Docutec Card

Gizonezkoen ile-erortzeak konponbide zaila dauka

Iragarki eta eskaintza asko daude ile-erortzeari aurre egiteko, baina eraginkorrak al dira? Gai hori izan du hizpide Felix Zubia medikuak Euskadi Irratiko Osasun Etxea programan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

emakumezkotatik 2k. Orain, esadazu zuzena den ala ez. Barkatu 5etik 1ek emakumezkoen kasuan.

FELIX ZUBIA. Hori da. Bueno, lehenengoan motz samar gelditu zaizu.

ESATARIA. A bai? Bat baino gehiago?

FELIX ZUBIA. Bi gizonezko batek baino gehiago, % 60k gutxi gorabehera pentsatzen da izango duela, edo izango dugula, e? Beraz, aurrekariak, familian burusoil asko dituenak, ba aukera asko, asko eta asko ditu burusoil gelditzeko.

ESATARIA. Bale, genetikak dauka …

FELIX ZUBIA. Genetikak..

ESATARIA. … zerikusia hor.

FELIX ZUBIA. Eta gero hormonen eragina handia baldin bada ere, bai.

ESATARIA. Baita.

FELIX ZUBIA. Bueno, bi aurkezpen mota ditu . Gizonezkotan normalean, badakizue, ba bueno, buruaren gainaldean, kopetan, hasten dela eta barrurantz …

ESATARIA. Mmm

FELIX ZUBIA. … eta pixkana-pixkana bide hori hartuko lukeela.

ESATARIA. Bai, entradak , sortuz. Kar-kar!

FELIX ZUBIA. Bai, hori da. Kuriosoa da zergatik belarri gainetan ez den erortzen.

ESATARIA. Ja.

FELIX ZUBIA. Ba hemengo ileek hormona-hartzaile gutxiago dituztelako.

ESATARIA. A! Eta orduan, hormonen gorabeherak gutxiago eragiten die, ez?

FELIX ZUBIA. Gutxiago eragiten die eta horregatik hortxe mantenduko litzateke.

ESATARIA. Bale, beraien martxan jarraitzen dute.

FELIX ZUBIA. Jarraitzen dute. Bai. Bueno, aurreraka doan prozesua da. Emakumezkoetan, berriz, ilea saretu egiten da. Ez da hain toki finkokoa izaten, gauza zabalagoa da, baina ikusiko duguna da ile horren ba, betetasuna edo sendotasuna galtzen doala eta ilea saretu egiten dela.

ESATARIA. Mmm

FELIX ZUBIA. Bueno, esango dugu, eta inor alferrikako ilusiotan sartu ez dadin, erremedio txarreko egoera dela.

ESATARIA. Kar-kar! Nahiz eta kontrako gauzak saltzen diren, e?

FELIX ZUBIA. Bai, hori da. Erremedio txar … Zientziak frogatuta, bi tratamendu dauzkagu, bi aukera dauzkagu; biak ere eragin mugatukoak. Bat, azalaren gainean eman litekeen krema bat da edo produktu bat da, Minoxidil da izen zientifikoa. Honek hormonen eragina blokeatzen du, baina ilean bakarrik. Lehen momentutan funtzionatzen du, …

ESATARIA. Bai.

FELIX ZUBIA. Eta ilearen erorketa …

ESATARIA. …eragozten du.

FELIX ZUBIA. Eragozten du, baina, noski, azalean bakarrik ematen ari garenez eta gorputzaren barrura sartzen ez denez, ondorio gutxi ditu baina eraginkortasun txikia ere bai. Hau da, lehen unetan atzeratuko genuke ilearen erorketa, baina ez genuke hori guztiz moztuko.

ESATARIA. Ja eta hori, tratamendu hori noiz hasi inportantea da baita, Felix?

FELIX ZUBIA. Bueno, gauza da gaitza aurrera doan bezala eraginkortasuna galtzen duela.

ESATARIA. Galdu egingo du. Zenbat eta lehenago, hobeto beti?

FELIX ZUBIA Ez, ez, bereziki ere ez. Azkenean, hau askoz gehiago da norberak nola bizi duen …

ESATARIA. Ja, ja.

FELIX ZUBIA. … benetan gaitzak duen garrantzia baino.

ESATARIA. Ja, ja. Zenbat inporta zaion bati.

FELIX ZUBIA Hori da.

ESATARIA. Ilea galtzea, e?

FELIX ZUBIA Hori da. Eta bestea, aho bidez gizonezko hormonak blokeatzea da, Finasteride izeneko botika baten bitartez. Klaro, hau emakumeetan oso erraz egin liteke.

ESATARIA. Bai.

