Docutec Card

Bikote-harremanetatik polimaitasunera

Gure gizartean bikote monogamikoa da eredu nagusia, baina egon badaude -edo egon litezke, behinik behin- bestelako harremanak ere. Kontua da gero eta bikote gehiago banantzen direla, eta pertsona bakar bati leial izatea, itxura denez, gero eta gehiago kostatzen zaigula. Gai horretaz hitz egin dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan Ziortza psikologoarekin.

GAIAREKIN LOTUTAKO HIZTEGIA:

Izenak: amorantea, bikotekidea, bikotea, bikote monogamikoa, desira, maitasuna, oinarrizko bikotea, sexua.

Aditzak: banandu, beldurra sentitu, bikotea hautsi, elkarrekin bizi, elkartu, beste batekin erlazionatu, ezkondu, gustura sentitu, maitatu, maintemindu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Gaur gure asmoa da Ziortza, bikote monogamikoa zalantzan jartzea.
ZIORTZA psikologoa. Hori da
ESATARIA. Bueno
ZIORTZA. Ikusten da bikoteak elkartzen direla, ezkontzen direla, baina estatistikek diote ezkontzen % 70ek gutxi gorabehera gaur egun banaketetan bukatzen duela. Orduan nik uste dut …
ESATARIA. Errepikatu datua. Ezkontzen % 70?
ZIORTZA.Bai
ESATARIA. Ezkontzen diren pertsonen ehuneko hogeita hamar banatu egiten da?
ZIORTZA. Bai. Frantzian egin zuten ikerketa. Baina orokorrean… Bai ehuneko hirurogeita hamar. Altua. Eta bikoteen % 50 gutxi gorabehera, euren bikotea ez den beste norbaitekin egon direla erlazioan
ESATARIA. Amoranteak izan dituztela.
ZIORTZA. Hori da. Nahiz eta bikoteak ez jakin. Hauxe askotan ematen da. Egiten dira gauzak baina ezkutuan,ez? Zentzu batean onartzen dugu, gizarteak onartzen du maitemindu gaitezkeela beste pertsona batzuekin, baina ez aldi berean. Ze gaur agertzen ari da polimaitasuna.
ESATARIA. Polimaitasuna?
ZIORTZA.-Bai
ESATARIA. Zer da polimaitasuna, Ziortza?
ZIORTZA. Ba, berez polimaitasuna maitasuna ikusteko modu bat da. Orduan, hauen ustez maitasuna ezin da mugatu. Mugatzen badugu ja ez da maitasuna, bai? Benetan beste pertsona maitatzen badugu, maitatu behar dugu bere desira guztiekin. Onartu behar dugu beste pertsona batzuk ere maitatu ahal dituela, bai? Orduan, polimaitasuna printzipioz ez da… poligamia eta polimaitasuna gauza desberdinak dira. Ez da gauza bera. Polimaitasuna printzipioz da, ba, hori pertsona asko maitatzeko ahalmena onartzea, bai?
ESATARIA. Polimaitasuna da pertsona asko maitatzeko ahalmena onartzea.
ZIORTZA. Bai, eta orduan hauek askotan elkartu daitezke bi-hiru pertsona, lau pertsona … onartzen dutelako, ba, maitasuna askea izan behar dela.
ESATARIA. Ja, maitasuna diozunean ez da bakarrik maitatze edo kariño izatea, sexua ere hor badagoela ulertu behar dugu?
ZIORTZA. Egon daiteke. Bai, bai, ze haiek esaten dute azkenean… Imajinatu dauzkagula hiru seme-alaba; eta guztiak maitatu ahal ditugu, ez? Edo lau izan, edo hamabi izan … eta ikusten dugu maitatzea ez dela batekin mugatzen. Edo izan ahal ditugu ez dakit hogeita hamar anai-arreba, eta maitatu ahal ditugu guztiak. Zergatik bikotean bakarrik maitatu dezakegu pertsona bat? Eta are gehiago, haiek esaten dute polimaitasuna onartuko bagenu, ba, prostituzioa ez zela hainbeste emango.
ESATARIA. Ja.
ZIORTZA. Ze haiek pentsatzen dute prostituzioa ematearen arrazoi bat dela askotan ezkutuan egin behar ditugula gauzak. Ez ditugula onartzen beste desira batzuk egon daitezkeela.
ESATARIA. Bai.
ZIORTZA. Eta orduan bilatzen dugu modu bat azkarra eta ezkutuko modu bat. Polimaitasun motak
