Docutec Card

Jon eta Jone II. Giltzak (15)

Jonek giltzak galdu ditu eta Jonen autoan daudenez, berriro ere elkartu dira.

Transcription:[+] Transcription:[-]

15. Giltzak

W- JONE: Kaixo Jon. Zelan?
W-JONE: Gauza bat galdetu nahi nizuke. Esadazu ongi datorkizun hots-egitea.
W- JONE: Beno igual kanpoan zaude baina al duzunean “deituidazu”.
JON:
    Kaixo Jone
JONE:
    Aupa Jon.. joder zer ahotsa duzun...
JON:
    Ia... beno, eztarria badakizu
JONE:
    Besterik gabe galdera bat egiteko deitzen nizun.
JON:
    Esan
JONE:
    Kartera galdu dudala uste dut. Eta akaso zure kotxean (autoan) edo azaldu ote den galdetzeko... badaezpada ere ...
JON:
    Ba ez dakit. Jaitsiko naiz eta begiratuko dut.
JONE:
    Goiz osoan kanpoan izan zara?
JON:
    Ez.
JONE:
    Tfno mezuei ez diezunez erantzun..
JON:
    Lo nengoen.
JONE:
    Lotan?
JON:
     Bai, atzo berandu oheratu nintzen... beno banoa kotxera (autora) eta esango dizut.
W- JON: Zure kartera nire kotxean (autoan). Esaidazu nora eraman.
W-JONE: Joango naiz ni bila.
W- JON. Lasai, eramango dizut. Nora?
W-JONE: Atzo utzi ninduzun tokian?
W-JON: Okei.
JONE:
    Kaixo Jon.
JON:
    Hementxe kartera.
JONE:
    Eskerrik asko.. buf eskerrak azaldu den, bestela badakizu kreditu txartelak anulatu (indargabetu), karnetak berriro egin...

JON:
    Kriston putada da bai...
JONE:    Gidari alboko eserlekuan zegoen?
JON:
    Ez.. atzean, maleteroan (maleta-lekuan)...seguru hartzaren kaxa sartu genuenean erori zitzaizula...eta? Gustatu al zaio?
JONE:
    Bai, bai, honezkero etxea Cabarceno dirudi... animaliak izugarri gustatzen zaizkio... kalean zakur bat ikusi eta haren atzetik korrika hasten da...
JON:
    Aitak beti kontatzen zuen, ni haurra nintzenean, behin ikastolen aldeko manifa baten ostean, sekulako istiluak izan zirela eta Gipuzkoa plazako ahateen putzura sartu nintzela...
JONE:
    Uretara?
JON:
    Keba, ahateak harrapatzera... kontua omen da hura poliziaz bete eta aita nire bila etorri zenean Jose! Jose! deitzen zidala... Jon esatera ez zelako ausartzen...
JONE:
    Jajajajaja
JON:
    Eta hemen inguruan bizi zara?
JONE:
    Bai, hantxe 13. zenbakian.. Aizu Jon a zer begi-zuloak dituzun ez?
JON:
    Atzo kontzertu batera joan nintzen eta azkenean badakizu... liada
JONE:
    Nik ezingo nuke... gauez aspertu egiten naiz....
JON:
    Ba zu garai batean ni baino askoz golfagoa (alprojagoa) zinen...
JONE:
    Ba aspaldi ez naiz atera.. ezta gogorik ere. Gaua eta parranda sobrebaloratuta (neurriz gain baloratuta) daude. Baina argi dago zuk oraindik beti-gazte sindromea daukazula
JON:
     Eta zuk Señora sindromea, no te jode...
JON:
    Dibertitzeak eta parrandan ateratzeak heldutasuna kentzen dio bati edo zer?
JONE:
    Nik ez du hori esan... nagia ematen didala besterik ez... eta askotan ez dakit, zu baino 20 edo 30 urte baino gazteagoak direnekin taberna beretan ibiltzea... niri behintzat ez zait gustatzen...
JON:
    Zu erdi moja bihurtu zarelako. Merkel esaten dizute eta gustatu egiten zaizu...
JONE:
    Ni beste moduetara dibertitzen naiz...
JON:
    Bai, badakit, lasterketak, espining-a...  baina beti mozorroa kendu gabe… kontrolik galdu gabe..
JONE:
    Ba bai... kontrola galtzen duen jende gehiegi dago munduan.
JON:
    Eskerrak badagoen bai... denetatik behar du... kontrola galtzen dutenak... eta giltzak galtzen dituztenak..

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Jan 26, 2015
Number: 1806287
Source:
Number of visits: 1296