Docutec Card

Nor nahiko zenuke zure nagusia izatea?

Espainiar estatuan inkesta bat egin dute kalean, eta jendeari galdetu diote nor nahiko lukeen bere nagusia izatea. Irratsaio honetan dituzu inkesta horren emaitzak. Eta zuri noren aginduetara gustatuko litzaizuke lan egitea?

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Nor nahiko zenuke zure nagusi gisa? Zure jefe gisa nor nahiko zenuke? Ze gizon, zein gizon edo emakume nahiko zenuke zure nagusi izan dadin. Estatu espainiarrean egin dute galdeketa eta 3 izen aukeratu ditu jendeak: Jordi Evole kazetaria, Paco Leon aktorea eta Will Smith Bel-Air-eko printze ospetsua. Ostiralean, San Jose biharamunean, Zoriontasunaren Eguna izango da, horrela erabaki zuen, orain 2 urte, Nazio Batuen Erakundeak; tokian tokiko gobernuek politika egokiak bultzatu beharko lituzkete, teorian, jendea munduan zoriontsua izan dadin. Helburuak idaztea erraza da, beste gauza bat da betetzen ote diren.
Kontua da ostirala Zoriontasunaren Eguna dela baliatuz, giza baliabideetan aritzen den enpresa batek lehen aipatu dugun galdera hori egin duela. Ekonomia, komunikazioa, kirolak, ikuskizunak eta, orokorrean, munduko zein gizon edo emakume nahiko zenuke zure nagusi izatea?
Komunikazioaren alorrean jendeak zer esan du Espainian? Ba Jordi Evole aurkezlea nahiko luke jendeak beraien jefe edo nagusi gisa. Ondoren datoz Arturo Vals, Gran Wyoming eta Andreu Buenafuente. Rafa Nadal, Paco León, Amancio Ortega eta Will Smith ere oso aurrean agertzen dira; horiek ere nahiko lituzke nagusi gisa jendeak.
Komunikazio-alorreko jefe posibleen artean 10 izen daude eta hor ez dago emakume bakar bat ere Bueno! Kiroletan, Nadal lehenengo tokian jefe gisa nahiko luke jendeak, nagusi modura, eta lehendabiziko emakumea badakizue zein den? Mireia Belmonte igerilaria 9.a da. Bueno. Ikuskizunen eta espektakuluen alorrean, 6. Alaska, lehendabiziko emakumea, eta emakumeak nahiko aurrean daude, harrigarria egiten zaigun arren, enpresa eta ekonomia-munduan. Amancio Ortega da nagusi, Amancio Ortega nahi du jendeak jefe modura Estatu espainiarrean, eta ondoren Ikea-ko emakume bat Belen Frau izena duen emakume bat, Ikeako arduradunetako bat; hau 2. jarri du jendeak.
    Eta nazioarteko izenetan, berriz, ba jendeak nahiago luke nagusi modura Frantzisko aita santua, George Clooney edo Angelina Jolie baino.
Entzuleei, bide batez, galdera egingo diegu: nor nahiko zenukete zuen jefe izatea, gizon edo emakume. Erantzuna eman nahi badiguzue, 688 666 000. Esan dugu emakume gutxi ageri dela, dena den gehien agertzen da ekonomia eta enpresa-munduko zerrendan. Esan dugu Belen Frau Ikeakoa 2. tokian dago, eta bere atzetik 4. tokian Maria Garaña, Microsoft-eko emakume bat izan behar du, Ana Patricia Botin hau ezagunagoa egiten zaigu, Santanderrekoa, 5. tokian dago, eta gero Esther Koplowitz dago atzerago ja.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Mar 20, 2015
Number: 1838652
Source:
Duration: 00:02:39
Number of visits: 4213