Docutec Card

'Personal shopperra', itxura aldatzen lagunduko dizun aholkularia

Iratxe Ostolozaga estilistarekin izan da Xabier Euzkitze Euskal Herria Zuzenean saioan.

Tratu pertsonalizatua omen da Divina Martina bere dendaren arrakastaren oinarria. Personal shopperrak izan dituzte hizpide Iratxek eta Xabierrek.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]


Xabier Euzkitze.- Jaun-andreok, gurekin dugu Iratxe Ostolozaga. Arratsalde on, Iratxe.
Iratxe Ostolozaga.- Arratsalde on.
X.E.- Ondo?
I.O.- Ondo.
X.E.- Bueno, Bilboko Divina Martina arropa-dendako ugazaba zara zu. Dendaren ezaugarrietako bat tratu pertsonalizatua da. Hori da, zuen ustez, daukazuen arrakastaren oinarria, ezta?
I.O.- Bueno, izan leike, bai, hori diñoe (diote). Bai, izan leike arrakasta izatea tratu pertsonalizatua izateagatik, bai.
X.E.- Zer berezitasun dauka, ba?
I.O.- Zer berezitasun?
X.E.- Ondoko dendara joan edo zuenera joan, zer desberdintasun aurkituko dugu?
I.O.- Bueno, nik uste dot (dut), klaro, gaitza da norberak norbere buruarengan hitz egitea. Baina bueno, nik uste dot (dut) nahiko zintzoak garela. O sea, total look-a eskaintzen dogu (dugu). Total look-a da goitik behera janzten dogu (dugu): bai zapatak, soinekoa edo prakak, jaka, dena eta poltsa. Eta ahalegintzen gara zintzoak izaten. O sea, ondo geratzen ez bajako (bazaio) edo gustatzen ez bazaku (bazaigu) esan egiten deutsagu (diogu). Hori ez jatzu (zaizu) ondo geratzen edo… Eta nik uste dot (dut) zintzotasun hori eskertzen dabela (dutela). Eta freskotasuna, nahiko freskoak garela… Eta igual ondo erosiko dogula (dugula)  arropa bere (ere) bai, ze bestela igual ez zan (zen) salduko…
X.E.- Kar, kar, kar. Emakumezkoentzat bakarrik arropa saltzen duzue?
I.O.- Bai, bakarrik.
X.E.- Tratu pertsonalizatuaz ari gara eta Amane Ibañez gomendio bila joan da Aitziber Badiola ahokulari edo personal shopperrarengana. Honatx.
Amane Ibañez.- Aitziber, etxean daudenek ulertu dezaten, nire amamak uler dezan, zer da personal shopper bat izatea?
Aitziber Badiola.- Bueno, ba personal shopper bat izatea izango litzateke ba pertsonak beren beharren arabera beraren armairuan falta jakon (zaion)  pieza horrek ba laguntzen dauena (duena)  horixe erosten, ez? Ez da igual etorri hona eta Pretty woman-eko pelikularen moduan, benga, goazen erostera, erosi eta erosi. Da, lehenengo egiten da balorazio bat zure kolore …ba ondo ematen deutsun (dizun) koloreak, formak ondo ematen deutsuenak (dizutenak)  eta zeure estiloaren arabera ze pieza falta jakun (zaizun) zeure armairuan eta horixe erosten eta horixe bilatzen laguntzea da gure beharra.
Ba orain probatuko dugu laranja.
A.I.- Ea ba, inoiz ez dut laranja ipini nik.
A.B.- Ez? Ba bueno…
A.I.- Ea zer esaten duzun.
A.B.- Aber, begiratu zeuk …ba bueno, ez zaitut txarto ikusten, baina bueno, beste kolore batzuk ikusi behar…Ba hobeto.
A.I.- Hobetoxoago hau,ezta?
A.B.- Bai, begiratu aurpegia zelan iluminatzen jatzun (zaizun). Laranja sartuta ikusten jatzu (zaizu) horiagoa eta honekin (honegaz)  gazteagoa zara. Orduan, arrosa hobeto laranja baino.
A.I.- Orain nik aldatu beharko dut armairu guztia.
Aitziber, egun dugu aproba eta ikusi dugu zeintzuk diren ondo datozen koloreak eta orain dendara joan behar dugu.
A.B.- Bai, ba denda. Orain ja badakigu zeure koloreak zeintzuk diren eta orain, ba, goazen erosketak egitera.
Iepa, Manu, Ondarroan esaten den moduan, bistadizo bat botatzera goaz, ez Amanerentzat udaberrirako gauza batzuk…
A.I.- Itxura aldatu behar dodala (dudala) diñoe-eta (diote-eta.)
A.B.- Ze, bueno, ze janzten dabezan (dituen)  koloreak ez dira berarentzako halako egokiak. Orduan, gauza batzuk ikustera gatoz.
Esan dugun moduan, kolore beixak eta bai, grisa, jade, rosa palo, zuria…
