Docutec Card

Zer karrera ikasi?

Bati baino gehiagori ematen dio buruko mina karrera edo ikasketak aukeratu beharrak. Arazo hori leundu edo konpondu nahian, aholku batzuk eman dituzte Gazteako Akabo Bakea-ko irratsaioan, erabaki hori hartzen laguntzeko. Zuri galdetuko balizute, zer aholku emango zenioke trantze horretan dagoen bati?

Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA KAZETARIA. Izan ere badago non eta zer aukeratu. Gutxi gorabehera, Telleria, daude 2.500 gradu-ikasketa eskaintzen dira.
TELLERIA KAZETARIA. 2.500?
AMAIA KAZETARIA. 2.500 gradu daude eta 11.000 postgradu. Esan nahi dut gradua ikasi eta gero postgraduak, enfin. Marroia da hau dena ikertu eta erabakitzen jakitea. Eta guk gaur, esandakoa, gida bat proposatuko dugu lagungarri izango delakoan
TELLERIA KAZETARIA. Bai.
AMAIA KAZETARIA. Beraz, hasiko gara. Lehendabiziko irizpidea, zeure buruari galdetu behar diozu: zer gustatzen zaizu?, zer maite duzu? Eta zertan zara ona edo zertan nabarmentzen zara?
TELLERIA KAZETARIA. Hori da lehendabiziko galdera? Hor lau galdera joan dira eta, Amaia.
AMAIA KAZETARIA. Bueno, eske, denak hausnarketa baten barruan sartu behar dira. Egin behar dena da fijatu, pentsatu eta hausnartu. Hausnartu eta gero, adituek aholkatzen dutena da zerrenda batean idaztea zeintzuk diren zure gaitasunak. Orduan, egin behar duzuna da pentsatu: zer gustatzen zait?, zer da maite dudana benetan?, hori batetik; eta gero hori alderatu behar duzu zuk zertan nabarmentzen zaren horrekin.
TELLERIA KAZETARIA. Zein da hurrengo pausoa, Amaia?
AMAIA KAZETARIA. Ba, hain zuzen ere, ez badakit zer nahi dudan, nola jakin dezaket? Hori da bigarren planteatzen zaiguna, eta egin behar dena da, lehendabiziko pausoan egin duzuna kontuan hartuta, ja lehendabizi deskartatzen hasi. Orduan, deskartatzeko egin dugun lehendabiziko zerrenda horrek balio ez badigu, ba, notetan fijatzeko aholkatzen digute. Notak ikusi eta ikusi. Ba, begira, gizarte-zientzietan oso ona naiz.
TELLERIA KAZETARIA. Ni zertan naiz ona, ezta?
AMAIA KAZETARIA. Hori da. Eta zientzietan ez hain ona. Ba, bueno, ba, fuera, hemen baten bat kendu egin beharko da. Hirugarrena.
TELLERIA KAZETARIA. TELLERIA KAZETARIA. Limpieza egin. Benga, hirugarrena.
AMAIA KAZETARIA. Milioiko galdera. Zer aukeratu behar dut, gustatzen zaidan zerbait edo aukera profesionalak eskaintzen didan karrera bat?, edo lanbide profesionala, e? Klaro, hor dilema bat sortzen zaigu, eta normala eta logikoa dela esaten digute adituek, ba, hori pentsatzea eta askotan gehienek, esaten dute adituek, irteera profesionalak dituzten karrerak edo ikasketak aukeratzen dituztela, ba, beldurra daukagulako langabezian gelditzeko.
TELLERIA KAZETARIA. Igual gustatzen zaizu pila bat, ez dakit, historia edo filosofia edo hauetako zerbait, baina zure buruak esaten dizu: “Kontuz, al loro, gero lanean eta aritzeko, txungo, hau ikasita, beraz, ikasi zerbait praktikoagoa edo, hori ere balantzan jarri behar da.
AMAIA KAZETARIA. Balantzan jarri eta, esaten dute adituek, kontuz eta fijatu, zeure bihotzari ere kasu egin, ze gero zeure ogibidea izango da eta…
TELLERIA KAZETARIA. Gustatu ere egin behar zaizu.
AMAIA KAZETARIA. Bai, hori da. Bueno, laugarrena, beldurrak. Askotan gertatzen zaizkigu eta ateratzen dira beldurrak. Gaizki aukeratzen badut, aldatu dezaket nire ibilbide profesionala? Jende askok ez du argi izaten, orduan, esaten du “Ostras, behin aukeratu eta gero zer? Hori izan behar naiz betirako? Bueno, ez, ez. Gainera, ez zara lehenbiziko pertsona izango hori egiten duen.
TELLERIA KAZETARIA. Karrera aldatzen duena, ikasketak aldatzen dituena.
AMAIA KAZETARIA. Egia da, hobe dela lehendabizikoa aukeratzen duzunean, ondo aukeratzea.
TELLERIA KAZETARIA. Eta bosgarrena?
AMAIA KAZETARIA. Nola jakin dezaket nik ikasi nahi dudana ondo baloratuta dagoen mundu profesionalean? Eta adituek esaten digutena da informatzeko, deitzeko profesionalei, deitzeko elkargoetara, mugitzeko…
TELLERIA KAZETARIA. Horiek dira ikasketak ondo aukeratzeko 5 pauta edo 5 bideak eta eman beharreko pausoak, baina nik badaukat beste bat, bakar batean laburbiltzen dena, Artetxe. Eta da galdetu zeure buruari: Zuk handitan zer izan nahi duzu?, non ikusten duzu zure burua pertsona handia, heldua zarenean? Ba, horretara iristeko zer ikasi beharra daukazun, eta listo, jotafuego. Eta hori bai, Artetxe, ikasi.
AMAIA KAZETARIA. Eta, batez ere, zorte on, e? Motibatuta joan eta ikasiko duzue, seguru.
TELLERIA KAZETARIA. Eta ikasi.
AMAIA KAZETARIA. Eta ikasi, ikasi. Ikasi barik ez delako ezer lortzen. Hori egia da, e?

