Docutec Card

Hegazkin-konpainiari erreklamazioa egin nahi diozu?

Bidaietan ohikoa izaten da hegazkin-konpainiarekin arazoren bat izatea: hegaldien atzeratzeak, aireportu-aldaketak, maleta-galtzeak eta abar.

Arazo horien aurrean hegazkin-konpainiari erreklamazioa egitea egokitzen zaigu eta bide hori errazteko sortu zen www.erreklamatu.com webgunea. Jon Ortiz Larruzea abokatuak kontatuko digu zer zerbitzu ematen duten eta bertan zer motatako erreklamazioak egin daitezkeen. Guk erreklamatu egingo dugu, eta zuk?

 Saio osoa hemen entzun dezakezu.

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA 1. Jon Ortiz Larruzea abokatu jauna, arratsalde on.
JON ORTIZ LARRUZEA. Arratsalde on.
ESATARIA 1. Entzun duzu? Marbellarako hartu dugu hegaldia, joan gara, iritsi gara, jaitsi gara hegazkinetik eta gero zintan zain, bost minutu, hamar, ordu erdi bat …
JON ORTIZ LARRUZEA. Eta maletarik ez!
ESATARIA 1. Etsi dugun arte. Eta esan dugun arte “Ba gure maleta Bilbon geldituko zen”.
JON ORTIZ LARRUZEA. Bai. Bai. Entzun dot (dut) istori(o)a, eta ematen dira halakoak, askotan, askotan gainera.
ESATARIA 1. Zuen laguntza behar dugu, e! erreklamatu.com, hori da zuek eskaintzen duzuen zerbitzua.
JON ORTIZ LARRUZEA. Hori da. Bai.
ESATARIA 1. Jon, beti, hegaldietako arazoekin loturiko kexei zuzendurik?
JON ORTIZ LARRUZEA. Hori da. Bai. Bai. Zerbitzu horrek egiten dio horri aurre, bai, hegaldietan ematen diren arazoei. Ba hori, bertan behera geratzeak, zure hegaldia bertan behera geratzea egun batetik bestera, aldatzea ordutegia, gero, atzerapenak ematen direnean, hau da, zure (hegaldia) ez heltzea orduan, atzerapen batekin heltzea hegaldia, eta gero, baita ere, komentatu duzuna ez? maletekin arazoak egoten direnean, bai galtzen direnean, edo bai atzerapen batekin heltzen direnean.
ESATARIA 2. Baina Jon, baten batek esango du: “Zergatik kontratatu behar dugu abokatu bat, konpainiak berak ez digu zuzenean kalte-ordaina, tokatzen dena, eman behar?”
JON ORTIZ LARRUZEA. Tamalez edo, ez. Normalean ez. Ba horregatik sartzen gara gu, ezta? Eta guk egiten duguna da normalean ba erreklamazioei bide judiziala erabili erreklamazio horiek lortzeko, ez?
ESATARIA 1. Pereza [alfergura] pixka bat ere ematen du, Jon, egiten duguna da kexatu asko …
JON ORTIZ LARRUZEA. Bai. Bai.
ESATARIA 1. Baina gero pausurik ez dugu ematen eta erreklamaziora askotan ez gara iristen.
JON ORTIZ LARRUZEA. Bai. Normala da, e! Ni behin hemen sartuta egonda ba beno, erraz ikusten dot (dut), ez? Baina normalean jendearen lekuan jartzen naiz eta ulertzen dut. Gainera arraroa da, ze egia da, existitzen, existitzen den legea edo erregulazioa nahiko argia da, eta nik uste dot nahiko ondo babesten dituela bezeroen edo bai, kaltetuen eskubideak, e! O sea, ez dagoela …, dago nahiko ondo zehaztuta. Eta hori erreklamagarria da.
ESATARIA 2. Batzuetan gertatzen da Jon, hartu dugula hegaldia Europako konpainia batekin baina azken orduan jarri digute bere bazkidea den beste konpainia baten hegazkinean sartu gaituzte eta beharbada hori ja ez da europarra.
JON ORTIZ.- Hori … Gerta daiteke.
ESATARIA 2.- Nori erreklamatu behar dugu?
JON ORTIZ LARRUZEA. Normalean salaketa jartzen da (zaio) konpainia operadoreari. Hegaldia berez, egiten duenari, nahiz eta zuk diñozun (diozun) moduan zuk beste konpainia batekin kontratatu, gero, fijatu behar zara aber hegazkina norena den edo zeinek egiten duen hegaldi zehatz hori.
ESATARIA 1. Jon, sartu gara erreklamatu.com-en, euskaraz duzue guztia eta …
JON ORTIZ LARRUZEA. Bai.
ESATARIA 1. Modu errazean, formulario bat beteta, minutu batean guk egin beharrekoa egin eta hortik aurrera zuek jarraituko omen duzue kontuarekin. Zehazten duzue zenbat diru eskuratu ote litekeen ere.
JON ORTIZ LARRUZEA. Hori da. Hori da ideia, ez? Jendeak edo jendeari ikustaraztea pixka bat, erraztea ideia. Hau da: zein izan da zure arazoa?, nondik, nondik nora joan zaren, ze horrek garrantzia dauko (dauka) gero bere (ere) bai finkatzeko kalte-ordaina, depende ze, zenbateko distantzia izan den egindako bidaia, ba distantziaren arabera finkatzen dira kalte-ordainak. Orduan bai, zuk diñozun (diozun) moduan gure web-gunean badago bidea egiteko pixka bat nondik norakoak jakiteko eta zuk ja gurekin kontaktatu aurretik edukitzeko pixka bat ideia bat ba zer-nolako kalte-ordaina lortu dezakezun.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Oct 17, 2017
Number: 16092933
Source:
Dialect:
  • Bizkaiera
  • Batua
Duration: 03:31
Number of visits: 3127