A.I.- Biziak, fuerteak behar dodaz (ditut).
A.B.- Uuuu, ¡qué guapa! Beltza eta beixa ba ez.
A.I.- O sea, beltza bere (ere) ez.
A.B.- Nik beltza ez dot (dut) pentsatzen. Ez doakizu ondo…
A.I.- Nire amak beti esan deust  beltzagaz (dit beltzarekin) guapa nagoela ba…
A.B.- Igual erabiliko genuke igual kanpoko prenda bat, baina barrukoa, argitasuna emango deutsun (dizun) prenda bat: zuria, arrosa, baina beti luminosidadea baina kolore hotzetan, zure kasuan. Orduan, horia, beixa…
A.I.- Bufanda hau kendu egin behar dot (dut).
A.B.- Horrek ez.
A.I.- Eztarrian
A.B.- Makillajea ere pixka bat erabili zeinke (dezakezu)…
A.I.- Hori ere aldatu egin behar dot (dut)  apurtxo bat, ezta?
A.B.- Pixka bat bai. Pixka bat bai, mejoratu liteke.
A.I.- ¡Estoy hecha un cuadro!
X.E.- Eder-ederra zaude, Amane! Bueno, Iratxe, Amanek gomendio batzuk jaso ditu bideoan. Zuk bezeroei horrelako aholkuak ematen dizkiezu?
I.O.- Nik igual lehenengo galdetzen diet zer gura daben (duten). Segun eta zertara datorren dendara, ez? Ba afari bat daukat eta guapa joan gura dot (dut) afarira. Eta orduan galdetzen dot (dut)  ea zer… zer gura daben (duten) edo sexy egon gura daben (duten) edo formal egon gura daben (duten). Ea zer helburu bete gura daben (duten)  Eta horren arabera, ahalegintzen naz (naiz) ba guapa ipintzen.
X.E.- Beraz, zu zeu ere, nolabait, personal shopper bihurtzen zara zuen dendan.
I.O.- Bai, estilista, ez? azkenean, ahalegintzen naz (naiz)  guapa jartzen.
X.E.- Bezero batzuek ez al dute nahiago izaten beraien kasa dena begiratu eta ixil-ixilik, inork ezer esan gabe.
I.O.- Bai, bagagoz (badaude), baina nik uste dot (dut)  gutxiengoa dela. Esango nuke ehuneko laurogeita hamarrak eskatzen deutsula (dizula) eta bilatu egiten zaitu eta igual ezin bazaitu horretan, momentuan okupatuta bazagoz (bazaude), ze klaro, gu normalean egoten gara bi. O sea, lau gara taldean, baina egoten gara…
X.E.- Binaka.
I.O.- Binaka. Eta igual bi atenditzen bagagoz (bagaude) ezin deutsagu (diogu) hirugarrenari kasu egin. Eta orduan…
X.E.- Zain egoten dira.
I.O.- …horretan momentuan ezin badeutsazu (badiozu) kasu egin, hurrengo batean. “Ba bihar etorriko naz (naiz), bihar goizean etorriko naz (naiz)” O sea, bilatzen gaituzte, bai.
X.E.- Aizu, estilismo egokiak laguntzen al du aldartea hobetzen, alaiago egoten, autoestimu altuxeago izaten?
I.O.- Bueno, nik uste dut baietz, ez? O sea, zeuri ere pasatzen jatzu (zaizu), ez? O sea, guapo…
X.E.- Ni baiezkotan nago.
I.O.- Neu bere (ere) bai. O sea, izan liteke barrutik edo triste, ez dakit zer pasa zaizulako edo dena delakoaz, baina kanpotik, ez? makillatzen bazara, o sea, ipintzen badozu (baduzu)… azkenean, tapatzen dozu (duzu), honek ez dau (du) dena konpontzen, baina leundu egiten dau (du).
X.E.- Leundu, kar, kar. Aizu, eta estiloak zer izan behar du, finko samarra edo aldakorra?
I.O.- Bueno, ba, segun… Ni ez naz (naiz) oso finkoa. Badago jendea musika 16 urtetan entzuten eben (zuten) musika berdina entzuten jarraitzen duena. Ni ez. Lagun batek, kuadrillan barre egiten deuste (didate)  eta nik beti esaten dot  (dut) nik kontenporaneoa izan gura dodala (dudala). Orduan, klaro, moda gustatuz gero, ba, aldakorra izatea beharrezkoa da, bestela…
X.E.- Oraintxe bertan kotxean ze disko daukazu?
I.O.- Spotify entzuten, playlist-ak…
X.E.- Denetik entzuten duzu.
I.O.- Bai.
X.E.- Ederki.
I.O.- Bai, baina indie bihurtu naz (naiz).
X.E.- Indie bihurtu zara.
I.O.- Bai.
X.E.- Kar, kar, kar. Iratxe, Ostolozaga, eskerrik asko gurean izateagatik eta hurrengora arte.
I.O.- Bai, zuri, bale, eskerrik asko.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

Mar 13, 2015
Number: 1834026
Source:
Duration: 06:31
Number of visits: 6863