Interesatzen zaizu

  • Langile karreradunak

    Langile karreradunak

    Goi mailako ikasketak egin eta beste lanen batean ari diren lau lagunekin elkarrizketa entzungo duzu: diseinu industriala ikasi eta txarkutera diharduena, ingeniaria izanik artzain ari dena, zine batean akomodadorea den kazetaria,........

    Langile karreradunak
  • Ogibide aproposik bai?

    Ogibide aproposik bai?

    Gazte-gaztetatik hasita aukeratu behar izaten dugu gure lanbidea; izan ere, unibertsitatera joan, moduluren bat egin edo eskola utzi eta lanean hasi nerabeak garenean erabaki behar izaten dugu. Hala ere, askotan ikasketek ez dute zerikusi handirik etorkizunean izango dugun lanbidearekin. Horretaz hitz egingo dugu oraingoan.

    Ogibide aproposik bai?
  • Zer ikasi?

    Zer ikasi?

    Zer ikasi: gustuko karrera bat, ala lana bilatzeko aukera eskaintzen duen bat? Ikasketak edo karrera bat aukeratzerakoan jende dezentek zalantzak izaten dituela-eta, gai horren inguruko sekuentzia bat daukazu hemen irratsaio bateko informazioan oinarriturik.

    Zer ikasi?
  • Lanbide Heziketa

    Lanbide Heziketa

    Ikasteko "balio" ez omen duten 15 eta 16 urteko gazteentzat irtenbide egokia da Lanbide Heziketa.

    Lanbide Heziketa
 
 

Comments
Login for comment

B2
Jun 10, 2014
Number: 1617011
Source:
Duration: 00:03:38
Number of visits: 4385