipatu behar baita ere, ba gero eta gehiago direla herri-baratzetan aritzen direnak. Baserrian lurrik ez, edo baserririk ez, kalean bizi, eta baratzea eduki nahi izan, eta hortxe sartzen direnak. Ba horiei begira, ba betiko baserritarrek duten jakituria eta baratzagintzan duten esperientzia  dutelako Ekoguneak eta Kimu Batek elkarlanean “Furgobaratza” zerbitzua jarri dute. Iker Goikoetxea, egunon.
IKER GOIKOETXEA. Egun on denei.
ESATARIA. Beno eta zer dugu “Furgobaratza”?
IKER GOIKOETXEA. “Furgobaratza” beno pixka bat da, zerbitzu ibiltari bat esango genukeena, ez? Azkenean baratzegintza ekologikoa  ba hiritarrei gerturatu asmoz muntatu dugun zerbitzu bat da, furgoneta bat duena oinarri, eta furgoneta horren bidez ba beno, saltsa desberdinak bultzatu nahi dituena. Batik bat eta oinarrian, pixka bat ba Ekoguneko baratze-sare horien barnean ba nahi da aholkularitza-zerbitzu ibiltari bat eman, hileroko zerbitzu bat, ba non bi pertsona ba beno, baratzaz baratzea ibiliko diren, desorduetan esaten dena, ez? Ba igual ostiral arratsalde eta zapatu goiz arratsaldeetan, eta bertan, ba beno, e, baratzetako erabiltzaileekin pixka bat saltsa sortzeko intentzioarekin, eta jendeari ba beno, “apoyo” bat edo bertatik bertarako aholkuak emango dizkion jendea gerturatzea, ez?
ESATARIA. Um
IKER GOIKOETXEA. Eta gero, hortik haratago ere ba beno, nahi dena da ba furgoneta hori gelditu gabe ibiltzea ba Gipuzkoan zehar, eta baita Euskal Herri guztian zehar ere, jendeak nahi izanez gero, ez? Ba azokak direla, edota  beste, hirietan egiten diren beste hainbat ekitalditan ba pixka bat ba, baratzegintza ekologikoaren inguruko gorabehera guztiak ba jende eta hiritarrari gerturatzeko.
ESATARIA. Um. Iker, gaizki ulertu ez badut, beraz, zuen “Furgobaratza” lehendabizi behintzat joango da baratze-parke horietara.
IKER GOIKOETXEA. Bai, hombre, horrelako proiektu bat martxan jartzeko eta eskuragarriena edo errazena genuena, ba pixka bat baratze-parkeetara iristea zen, ba pixka bat ba Ekogunearen gidaritzapean antolatutako e, ba beno, aisialdiko gune batzuk direlako, ez? Baita, beno, udaletxeek eta bertako herritarrek sustatuta, ez?
ESATARIA. Um.
IKER GOIKOETXEA. Baina ez da helburua behintzat  horretara mugatzea,  e! Hori da, ba azkenean “tranpolin” bat izango litzatekeena,
ESATARIA. Bai.
IKER GOIKOETXEA. Eta gero hortik aurrera, ba beno…
ESATARIA. Herriko azokak eta gainontzekoak aprobetxatuko dituzuela.      
IKER GOIKOETXEA. Bai. Bai. Bai. Bai. O sea… denak
ESATARIA. Beno, e, aholkularitza emango duzuela garbi gelditu da, barazkiak noski, salduko dituzue, barazki ekologikoak, a ber, une honetan nola jantzi duzue orain zuen “Furgobaratza” hori? Ze landarerekin jantzi duzue?
IKER GOIKOETXEA. Honbre, batik bat ba beno, Blas Eneako landarea erabiltzen denez, ba nik uste dut gama barietate oso handia dela ez, eta batik bat, ez, ba beno, barietate lokalekin eta beste munduan zehar ohikoak ez diren, ohikoak hemen gure inguruan ohikoak ez diren beste hainbat barazki-barietateekin ere hornituta dagoela eta orduan, ba beno…
ESATARIA. Bai.
IKER GOIKOETXEA. Nahiz eta zerbitzu erantsi bat izan, ba nik uste, jendeak edukiko duena da eskura normalean aurkitzen ez diren gauzak, ez

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Apr 28, 2015
Number: 1867525
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:53
Number of visits: 5745