Docutec Card

Sendagaien patenteak

Aurten lehen aldiz Europako GKE batek patenteen aurka egin du. Izan ere, Munduko Medikuak Gobernuz Kanpoko Elkarteak Sofosbubir izeneko botikaren patentearen aurkako erreklamazioa egin du.

Erreklamazio horren ondorioz patentea atzera botatzeak ikaragarrizko eraginak izango lituzke, batez ere botika horren prezioan. Euskadi Irratiko irratsaio honetan GKE honetako teknikari den Xabier Agirrek xehetasun guztien berri emango digu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA . Bueno, C hepatitisari buruz hitz egin genuen aurreko batean zuekin, urtarrilaren hamabostean oker ez baldin banaiz, eta gaia berriz ere mahai gainean jarri nahiko genuke. E … ezagutzen duzue Munduko Medikuak izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundea, ONG-a? ba botika baten patentearen kontrako erreklamazioa egin du aste honetan, e … Sofosbuvir botikaren inpugnazioa eskatu du hain zuzen ere, Europako Patenteen Bulegoaren aurrean. Europako ONG batek horrelako gauza egiten duen aurreneko aldia da, eta honek daukan garrantziaz e … galdetu nahi diegu Munduko Medikuak elkarteko teknikarietako baten bitartez. Xabier Agirre, arratsaldeon deizula.
XABIER AGIRRE . Arratsaldeon baita zuri ere.
ESATARIA . Sofosbuvir botikaren patentea da inpugnatzea eskatu duzuena, ezta?
XABIER AGIRRE . Hori da.
ESATARIA . Eta horrekin zer lortu liteke? Zer bilatzen duzue ekintza hori eginda?
XABIER AGIRRE . Bueno, ba informazioa errekurtso juridiko bat da eta honen bitartez, e … aurrera ateratzen baldin bada, nahi dena da ba medikamentu hau bertsio generikoarekin konpetentzian sartzea. Kasu honetan e … izango litzake prezioaren jaitsiera oso handi bat, e … gutxi gorabehera momentu hauetan 40.000 euroko prezioa izango luke tratamendu osoak eta era honetan ba 100 eurokoa izatera pasatuko litzake.
ESATARIA . Oker ez baldin banaiz hamabi bat e asteko tratamendua eskatzen du botika honek?
XABIER AGIRRE . Bai e kalkuluak eginda daude eta ez dakizkit nik zehatz-mehatz zenbat e …, zenbat balio duen e … pilula bakoitzak baina milaka eurotaz hitz egiten ari gara. E … hamabi hilabetetan, hamabi astetan zehar ba milaka euroko inbertsioa izango litzake tratamendu bakoitzagatik, pertsona bakoitzagatik.
ESATARIA. Mmm, behintzat hori e …, murrizketa ikaragarrizkoa izango litzakeela …..
XABIER AGIRRE . Bai, bai.
ESATARI NESKA …. patentea atzera botako balute, ezta? Eta …
XABIER AGIRRE . Bai, horrela da, bai.
ESATARI NESKA . … modu generikoan horrelako botika egiteko aukera egongo balitzateke. Hepatitisaren kontrako botika gehienak, e oso garesti jarri dituzte, e … botika honekin, beste batekin ere egin liteke gauza berbera edo?
XABIER AGIRRE . Kasu honetan e … , bai, dena posible da, kasu honetan Sofosbuvir-en kasuan, e … egin da inpugnazio hau horrela aurrera eginda, zergatik aurrerapen handia baldin bada ere, e … badago ikerketa asko honen atzetik eta, e … ez da, ez da justifikatzen bere … horrelako prezioa, e … zergatik molekula honen nobedadea ez da hain handia, eragina bai baina badago. Orduan besteekin ere bai, egin liteke baina kasu honetan garrantzizkoagoa e …, garrantzizkoagoa da.
ESATARIA . Mmm, eta Pilar zu abokatua zarenez, horrelako kasuren bat ezagutzen duzu aurrez, edo?
PILAR . Aber, patentean gaiak eta eramaten dituzte abokatu oso gutxik, beti hiri handietan.
ESATARIA . Eta oso, oso espezializatuek pentsatzen dut, ez?
PILAR . Hori da, zergatik da oso konplexua, e … probatu behar duzu zerbait berria den, gauza bat da patentea beste innobazioa, beste … Kasu honetan, e … patentea jartzen baldin badute gainera, urte pila batetan beraiei ordaindu behar zaie, ez? Berarekin erosi edo beste batek erosi behar die bere patentea eta izugarri balio du patenteak, baina izan behar du zerbait berria, zerbait sortzen duzuna. Baina patentea baldin badaukate eske ezin da egin berdina e …  generiko bezala, arazoa horixe da. Eta lehengoan, oraingo ministro berriari 30.000 eurotan lortu zuen …
ESATARIA. Alonsori.
PILAR . … bai, entzun nion ez? Hala ere, 100 eurotan generikoa egiten baldin bada eta 30.000-eurotan, saltzen badizute izugarrizko lorpena, eske pentsatu zer margenetaz ari garan hizketan, ez? Eta enpresa hauek, farmazeutikek, esaten duten argumentua da ba “oferta eta demanda”. Hau da zuk osasunagatik pagatuko duzu edozein gauza, eta nik ematen dizut hori eta pagatuko duzu nik nahi dudana, eta e … ari gara hizketan e … Seguridad Sozialak edo, emango dizula ez? Jende pila bati eskaintzen diozu aukera, 30.000 euro pagatu eta hamabi astetan bere osasuna konponduta dagoela, ni ziur nago askok eta askok egingo luketela, ordaindu, nik ere hala egingo nuke, ez? Orduan lotsagarria da farmazeutikaren ba jokaera, ez? 100 eurotan aukera daukazunean ba, ba 30.000 eurotaz hizketan ibiltzea.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Feb 20, 2015
Number: 1814568
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:04:48
Number of visits: 5831