Docutec Card

Sukalde on! (A1B15)

Amaia harritu egingo da Josu afaria prestatzen ikusita; janaria Josuren amak prestatu duela konturatu arte.

Transcription:[+] Transcription:[-]

OIER.— Gabon!
AMAIA.— Gabon, Josu, zertan ari zara?
JOSU.— Ikusten duzu, sukaldean, zuentzat afaria prestatzen.
AMAIA.— Harrituta nago! Ondo moldatzen zara sukaldean?
JOSU.— Artista bat naiz!
AMAIA.— Zuk ez daukazu amonarik, ezta?
OIER.— Ez, baina ama bikaina bai! Bueno, banoa, skype saio bat daukat orain.
JOSU.— Eman goraintziak!
AMAIA.— Gero arte.
JOSU.— Gero arte.
AMAIA.— Zergatik esan du hori?
JOSU.— Auskalo! Adarra jotzeko-edo.

AMAIA.— Eta? Zer ari zara prestatzen?
JOSU.— Hasteko, arrain-zopa, eta kroketak.
AMAIA.— Hori dena egiten dakizu?
JOSU.— Bai, gure familiaren aspaldiko sekretua da. Badakizu, amonaren sekretua.
AMAIA.— Baldarra ematen duzu, baina ez, ez: asko balio duzu!
JOSU.— Amaia, minduta nago. Hainbeste duda eta hainbeste zalantza. Sukaldea nire erresuma da!

AMAIA.— Josu, zer da hau?
JOSU.— E, bueno, oso… oso txukuna naiz eta ontzi zikinak bere lekuan uzten ditut.
AMAIA.— Bai, gezurteroa !
JOSU.— Ez, Amaia...!
AMAIA.— Badakit, amak egin ditu kroketak eta zopa, eta zuk tupperretan ekarri dituzu.
JOSU.— Eta zuei afaria jarri. Ideia bikaina, e?
AMAIA.— Bueno, eskerrak! Hauek onak egongo dira, seguru. Zureak, berriz, auskalo!
JOSU.— Ikusiko duzu, ama kroketak mundialak prestatzen ditu; bexamel zoragarria egiten du. Asko gustatuko zaizkizu.
AMAIA.— Eta zer daukate?: urdaiazpikoa ala bakailaoa?
JOSU.— Urdaiazpikoa.
AMAIA.— Niretzat onenak dira.
JOSU.— Eta arrain-zopa! Gehiago eskatuko didazu. Amonaren sekretua da.
AMAIA.— Zer dauka?
JOSU.— Ba ez dakit.
AMAIA.— Ea… Um, usain ederra dauka. Bueno, nahi baduzu, mahaia jarri, e?

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A1
Feb 23, 2015
Number: 1837241
Duration: 00:02:35
Number of visits: 1277