Docutec Card

Jon eta Jone II. Igerilekuko fauna (21)

Gaurkoan Jone eta Jon igerilekuan elkartuko dira.

Bertan biltzen den jendea nolakoa den aztertzen jardungo dute.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Igerilekuko fauna

W-JONE: Kaixo Jon Zer moduz?
W-JON: Ongi. Ta zu?
W-JONE: Ongi... Arraro.  Badakizu...taxian gertatu zena, ez nuela egin behar esan nahi nizun.
W-JON: Zer? musua?
W-JONE: Apur bat edan nuen eta ez nago ohituta.
W-JON: Horregatik ez duzu barkamenik eskatu behar.
W- JONE: Badakit baina esan nahi nizun...
W- JON: Gero igerilekura?
W-JONE: Bai
W-JON: Bertan ikusiko dugu elkar.

JONE:
    Konturatu al zara ia egunero ikusi garela topo egin genuenetik.
JON:
    Bai, beno esan nizun akosadore samarra nintzela...
JONE:
    Ez serio Jon... harritzen nau lehenago nonbait ez ikusi izana...
JON:
    Beno zu ez zara asko ateratzen.. eta nik ez daramat hainbeste denbora buelta eginda...
JONE:
    Noiz itzuli zinen?
JON:
    Ba izango dira 4 bat hilabete... eta lanean hastea ere kostatu zait.
JONE:
    Lana topatu zenuen behintzat...
JON:
    Beno lana-lana, ez dut kontratupean lanik egiten...
JONE:
     Ba hori salatzeko modukoa da Jon.. gero kexatu egiten gera.. baina horrela ezin da...
JON:
    Produktorakoa (ekoiztetxekoa) nire laguna da eta fabore bat egitearren ematen dit lana Jone.. gauzak ez daude batere ongi.
JONE:
    Ia, baina zu beti funtzionarien aurka eta gero tragatu egiten duzu beltzean lan egitea...
JON:
    Bai,  bale...baina edo hala da... edo ezer ez...
JON:
    Fijatu al zera igerilekura etortzen den jendeak ze maniak izaten dituen?
JONE:
    Ez naiz besteek egiten dutenari begira egoten...
JON:
    Ba nik horri esker aguantatzen dut hemen ze, ez didazu ukatuko oso aspergarria dela igeri egitea... alde batetik bestera zoologikoetako animali eroen moduan..
JONE:
    Zu eta zure konparazioak bai zaretela eroak.
JON:
    Egia da,.. fijatu al zera badagoela halako selekzio  natural bat?
JONE:
    Selekzio naturala?
JON:
    Baietz ba,  ikusi, ikusi… igeri egiteko kaleetan, normalean zaharrak zaharrekin jartzen dira, gazteak gazteekin... esango nuke neskak ere beste neskak dauden kaleetan sartzen direla errazago...
JONE:
    Hori normala da.. niri amorrua ematen didana da zure kalean igerilari profesional horietako bat jartzen zaizunean... beti atzean pega eginda, ahal duenean aurreratzen.. urduri jartzen nau horrek
JON:
    Nigatik al diozu hori?
JONE:
    Zu? Txakurtxo baten moduan igeri egiten duzu eta... zuk hobe zenuke aitona-amonen kalean sartuko bazina...
JON:
    Eske nirea erresistentzia igeriketa da... distantzia luzekoa...
JONE:
    Mingaina luzekoa izango da...
JON:
    Hori intentzio bikoitzeko komentarioa al da?
JONE:
     Niretzat jasan ezina dena ikastoletako haurrena da...
JON:    
     Ikastolako haurrak?
JONE:
    Bai, igerilekura ekartzen dituztenean... bat-batean dozenaka haur zaratatsu azaldu eta piszina (igerilekua) betetzen dutenean...
JON:
    Horietako bat zure semea izango da hemendik gutxira...
JONE:
    Eta hori ere ez zait gustatuko... haurrak talde txikitan soportableak (jasangarriak) dira, baina multzo handitan...
JON:
    Esagerada samarra zarela iruditzen zait.
JONE:
    Ia, klaro, zuri ez zaizulako tokatzen haurren urtebetetze festetara joatea, edo ikastolako jai eta ospakizunetara... beste gurasoekin batera eguna pasatzera....
JON:
    Neska, ez da hainbesterako izango.
JONE:
    Ez daukazu ideiarik... eta ez dakizu zer den beste “amatxito” eta “aitatxitoen” kontuak aguantatzen ibiltzea...
 JON:
    Iruditzen zait zuri gustatzen ez zaizuna beste gurasoekin egotea dela...
JONE:
    Ez zait gustatzen ez.. ez dituzulako zuk aukeratzen .. haurrak aukeratzen ditu bere lagunak.. eta harekin jakina.. bere lagunen gurasoak....
JON:
    Nik esango nuke  ez zarela parkeko amarik popularrena...
JONE:
    Ezta beharrik ere...
JON:
    Beno ze... haurrak azaldu baino lehen uretara sartu beharko dugu,  e Merkel?

JONE:
    Bai,..Aizu gaur berehala alde egin beharko dut eta badaezpada orain galdetuko dizut... bihar etor zintezke bulegora tarte batean? Proiektu bat dugu eskuartean eta erakutsi nahi nizuke.
JON:
    Bale baina ez dizut beltzean kobratuko. Kontratua egin beharko didazu...

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Feb 23, 2015
Number: 1815605
Source:
Number of visits: 2065