Docutec Card

Hemen da kukua!

Martxoaren 21ean hasi da ofizialki udaberria, baina askok uste dutenez, kukuak iragartzen du urtaro honen hasiera.

Elkarrizketa honetan, Mikel Etxaniz ornitologoak kukuaren ohitura eta ezaugarriei buruzko hainbat kontu interesgarri kontatuko dizkigu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria- Iritsiko ote da udaberriarekin kukua? Iritsi al da, Mikel Etxaniz jauna? Arratsaldeon.
Mikel- Bai arratsaldeon. Bai iritsi da, bai gainera orain dela ja hilabete luzea horrela, etorri zirela lehendabizikoak.
E- Eta gu enteratu gabe. Eguraldiak badu eraginik kukuaren joan-etorri horietan?
M- Izango du seguru, seguru baietz, ez dakit oso ondo nola, baina bueno eguraldi txarrak ziur aski ba bere influentzia jokatuko du eta …
E- Txingudin, Plaiaundiko Interpretazio Zentroko ornitologoa zara zu, hor bertan entzun duzue kukurik?
M- Hemen ez hainbeste.
E- Hor ez.
M- Kukua mendian gehiago, hemen eh … itsasaldean ez dira hainbeste entzuten.
E- Gutxi gorabehera ze datatan iristen da?
M- Normalean ba …, hori apirilean hasieran da normala, batzuetan eh, aurreratzen bada martxoaren bukaeran, bueno hasten dira ja entzuten. Normalean hori apirilean hasieran.
E- Ze bizimodu egiten du kukuak? Ze urtero, urtero hitz egiten dugu kukuaz eta gero,… gero apenas dakigun ezer kukuaz.
M- Bai gainera, oso zaila … bueno oso hegazti misteriotsua da, badakizu bada, bueno ezaguna bai, denok ezagutzen dugu, gehienek bere kantuagatik ez? Eta horregatik etortzen da bere izen onomatopeiko izen hori ez? Kuko …
E- Kuku
M- Hizkuntza denetan badakizu kuko esaten dela, ez? Eh.. frantsesez baita ere kuku, ingelesez baita ere kuko, eh… erdaraz, katalanez eta denetan kuko esaten dute, ez? Baina bueno gauza asko ez dira, ez dira ezagutzen bere biologiari buruz. Ez dakit adibidez, ba sexu-harremanak arrak eta emeen artean, ez dira ondo ezagutzen oraindik. Uste dute zientifikoek ar bakoitza eme askorekin ibiltzen dela, eta alderantziz baita ere, ez? Eme bakoitza ibiltzen dela, bueno aukeratzen dituela ar …
E- Bat baino gehiago.
M- Bat baino gehiago hori da bai. Eta gero bueno ezagunena da, badakizue ez duela habia egiten baizik eta bere arrautzak beste habietan uzten dituztela ez? Eta horretarako gainera bueno maestro bat dela ez? Ze ba, emeek badakite arrautzak, bueno beste espezien bezalakoak jartzen, ez? Antzekoak dira, orduan eh…  bueno hemendik gehienak ikusi dut txepetxa eta txantxangorriren habietan, eta arrautzak berdin-berdinak dira, ez dira desberdintzen. Orduan eh, txantxangorriak ez daki zer gertatu den eta bere semea bezala ibiltzen da ez, kukuarekin.
E- Hori beti kontatzen da eta hori egia da jakina.
M- Egia da, bai, noski baietz, bai , bai.
E- Eta txantxangorriak ez du ikasten? Urteak joan eta urteak etorri?
M- Bueno, badira ikerketak horri buruz eta esaten dute ba, bueno toki batzuetan edo ja urte asko pasaz gero, espezie batzuek ikasten dutela, ez? Eh … ezberdintzen, bueno ze arrautzak diren bereak eta zeinek dira kukuarenak, baina oso zaila da klaro, nahiko zaila da , oso ondo…, imitazioa oso ona da.
E- Ondo engainatzen ditu.
M- Bai oso engainadore onak dira bai.
E- Ah ah, zenbat bizitzen dira?
M- Ba hori ez dakit, ez dakit zenbat urte biziko den kuku bat, egia, ez dakit. Suposatzen dut, ba ez dakit, eh …bost urte, zortzi urte.
E- Bost, zortzi, nondik etortzen diren?
M- Beno, pasatzen dute negua Afrikan, gainera eh … bueno hegoaldean, pasatzen dute Sahara esan nahi dut, ze trans-saharianoak esaten den bezala, eh … ba Afrika tropikalean, eta hona etortzen dira udaran ba bueno, ba hori apiriletik aurrera eta egoten dira gurekin eh… , azkenekoak ikusten dira irailean edo horrela, ja bueltatzen dira Afrikara.
E- Berriro beroa dagoen tokira.
M- Bai.
E- Mmm, ze kuriosoa kukua. Eta zergatik egiten duen kuku hori?
M- Ba ez dakit ezta ere, baina bueno egia da eh … kantua oso “penetrantea” dela, ez dakit nola esan ez?
E- Oso deigarria behintzat ez?
M- Oso deigarria bai, hori da, mendian oso ondo entzuten da eta oso urrutitik baita ere, orduan oso efektiboa da kantu bezala.
E- Bai, bueno badakizu gero esaerak zer esaten duen, “sakelean dirua izanez gero, urte guztirako aberastasuna izango duzula” edo? Zuk bazeneraman xentimorik, sakelean, entzun zenuenean?
M- Bai hori esaten dute ez, dakit egia edo gezurra den, baina bueno suposatzen dut halako esaerak tradizionalak direla eta egia txiki bat behintzat izango dela hor barruan ez?
E- Zati txiki bat izango dutela. Zuk bazeneraman dirua entzun zenuen lehendabiziko aldi horretan?
M- Ez naiz oroitzen, egia esan.
E- Beraz ez zenion inportantzia handirik eman?
M- Ez gainera nik uste dut horrelako gauzak jaio direla beste sozietate batean, eh… ez dakit eh… , nekazaritzaren sozietatetan eta segur aski ez zen esango hasieran dirua, baizik eta igual beste gauzak, ez? Ez dakit izango ziren haziak edo … ez dakit eh…
E- Bai beste aberastasun mota bat.
M- Hori da, ez? Eta...gaur egun ari gara begiratzen beste, bueno beste sinboloa ez? Dirua, gure dirua.
E Oso ondo Mikel, ba estimatuta dago eta arratsaldeon izan dezazula Txingudin,
M- Bale eskerrik asko.


 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Mar 25, 2014
Number: 1556045
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:05:04
Number of visits: 6049