Docutec Card

Joan Unai Jimenez: 'Ez nintzateke ijitoa ez den emakume batekin ezkonduko'

Joan Unai Jimenezentzat kultura errespetatzea ezinbestekoa da. Orain dela bi urte ezkondu zen emakume ijito batekin.

24 urteko Bilboko ijito hau magisteritza ikasten ari da. Nagore Aranburuk aurkezten duen NAGO saioko bideoa da hau.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Nagore Aranburu.- Kaixo.
Joan Unai Jimenez.- Kaixo.
N.A.- Joan Unai Jimenez zara?
J.U.J.- Bai, ni naiz.
Joan Unai Jimenez naiz eta 24 urte ditut. Duela bi urte ezkondu nintzen emakume ijito batekin. Zaila egingo litzaidake ijitoa ez den emakume batekin ezkontzea.
N.A.- Ezkonduta zaude?
J.U.J.- Bai, emakume ijito batekin.
N.A.- Aja, haurrik baduzue?
J.U.J.- Ez, oraindik ez, momentuz ez.
N.A.- Esan duzu zaila egingo litzaizukeela ijitoa ez den emakume batekin ezkontzea. Zergatik?
J.U.J.- Bai, duela urte batzuk egon nintzen emakume ijito ez denarekin eta bueno, gauza onak zeuden eta gauza txarrak, baina azkenean, azken momentuan beti gai kulturalak agertzen ziren eta hori errealitatean garrantzitsua da. Hori, nire esperientziaren arabera esaten dut, e? hau da aurreiritzi bat. Baina bueno, orain daukadan emakumearekin oso ondo nago, ze berarekin hobeto moldatzen naiz edo pentsamendu berekoak gara eta orduan hori nabaritzen da. Elkarbizitza egiterakoan nabaritzen da asko.
N.A.- Unai, arazo kulturalak aipatu dituzu, zer esan nahi duzu horrekin?
J.U.J.- Familia, adibidez, niretzat garrantzitsua da, emakume tradizionala izatea beste gauza bat da, beste gauza bat dago eta da hitz egiteko era. Hitz egiteko erak ere bere garrantzia dauka. Adibidez, espresio batzuk edo ijitoak daukaguna ez dute egiten bat paioekin edo…
N.A.- Eta adibiderik baduzu?
J.U.J.- Adibide bat? Ba alma, adibidez. Alma edo… alma esaten dugu ikaratu egiten garenean, adibidez, ikusten duzu gauza bat ba hori, oso… ba ez dakit, ikaratu egiten zaituena, eta egiten duzu, “alma”, hori zer da? Eta hori…
N.A.- Ijitoa ez den emakume bat ijitoa den norbaitekin ezkontzen denean, zer da, zure ustez, zailena egiten zaiona? Kultura horretara moldatzeko.
J.U.J.- Adibidez, emakume tradizionala izatea.
N.A.- Paper hori mantentzea.
J.U.J.- Paper hori mantentzea, hau da, haurrak hartzea eta zaintzea, bai eta bueno, etxeko gauzak egitea…
N.A.- Eta familiak-eta zer moduz hartzen dute ijitoa ez den norbait etxean sartzen denean?
Zailtasun gehiago egoten da, edo…
J.U.J.- Bueno, beti aurreiritziak dauzkate, eta orduan, aurreiritziak dituztenez, ba bueno, ba pixka bat zaila egin zait, ba bueno, ijitoa ez den emakume bat sartzea. Baina, bueno, hori da betiko gauza. Nik uste dut zoritxarrez ez dela inoiz desagertuko.
N.A.- Esan didate magisteritza ikasten ari zarela, zenbatgarren urtean?
J.U.J.- Hirugarren urtean
N.A.- Eta non ikasten duzu?
J.U.J.- Leioan, beti izan da nire ametsa magisteritza egitea. Bai, asko gustatzen zait eta bueno, espero dut karrera bukatzean, ba lana lortzea, ze gauzak dauden moduan, oso txarto dago dena eta… ez dakit, pixka bat ezkorra naiz.
N.A.- Bai, eta Unai, non gustatuko litzaizuke klaseak ematea?
J.U.J.- Edozein lekutan, berdin zait.
N.A.- Eta badaukazu preferentziarik? Haurrak, helduak…?
J.U.J.- Ez daukat  preferentziarik. Nahiago nuke haurrak. Haurrak, ze ilusio gehiago ematen didate haurrek.
N.A.- Euskaraz ederki moldatzen zara, non ikasi duzu?
J.U.J.- Ikasi dut B ereduan beti. Lehenengoz egon nintzen Altamiran, gero joan nintzen Basurtora… bueno, hainbat eskolatan egon naiz eta gero, Eskurtzen. Eskurtzen oso ondo egon nintzen eta hor bai, euskara asko ikasi nuen eta oso ondo.
N.A.- Aizu, eta egunerokoan badaukazu zeinekin hitz egin euskaraz? Inguruan edo etxean?
J.U.J.- Ez, etxean ez, zeren bueno, agian txikiekin bai, pixka bat egiten dut, eta bueno, hortik aparte, ba adibidez noizbehinka ikusten dut lagun bat eta berarekin hitz egiten dut, baina da paioa, e? ijitoa, zoritxarrez, oraindik ez.
N.A.- Aizu, eta egunen batean seme-alabarik baduzu, gustatuko litzaizuke euskaraz ikastea?
J.U.J.- Bai, hori bai. Derrigorrez ez, baina ahal dudan moduan bai, niri gustatuko litzaidake ba haiek B eredua ikastea, ze gizarte honetara moldatu behar dira.
N.A.- Euskal kultura ezagutzen duzu zuk ederki, zein dira, horrela, gustatzen zaizkizun gauzak edo…?
J.U.J.- Ba, adibidez, gustatzen zait asko Oskorri taldea eta gustatzen zait eskupilota. Eskupilota, bai.
N.A.- Jokatzen duzu?
J.U.J.- Orain ez, baina bueno, adibidez, orain dela urte batzuk bai, eta asko. Eta asko gustatzen zait, pila bat. Gero, adibidez, Athletic zalea naiz, oso oso. Bai, eta aurten oso ondo goaz.
N.A.- Aurten gustura zoazte.
J.U.J.- Bai, bai, bai, gustura. Bai, eta horrelako gauzak. Eta euskara hitz egitea asko gustatzen zait eta kultura, berez, oso polita da. Bakailaoa pil-pilean, ondo prestatuta. Hori oso ondo dago.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Apr 8, 2014
Number: 1571651
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 05:37
Number of visits: 4146