ESATARIA. Bai
ZIORTZA. Nik hiru bereiztuko ditut. Alde batetik egon daiteke bikote nagusi bat, eta haietako batek erabakitzen duenean beste pertsona bat sartzea, bai, orduan sartzen da pertsona bat; baina hasiera batean oinarrizko bikote bat zegoen. Sartu daiteke pertsona bat edo bi pertsona, bai? Beste batzuetan elkartzen dira hirurak batera, baina deitzen diote pertsona pibote bat dagoela, ez? Bi pertsona maitemintzen dira pertsona bereaz, eta orduan hirurak bizi dira elkarrekin edo elkartzen dira baina erdiko pertsona bat dagoelako, bai? Ez oinarrizko bikote bat, baizik eta pertsona bat. Adibidez, imajinatu zu zarela, ez daukazu bikoterik eta orduan bi pertsonarekin erlazionatzen zara aldi berean, bai? Aurreko aukera zen bikote bat daukazunean eta, hala ere, bikoteak onartzen duenean hirugarren pertsona bata sartzea. Eta beste kasu batean da hirurek elkar maitatzen dutenean, bai? Orduan hiru pertsona edo lau pertsona daudenean baina guztiak daudenean maiteminduta haien artean.
ESATARIA. Bale, ja. Hau guztia esplikatu duzuna oso ondo dago teorian baina praktikan nik zelo-problema handiak ikusten dizkiot.
ZIORTZA. Bai. Baina zergatik ematen dira zeloak, Manu?
ESATARIA. Ez dakit. Badaukazu zuk erantzunik?
ZIORTZA. Mmm, askotan zeloak ematen dira ez garelako ziur sentitzen, ez? Edo pentsatzen dugulako beste pertsona galdu dezakegula, edo pentsatzen dugulako beste pertsonak guk baino hobeto egingo duela, edo hortik ikusten dira zeloak. Orduan, polimaitaleek diote ikasten badugu, ondo eta ziur baldin bagaude gure desirekin eta ziur baldin bagaude beste pertsona ez dela gurea, onartu behar dugula hori . Ze, begira, ez zaigu inporta, agian, bikotea joatea lagunekin kafe bat hartzera, ez?
ESATARIA. Bai.
ZIORTZA. Ikusten dugulako, ba, lagunek betetzen dutela bere partzela bat, ez? Hor dauka lagunekin egoteko denbora eta ez gaitu gu kolokan jartzen. Beldurra noiz dator? Beste emakume bat edo beste gizon bat sartzen denean eta pentsatzen dugunean gure lekua kenduko digula.
ESATARIA. Bai.
ZIORTZA. Polimaitasunean ematen du polifideltasun hori ematen denez, ziurtasun hori daukagula. Printzipioz, ez dugula zertan galdu beharrik. Bera gurekin gustura baldin badago, beldur hori ez zen zertan agertu behar, bai? Bikote asko hausten dira horregatik, beste pertsona bat ezagutzen duelako, baina agian ez du zurekin utzi nahi.
ESATARIA. Ja.
ZIORTZA. Bai, agian zurekin oso gustura dago, baina pentsatzen dugu beste pertsona bat ere maitatzen badu, esan nahi duela ni ez nauela maitatzen, ez? Orduan …
ESATARIA. Ezagutu duzu norbait pixka bat aipatu dituzun kasu hauetako batean dagoena?
ZIORTZA. Bai.
ESATARIA. Bai?
ZIORTZA. Bai. Nik ezagutzen ditudan kasuak daude: oinarrizko bikoteak eta gero kanpoko bat sartzen denean.
ESATARIA. Hmm.
ZIORTZA. Bai, osea ez daude, ez dira hirukoteak eta hirurak batera elkartu direla, ez.
ESATARIA. Bai.
ZIORTZA. Dago oinarrizko bikote bat, agian daramatenak urteak.
ESATARIA. Bai.
ZIORTZA. Eta ezagutzen dutenak beste pertsona bat? Ba, sartu daiteke erlazioan. Ez dira elkarrekin bizi, hori bai, ez dira elkarrekin bizi. Hori ez dut ezagutzen. Hiru pertsona elkarrekin bizi direnak ez ditut ezagutzen.
ESATARIA. Hori ez.
ZIORTZA. Ez. Edo lau oraindik ez, baina nik uste dut ailegatuko dela
ESATARIA. Aja!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Mar 19, 2014
Number: 1552505
Source:
Duration: 00:05:49
Number of visits: 5414