Docutec Card

Lehen inpresioarekin gelditzen al zara?

Gure garunak 30 segundo edo gutxiago behar omen du parean daukagunaren epaiketa azkar eta "zorrotza" egiteko. Kontua da instintiboa den lehen inpresio horrekin geratzen garen ala ez.

Gai horren inguruan jardun dute Euskadi Irratiko Amarauna saioan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA 1. Beno, lehendabiziko inpresioa, sortzen duguna eta besteei hartzen diegun traza, benetan hain inportantea al da? Edota nahi duguna lortzerik ba al daukagu? Gure harremanak erabakitzen al ditu lehendabiziko kolpe horrek?
ARANTXA. Lehen inpresioa egiten dugun epaiketa azkar bat da pertsona berri bat ezagutzen dugunean edo egoera berri baten aurrean gaudenean. Gure zerebroak saiatzen dena da azkar-azkar, ba, eskaner bat egiten, guri segundo gutxitan informazio guztia emateko.
ESATARIA 2. Eta ze mekanismo-mota da?, edo nola funtzionatzen du zerebroak momentu horretan?
ARANTXA. Hori lotuta dago instintu guztiekin. Mekanismo psikologiko bat da, eta horrek esan nahi du inkontzientea dela, gu ez garela konturatzen hori gertatzen ari dela, baina oso-oso garrantzitsua izan da gure eboluzioan, gure arbasoentzat eta. Kontuan hartu beraientzako askotan, egoera berri batzuetan bere bizitza jokoan zegoela. Orduan, ba, oso-oso azkar jakin behar zuten zer egin. Orduan, eta horregatik, urteekin eta ebaluazioaren bidez ba gure zerebroak mekanismo hori gordeta dauka.
ESATARIA 1. Esaterik ba al dago zenbat denbora behar dugun?
ARANTXA. Bueno, ikerketek edo ikertzaileek esaten dutenez, ba, 30 segundo gehienez jota, esaten da denbora dela, erabiltzen duen denbora dela, burmuinak bere epaiketa emateko.
ESATARIA 2. Minutu-erdia.
ARANTXA. Hori da, baina hori asko jota. Ikerketa batzuek ere…
ESATARIA 2. Askoz gutxiago ere bai?
ARANTXA. Batzuek, ikertzaile batzuek esaten dute 10, eta baten batek ere ausartzen da 3 segundo ere nahikoa izaten dela.
ESATARIA 2. Horiek dira oso espabilatuak direnak, ez?
ESATARIA 1. Zertan oinarritzen da gure azterketa hori? Itxura? Baina itxura bakarrik ez da. Ze txispa soltatzen dugun?
ARANTXA. Dena: itxura, ahotsa, gure mugimenduak… Dena. Dena erabiltzen du. Azken finean, estimuluaren bidez, antenak bezala izango balitz bezala erabiltzen du, kaptatzen du ematen diogun informazio guzti-guztia; horregatik esaten dugu aurpegiarekin zer jestu jartzen dugun, edo ahotsa nola erabiltzen dugu, ahotsarekin-edo zer egiten dugun, guztiarekin. Bera kaptatzen ari da informazio hori, eta horrekin lotura batzuk egiten ditu.
ESATARIA 1. Bukatzeko, Arantxa. Nola probestu beharko genituzke 30 segundo horiek? Zer hartu beharko genuke kontuan inpresio ona emateko?
ARANTXA. Itxura aldetik, ba ahal den neutroena izatea, zeren gaur egun gure janzkerak edo gure itxurak asko esaten du, eta informazio asko eman nahi izaten dugu gure itxura horrekin. Orduan, ba, entrebista batean edo lanpostu bat lortzeko, ba, ahal den neutroena izatea nire ustez hobeagoa izango litzateke. Gero, baita ere, oso inportantea da begirada. Eta esan, ikerketek esaten dutenez, oso komenigarria izango litzatekeela besteen begietara begiratzea, ahal dugun denbora gehienean behintzat, % 80 bat edo. Horrek esaten diola besteari konfiantzazko pertsonak garela…
Bueno, baita ere, laguntzen du asko irribarre batekin hitz egitea, horrek asko laguntzen du. Gero, eskua eman behar baldin badugu, esku-emate hori zuzen ematea; esan nahi dut, ez hartu eta kendu, ez ukitu bakarrik bestearen eskua, baizik eta ondo hartu, sendo…
ESATARIA 2. Konfiantzaz…
ARANTXA. Konfiantzaz, bai. Porke azken finean hor dago informazioa.
ESATARIA 1. Eta zein neurritaraino izaten da erabakigarria ematen dugun lehendabiziko inpresio hori?
ARANTXA. Nire ustez horrek zerikusi handia dauka zu, zeure izaera-moduarekin. Zu, lehenago esaten nuena, zorrotza baldin bazara, hor ere zorrotz jokatuko duzu. En cambio, flexibleagoa bazara, nahiz eta pertsona horrek, ba ez dakit zeinen antza, zuri gustatzen ez zitzaizun pertsona baten antza baldin badu ere, ba, bueno, zu konturatzen ariko zara, eta esango duzu: “Ui, gaizki erori zait lehenbiziko aldian, baina gero, igual, azkenean zure lagun-mina izaten bukatzen du”. 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jun 26, 2014
Number: 1630008
Duration: 00:04:29
Number of visits: 3893