Docutec Card

Jon eta Jone II. Merkealdia (11)

Gaurkoan merkealdietan dabiltza Jon eta Jone, bata aditua lan horietan, bestea baldarra.

Transcription:[+] Transcription:[-]

 

Merkealdia

JONE:
    Ea gero zorte apur bat daukadan...
JON:
    Zortea? Zertarako behar duzu zortea?
JONE:
    Rebajetara noa...
JON:
    Merkealdira? Baina oraindik rebajetan daude?
JONE:
    Klaro ba.. Zu non bizi zara?
JON:
    Izan duzu orain baino lehen joateko beta, neska !
JONE:
    Ia, baina ez da denbora kontua.. estrategia kontua da
JON:
    Estrategia?
JONE:
    Bai... baina klaro, azken 10 urteak bainujantzia jantzita pasa duen norbaitentzat hau fisika kuantikoaren modukoa da ezta?
JONE:
    Rebajak hasten direnean ematen dut lehen bueltatxoa...
JON:
    Eta zergatik ez duzu aprobetxatzen orduan erosteko?
JONE:
    Lehen buelta horretan gustuko gauzak fitxatu eta probatu egiten ditut. Eta gero, rebajak aurrera egiten duten heinean,  prezioa behera egitearen zain egoten naiz dendara itzuli eta aukeratutako hori erosteko?
JON:
    Eta hori da estrategia guztia? Ba iruditzen zait merkealdian ibiltzen den jende gehienak horixe egiten duela...
JONE:
    Bai, baina hau intuizio kontua da. Lehen bisitan, frogatzeko edo ikusteko eskatu eta gutxi gora behera tailla ezberdinak eskatuaz zenbateko stoka izan dezaketen usaindu dezakezu..
JON:
    Usaindu? Beldurra sentitzen hasia naiz.. ehiza zakur bat dirudizu!
JONE:
    Ba halakoa da rebajen mundua Jon...ehiza... indartsuenaren superbibentzia (bizirik irautea).
JON:
    Ziur  jantziak ezkutatzen dituzun horietakoa zarela... Apalen atzealdean utzi, pertxaren gainean beste jantzi bat jarri...
JONE:
    Keba..... ia inoiz...... batzuetan bakarrik jajajaja
JON:
    Batzuetan  bakarrik... ia ia
JONE:
    Gero tarte bat baduzu etor zintezke nirekin... zeee... “por nada” baina... arropaz aldatzeko beharra baduzu... Daramazun jertse hori Arzallus monagilo (akolito) zenekoa da-ta...
JON:
     Hala izango da, baina ez da modaz pasatzen... klasiko bat da...
JONE:
     Klasikoa? Bolaz beteta dago eta. Eta ikusi hemen azpian.. zabal zabal egina... soinekoa dirudi... Horrek ia ez du ez janzten ez berotzen, ez ezer...
JON:
    “Kariñoa” diot
JONE:
    Nahi duzuna egin, baina nahi baduzu etorri nirekin gero eta begiratuko dugu, ...ez dakit azken “temporadakoa”,  baina behintzat  XXI. mendeko jertseren bat edo ea topatzen dugun zuretzat
JON:
    Aizu Jone ez dago gizonezkoentzat taila denda honetan?... hau behintzat haurrentzako jertsea da...
JONE:
    Jon, jertseak “entallatuta” eraman behar dira. Gorputzera “pega” eginda..
JON:
    “Entallatuta” bai Jone, baina ikusi.. besoak altxa eta Miley Cirusi bezala zilborra ikusten zait...
JONE:
    Baina Marijaia bezala ibiltzen zara zu kaletik besoak altxatuta edo zer?.. niri “tailla” hori gustatzen zait, baina nahi baduzu hartu “talla” handiago bat...
JON:
    Baina benetan hori dena erosi behar duzula? Zenbat poltsa daramazkizu (daramatzazu)?
JONE:
     Ez dira hainbeste eta gauza batzuk Nikorentzat dira
JON:
    Ia baina, guzti hori, horrela ordu eta erdian erostea... Guinnes errekor bat hausten zabiltzala dirudi...
JONE:
    Zer Guiness eta zer errekor... Rebajetako gauzak bai, baina besteak etxean lasai probatzeko hartu egin ditut ... eta gustatzen zaidana eta ongi geratzen zaidana soilik erosiko dut eta beste guztia dendara bueltatu...
JON:
    Baina hori egin al daiteke?
JONE:
    Ba klaro.. zein epokatan (garaitan) bizi zea zu?
JON:
    Ez dakit.. ni dendetara behin joatearekin nahiko aspertzen naiz.. pentsa... zuk esan duzuna.. niretzat gerrara joatea bezalakoa da...
JONE:
    Ba ni orduan “gerrera”(gerlari) bat naiz!
JON:
    Profesional bat.. mertzenario bat
JONE:
    Jende guztiak egiten du eta...
JON:
    Nahi duenak, eta ahal duenak...
JONE: 
    “Iastamos” Podemosekoa dirudizu... niretzat merkealdiak erosketak egitera ateratzeko aitzakia da. Eta bakoitzak ahal duen neurrian gastatzen du Jon,...
JON:
    Baina ezertarako balio ez duten gauzetan...
JONE:
     Dei nazazu kaskarina, friboloa edo nahi duzuna.. baina niri honek “subidoia” ematen dit.... eta gainera.. askotan ezertarako balio ez duten gauzak dira gauzarik garrantzitsuenak...

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Jan 26, 2015
Number: 1806266
Source:
Number of visits: 1891