Docutec Card

Haurren minbiziaz

Otsailaren 15a Haurren Minbiziaren Nazioarteko eguna da.

Euskadi Irratikoek elkarrizketa egin zieten Donostiako Unibertsitate Ospitaleko pediatra eta onkologo diren Ainhoa eta Nagoreri. Erraza ote da haurren minbizia sendatzea? Elkarrizketa honetan, galdera hori da, besteak beste, pediatra hauek erantzungo dutena.

Erraza ote da haurren minbizia sendatzea? Elkarrizketa honetan, galdera horri eta beste zenbaiti erantzun zehatza emango diete bi espezialista hauek.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria- Minbizia duten haurren eguna da gaurkoa . Aritzek badaki zer den minbizia  pasa eta gainditzea  eta berehala hitz egingo dugu hamazazpi urteko gaztearekin, baina bera agurtu aurretik bi medikuren  laguntzarekin, haurren  minbiziari buruzko  datu batzuk bildu nahi genituzke, Arantza Artza.
Kazetaria- Haurren minbizirik  gehienak leuzemiak eta linfomak izaten dira, eta hauei burmuineko tumorea  gehituz gero, haurren minbizi kasuen ehuneko hirurogei  osatzen dute. Haurren tumoreak eta helduenak ez dira, ezin dira konparatu. Haurren  minbiziak jatorri genetikoa du gehien-gehienetan; halaxe adierazi digu Ainhoa Aizetak, bera pediatra da eta Nafarroako ospitaleko pediatria sailean lan egiten du, Javier Camino pediatra onkologoaren taldean.
Ainhoa- Haurretan desberdinak dira tumore hauek. Normalki enbrioietatik, enbrioi-garaian, gelditzen dira zelula batzuk ez direla gero normalki, arreta desberdin bat daukatela eta orduan zelula horietatik sortzen dira minbizi gehienak. Eta orduan, genetikak dauka hor pisu handia, ez?
Kazetaria- Horregatik da hain inportantea ikerketa-genetikoa egitea, informazio gehiago izateko eta tratamendu egokia jarri ahal izateko diagnostiko egokia egin ondoren.
Nagore- Ikerketari esker azken finean, ba gaixotasunak geroz eta hobeto ezagutzen dira eta orduan, ba posible da tratamenduak ere hobetzea, eta askotan lortzea bai alde batetik geroz eta ume gehiago sendatzea, baina ez hori bakarrik baita ere sendatzea bizi-kalitate onarekin. Ez dela bakarrik sendatzea, sendatu eta gero izugarrizko  ba kontrako efektuekin geratzea edo arazoekin, ba azkenean lortu behar duguna ere da, ba ume horiek minbizia gainditzea eta gero gai izatea bizitza normal bat izateko inongo arazo fisiko gabe eta bueno, ba hori, eta azken finean ba ume normal bat bezala izatea eta heldu-garaian ba inongo arazorik ez izatea.
Arantza- Nagore Garcia de Andoin zen hori, Donostia Ospitaleko pediatra onkologoa . Ainhoa  eta Nagorerekin saiatuko  gara hurbiltzen minbizia duten haurren errealitate horretara. Gaur egun minbizia duten haurren ehuneko laurogei sendatu egiten da. Hor datu positibo samar bat.
Ainhoa- Globalki esan dezakegu ehunetik laurogei , ba gainditzen dutela gaixotasuna eta batez ere leuzemia eta linfoma eta giltzurrunetako tumoretan ikusten dira emaitza onenak. Burmuineko  tumoreak, horiek zailak …. Ez daukate horrelako emaitza ona, baina ehunetik laurogei, ba, momentu honetan sendatu egiten dira.
Nagore- Osea, azkeneko ba 30 urtetan, 40 urtetan izugarri  handitu da , lehen ez zen inondik inora portzentaje horietara iristen eta asko hobetu da eta konparatzen badugu helduen munduekin , ba helduen minbiziekin, izugarrizko portzentaje onak dira, baina oraindik badago ehuneko hogei bat, ba sendatzea lortzen ez duena, orduan ba bueno, jarraitu behar da pixka bat ba inbestigatzen, eta borrokan, azkenean portzentaje hori , ba ehuneko ehunera iristera ahal den neurrian behintzat.
Kazetaria- Tratamenduari dagokionez, helduei aplikatzen zaizkien antzerakoak dira baina haurrentzakoak baditu bere berezitasunak ere.
Nagore- Tratatzeko badaukagu kimioterapia alde batetik, gero erradioterapia bestetik, eta gero kirurgia behar dutenek ba lehendabizi  edo beranduxeago ere egiten zaie. Orduan ba, ba hori ez dago beste gauza gehiago. Baina kimioterapia barruan pentsatzen badugu, hor oso ezberdinak dira tratamendu batzuk eta besteak ba, motak ere oso desberdinak direlako. Eta gero pentsatu behar dugu haurretan, ba pixka bat, gehiago zaintzen dugu ze …., ba efektu, behar ez diren efektuak ere haurretan, ba nabarmenagoak direlako, helduetan baino eta orduan erabiltzen diren kimioterapiak ba, beti ere seguruagoak izaten dira. Ba, tratamenduak hobetu ezagututa ba lortzen da ba igual denbora ba laburragoa jarri ahal izatea eta ba, behintzat etxera joan ahal izatea ahal den gehiena. Eta  gu beti saiatzen gara, ba, tratamendu batek 8 ordu irauten badu, ba egun horretan bertan etxera bidali, nahiz eta bi egunetara berriro ospitalera etorri behar izan, baina behintzat umeek azken finean, asko eskertzen dute ondo egonda eta etxean egotea lotan ahalik eta denbora gehien eta ez ospitalean lotan.
Kazetaria- Eta zer gertatzen da honelako kasuetan? Haurrak etxetik ospitalera, ospitaletik etxera, gurasoek denbora asko eskaini behar izaten diotela haurrari, bai tratamendu garaian eta baita ingresaturik dagoenean ere. Horrek gurasoetako batek lana utzi beharra ere ekartzen du etxe batean baino gehiagotan, eta gaur egun laguntza ekonomiko oso gutxi dute. Eta hori da hain zuzen ere, aurten, gaurko eguna dela eta, egin duten eskarietako bat. Minbizia duten haurren gurasoek laguntza ekonomiko gehixeago eskertuko luketela alegia. Medikuek ere, ongi ezagutzen dute errealitate hori.
Nagore- Gurasok, askotan ba behintzat, bi gurasotako batek lana utzi behar izaten du. Batzuetan ba aukerak izaten dituzte bajak edukitzeko baina bueno beste asko, ba igual autonomoak direnak edo, askotan ezin izaten dute ba lanarekin jarraitu, eta lana utzi behar izaten dute.
Kazetaria- Gurasoek diru laguntza eta medikuek ikerketa gehiago eskatzen dute, ez baita medikuek  eurek nahi adina ikerketa egiten alor honetan. Zergatik?
Nagore- Ba haurrak gehiago sendatzen direlako alde batetatik eta kasu gutxiago direlako bestetik, helduak baino, eta orduan ikerketak ba badakizu, ba, diru eta ba hori, behar handia daukalako.
-Bai
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Mar 4, 2014
Number: 1540108
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:05:45
Number of visits: 4633