Docutec Card

Zure bikotekideari jendaurrean ergatibo-akatsak zuzenduko dizkiozu?

Euskaldun berri bati akatsak zuzendu behar omen zaizkio, behar bezala ikas dezan. Bideoan, mutila bere neskalagunari laguntzen saiatuko da, egiten dituen akatsak zuzenduz.

Baina, zure bikotekideari zuzenduko al zenizkioke, ondo hartuko al luke berak?
Irrikitown saioko Euskaldun berri maitia ataleko umorezko esketxa.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Mutila.- Nire neska hor ari da jo eta fuego euskara ikasten, eta egia esan, aurreratu du zerbait. Baina bada ikasten ez duen gauza bat: ergatiboa. Ez du bat ondo jotzen. “Nik” esan beharrean “ni” esaten du eta alderantziz. Eta ez dakizue potroetan ze mina jartzen zaidan, ostiko bat emango balidate bezala.
Neska.- Ba bai, esaten ari nintzen bezala, ni uste dut superrera joan behar dugula.
Bale, ba orduan nik joango naiz tabakoa erostera. Ondo zaude?
Maitia, ni asko maite zaitut, guk joango gara ohera? Aizu, ez badaukazu gogorik, utzi eta kito! A ze aurpegia!
Mutila.- Ez, ez, gogoa? Horixe daukadala!
Ez dizkiot akatsak zuzentzen ez desanimatzeko. Azken finean, euskaraz hitz egitea da inportanteena, nahiz eta gaizki egin, ez? Gainera, aguantatu dezaket edo tapoiak jarri ditzaket.
Tabernan
Neska.- Kaixo, begira, hau Miren da, guk elkarrekin joaten gara euskaltegira.
Miren.- Ez, gu elkarrekin joaten gara esaten da.
Neska.- A! Bale, bale, bale! Eskerrik asko zuzentzeagatik! Hori da modu bakarra ikasteko.
Miren.- Klaro!
Neska.- