Docutec Card

Bizi zaitez gurekin! (A1B02)

Amaia erresidentzia batean bizi da eta Josuren gonbidapena jasoko du partekatutako etxera bizitzera joateko. Josuk etxea nolakoa den esplikatu eta gela bat libre dagoela esango dio. Amaia eskertuta dago, baina ez daki zer egin: erresidentzian geratu ala pisura joan Josu eta bere lagunekin?

Transcription:[+] Transcription:[-]


AMAIA.- Eta nolakoa da pisua?

JOSU.— Ba ikasleen pisu bat da. Etxea zaharra da, baina oso ondo dago. Eta handia da: bost gela eder ditu, egongela, sukaldea, bi komun... Eta sabaia altua da.

AMAIA.— Ederra ematen du, bai.


ETENA


JOSU.— Bost lagun bizi gara, baina datorren astean batek libre utziko du bere gela.

AMAIA.— Eta denak mutilak, ala mutilak eta neskak?

JOSU.— Ni, beste bi mutil eta bi neska, baina neska bat joan egingo da.

AMAIA.— Hara...  Eta? Parranda asko egiten dituzue?

JOSU.— Eeeeeeez! Bueeeeno, batzuk... (Amaiak esan duena errepikatuz) Baina “oso gustura nago, hauek ere oso jatorrak dira”.

AMAIA.— Txoroa!  Ba... ez dakit. Horrela bat-batean...

JOSU.— Pentsatu, neska! Ez dugu koska egiten.

AMAIA.— Ondo, pentsatuko dut, proposamen polita da.


ETENA


JOSU.— Gainera, ez da garestia: 250 euro hilero, eta garbitzailea daukagu.

AMAIA.— Erresidentzian gehiago ordaintzen dut! Eta ohea egitea tokatzen zait!

JOSU.- Aizu, pisuan ere bai, e! Alferrontzi halakoa! Nahi baduzu, esango dizut nola egin!

AMAIA.— Badakit! Aukera ona da, gainera, pisuan geratzen banaiz, (txantxetan) denbora gehiago izango dut... gela txukuntzeko! (barre egingo dute biek) Dena gertu dago eta!

JOSU.— Horixe, unibertsitatetik liburutegira joango gara, eta handik etxera salto batean.

AMAIA.— Ez da plan txarra! Baina pisuan erresidentzian bezala ez banago, bueltatu egingo naiz: han ez dut parrandarik egiten eta alkohola debekatuta dago.

JOSU.— Eta asko ikasten duzu, bai, badakit...

AMAIA.- Bai, bai.

 

 

 

 

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A1
Feb 9, 2015
Number: 1808652
Source:
Duration: 02:07
Number of visits: 2535