Docutec Card

Egaña eta Zubiaren coaching-zerbitzua

Andoni Egaña bertsolaria eta Felix Zubia medikua gomendioak ematen aritu dira Euskadi Irratiko Hiri Gorrian programan. Biek gomendioak eman dizkiote zenbait lanbidetako profesionalei beren jarduera hobetu dezaten.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA EMAKUMEA. Andoni Egaña eta Felix Zubiaren coaching zerbitzua.
FELIX ZUBIA. Bai, zer gomendatuko genioke, ba bere bizitzaren osagarri, lehendakari jaunari? Bai, edo lanbiderako baliagarri izan lekiokeena edo…. Bueno, pertsonalki baino gehiago, hau da, kargu horretan dagoen pertsona bati.
ANDONI EGAÑA. Nik esango nioke: ni ez naiz nor zure etxean sartzeko, baina txakurrek beldurra ematen didate. Holako zerbait.
FELIX ZUBIA. Nik bai gomendio bat egingo niokeela. Eta izango litzateke txikiteora joateko.
ANDONI EGAÑA. Joño! Mediku baten eskutik ondo zetorrek hori.
FELIX ZUBIA. Alkoholik edan gabe, nahi bada, baina kalea bizitzeko, jaso dezala behintzat kaleko errealitatea edo arnasa, ez? Enpresa-gizon handi bati?
ANDONI EGAÑA. Enpresa-gizon handi bati nik gomendatuko niokek, bueno, enpresa bat baldin badu eta handia baldin bada, ez dezala ahaztu giza emakume talde handi bat edukiko duela bere azpian, eta orduan proportzionaltasuna eskatuko niokek, gomendatuko; alegia, ez dezala irabaz bere langileetan gutxiena irabazten duenak baino bikoitza edo hirukoitza baino gehiago; ez dezala irabazi 100 aldiz gehiago, irabazi hori gezurra baita.
FELIX ZUBIA. Nik jarduera arinxeago bat edo, beharbada, gomendatuko nioke, baina erosketak egitera joan dadila. Hau da ezagutu dezala kaleko merkatua, ez burtsak eta horrelakoak, baizik eta kaleko merkatua. Txanda hartu dezala harategian, “Azkena zein da” eta horrelakoak.
KAZETARIA EMAKUMEA. “Azkena nor da?”
FELIX ZUBIA. Bai, hori ere pasa dezala. Kazetari bati?
ANDONI EGAÑA. Kazetari bati zer gomendatuko niokeen? Jo ba. Bueno, bitarteko izateko, alegia… Bueno kazetaria ere desberdin izango huke prentsa idatziko, irratiko, ikus-entzunezko kazetaria den, baina, bueno, bitarteko izateko. Gaur egun, kazetari asko zebilek bere medioan linea editorial bera ipiniz, eta sinesten duen edo ez inporta gabe horixe salduz eta. Bueno, independentzia izan dezala aholkatuko niokek.
FELIX ZUBIA. Nik zientzia pixka bat gehiago; hau da, zer astakeria entzuten ditugun komunikabide askotan zientziari buruz. Hemen egur pixka bat sartzera noa, baina gauza askori buruz… Batez ere, nik medikuntzako kontuak eta entzuten ditudanean eta. Gomendio bezala literatura-eskola bat, beharbada. Titulua har dezatela, baita ere, historiak montatzeko edo kontatzeko, ez? Bestela, gaur egungo dena hizkera fresko, oraingo, moderno, ez dakit zer horretan klonak bihurtzen direlako.
KAZETARIA EMAKUMEA. Azkenean, esan dituzuen denak dira errealitatetik gehiegi ez urruntzeko gomendioak, ez?
FELIX ZUBIA. Bai, noski.
KAZETARIA GIZONEZKOA. Mediku bati zer aholku emango zenioke, Andoni?
ANDONI EGAÑA. Kar-kar. Bueno, ba mediku bati benetan emango niokeen aholkua da Felix bezalakoa izaten ahalegintzeko; inguruko guztiak goxo tratatzen dituela, eta oinak beti lurrean dauzkala.
FELIX ZUBIA. Nik gomendio emango banio mediku bati da, batez ere, pertsonaz ez ahaztutzeko. Hau da, arazo teknikoez gain pertsona ikusi dezala, ahal dela behintzat.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Mar 13, 2015
Number: 1833585
Source:
Duration: 00:03:26
Number of visits: 3005