Docutec Card

Jon eta Jone II. Kolpea eta errehabilitazioa (08)

Laneko kontuez aparte, lehen elkarrizketa dute Jon eta Jonek banandu zirenez gero. Jakina, aspaldiko kontuak datoz gogora.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Jon eta Jone II. Aspaldiko kontuak (08)
JONE:
    Arraroa egiten zait Jon, Hainbeste denboraren ostean, batak bestearen berririk izan gabe..
JON:
    Bueno, berririk gabe, berririk gabe... nik banekien ezkondu zinela... eta haurrarena ere bai...
JONE:
    Ba oso ondo disimulatu duzu orain arte...
JON:
    Ez dago ezer ez jakiterik... ez zara New Yorken bizi...
JONE:
    Ba nik zutaz ezer gutxi... istripu osteko indemnizazioa hartu eta kanpoan zebiltzala...
JON:
    Eta nork esan zizun ba indemnizazioarena?
JONE:
    Hau ez da New York... ez serio.. zure amak. Behin topatu neban (nuen) kalean eta kasu egin zidan... oso maja ikusi neban (nuen) porcierto (egia esan).
JON:
    Istripuaren ondorengo bronka (sesioa, liskarra) ikusita, uste nuen gure familiek ez ziotela elkarri hitz egiten...
JONE:
    Beno Jon utz dezagun gai hori...
JON:
    Hementxe gaude ba... pelukeriatik atera berri diren bi andre bagina bezala...
JONE:
    Ni akaso bai.. baina zu...
JON:
    Zer esan nahi duzu?
JONE:
    Ez dakit esan edo ez... gauza hauek delikatuak izaten dira eta...
JON:
    Ez zara ba nire kopetaz arituko?
JONE:
    Kopeta kopeta... sarrera majo samarrak dituzu ia Jon...
JON:
    Bai.. bale... baina ondo esan duzu... gai delikatua da...
JONE:
    Benetan? Gaur egun ia ez da drama bat burusoil geratzea...
JON:
    Erraza da zuretzat hori esatea. 15 urte zenituenetik daramazu melena ¨otxentero¨ hori...

JONE:
    Jajaja. Ez benetan, sarrerak bai baina ile motza duzunez ez zaizu batere gaizki geratzen...
JON:
    Hemen atzealdean deforestazioa hasten ez den bitartean ez naiz kexatuko. Eta zu ere aldatu egin zara.... elkarrekin geundenean baino flakagoa (argalagoa) zaude... bueno.. finagoa, ez dakit nola esan... fibrosagoa edo...
JONE:
    Korrika ibiltzen naiz... eta spining-a egiten dut eta aerobic-a,...
JONE:
    Jon, eta zuk nola amaitu zenun Filipinetan?
JON:
    Baaa.. kasualitatez... egia esan alde batetik bestera ibili nintzen bizpahiru urtetan... urpekaritza kontu horrekin.  Eta halako batean... lehengoan esan nizuna,  Michel ezagutu eta harekin Filipinetan hasi nintzen lanean...
JONE:
    Beno ez ninduen harritu, zu beti izan zara bidaia zalea...
JON:
    Bai, baina alde egin nuenean ez nuen bidaiatzegatik egin... badakizu...
JONE:
    Jon, nik ez dut hura gogoratu nahi. Oraindik ez dakit eta ongi zergatik gertatu zen guzti hura...
JON:
    Ba banatu egin ginela Jone,  besterik gabe. Ez gara ez lehendabizikoak eta ezta azkenekoak ere izango. Banatu egin ginen, nik ere ez dakit ongi zergatik oraindik.. baina igoal hala behar zuen.
JONE:
    Buelta asko eman dizkiot... eta sentsazio arraroa da...  istripu batek zelan aldatu leiken (dezakeen) hainbeste norbaiten bizitza...
JON:
    Bueno..azken finean banaketak eta istripuak gauza bera dira.. badakizu.. kolpea lehenik, errehabilitazio luzea ostean...
JONE:
    Ia, baina, nik oso gaizki pasa neban (nuen), inork ez zuen istripuaren errua izan...
JON:
    Zure abokatuak ez zuen berdin pentsatzen... hark niri bota zidan errua...
JONE:
    Nire gurasoen abokatuak.. ez zen nire abokatua. Eta badakizu nik ez nizula inoiz zuri bota errurik.. hori garbi zegoela uste nuen...
JON:
    Eta garbi dago Jone. Ez zen inoren errua izan. Gauzak gertatu egiten dira,.. ez dakit... hura izango zen gure destinua (patua).
JONE:
    Eta zu ez zara inoiz ezkondu edo... beno..., igual gehiegi galdetzea da baina,... familia ba al dekozu (daukazu)?
JON:
    Ez ez.. ez naiz ezkondu eta ez daukat familiarik..nik dakidala...
JONE:
    Komentario tipikoa ...
JON:
    Ez egia da..., alde batetik bestera ibili naiz eta ez dut harreman luzerik izan... Luzeenak… zer iraungo zuen ba?  urtebete eskas?…
JONE:
    Orduan harreman motz asko izan dituzu..
JON:
    Ez dakit ba zer esan.. zenbat dira asko?
JONE:
    Ez idazu kasurik egin. Ez dut jakin nahi... (pausa) Jon, nik uste neban (nuen) alde egin zenuenean, ez dakit nola esan... nirekin moskeatuta joan zinela...
JON:
    Ez keba..., bueno pixka bat bat bai. Baina ez al da hala izaten? Hausturak halakoak dira ezta?
JONE:    Zuk diozun moduan istripuen modukoak... kolpea eta errehabilitazioa... gustatu zait hori...
Ez da Paulo Coelhorena izango ezta?
JON:Orain bai, orain benetan gorroto zaitut...

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Jan 26, 2015
Number: 1800606
Source:
Number of visits: 847