FELIX ZUBIA Ze ondorio oso gutxi dituelako botika honek.

ESATARIA. Ja.

FELIX ZUBIA Eta horregatik emakumeen tratamendua oso erraza da.

ESATARIA. Mmm.

FELIX ZUBIA  Gizonezko bati hormonen eragina guztiz blokeatuta, …

ESATARIA. Ja.

FELIX ZUBIA … lortuko genuke ilea ez erortzea, baina ondorio ikaragarriekin; horregatik ez da gizonezkoetan erabiltzen modu horretan.

ESATARIA. Ja.

FELIX ZUBIA. Pentsa botika hau erabiltzen dela, adibidez, prostatako minbizia tratatzeko, edo ze botika klase … dosi handiagotan noski, e?

ESATARIA. Ja, ja ja.

FELIX ZUBIA Baina, behintzat botika oso gogorra da eta ilea erortzen ari zaigulako hormonaz guztiz blokeatuta, ba pertsona hori indar gutxiagoz utziko genuke.

ESATARIA. Bai. Hemen bai dela erremedioa okerragoa gaixotasuna baino.

FELIX ZUBIA. Bai, hori da, hori da; eta horregatik ez da ia erabiltzen.

ESATARIA. Mmm.

FELIX ZUBIA Eta gero bestelakoak. Egin litezkeen gauzak estetika hutsak dira. Hau da, ileak tokiz aldatu, besteak mugitu. Horrek berez gaitza ez du aldatzen,

ESATARIA. Ja.

FELIX ZUBIA Eta badakigu denbora hori pasa eta ile horiek eroriko zaizkigula.

ESATARIA. Bueno, baina igual atzeratu egin dezakete, ez?

FELIX ZUBIA Ez horrek ez luke ez gaitza aurreratu eta ez atzeratuko. Egingo genukeena da ile hori aurrera pasa. Ile horrek bizitza duen bitartean hor egongo da, baina bere epea bukatzen zaionean eroriko da eta hor berririk ez da sortuko.

ESATARIA. Bai, bai. Hori izango litzateke transplante bat egingo bagenu.

FELIX ZUBIA Hori da.

ESATARIA. Baina esan nahi dut, tratamenduak, ba ez dakit, ile-apaindegietan eta egoten diren tratamendu horiek ere zerbait edukiko dute, ez?

FELIX ZUBIA Ba ez badute Finasteriderik, ezer gutxi.

ESATARIA. Bueno, ba igual Finasteride delako hori edukiko dute osagaietan.

FELIX ZUBIA Bai, horregatik esaten dute, bestelako tratamendu asko eta asko faltsuak direlako.

ESATARIA. Ja, kontuz bai, kontuz ibili behar da horretan, bai, bai

FELIX ZUBIA Kontuz ibili behar da, bai. Bai garrantzitsu dela, hori bai, ilea erortzen ari zaionak ilearen garbitasuna asko zaindu behar du.

ESATARIA. A, bai?

FELIX ZUBIA Bai.

ESATARIA. Hori inportantea da?

FELIX ZUBIA Hori inportantea da, ze, adibidez, txapelarekin denbora asko burua itxirik lan egiten duenak, adibidez sukaldariak, bestelakoek…

ESATARIA. Bai.

FELIX ZUBIA Errazago izan lezakete ile-erortzea, ileak arnasketa …

ESATARIA. Arnasa behar du.

FELIX ZUBIA Arnasa behar duelako.
 

Interesatzen zaizu

  • Nire ilea, nire aberria

    Nire ilea, nire aberria

    Askoz kaskasoil gehiago aurkituko dituzu Andoaingo gaztetxean, agurez jositako Boliviako edo Pakistango herrixka batean baino.

    Nire ilea, nire aberria
  • Burusoiltasuna. Sekuentzia

    Burusoiltasuna. Sekuentzia

    Buruko ilea edertasun-zeinua da, eta horrexegatik, burusoiltasuna sarritan izan ohi da medikuaren kontsultagai. Aurreneko atazan, burusoiltasun-motak zein diren eta horiei aurre hartzeko baliabideak ezagutzeko Jabier Agirrere medikuaren artikulu bat irakurri eta aztertuko duzu. Bigarrenean, tratamendu egokia erabakitzeko gakoak erakusten duen bideoa ikusiko duzu. Hori oinarritzat hartuta, fase desberdinetan dauden bi kasu tratatzeko aholkuak emango dituzu.

    Burusoiltasuna. Sekuentzia
 
 

Comments
Login for comment

B2
Nov 17, 2014
Number: 1742220
Duration: 00:04:13
Number of visits: 2856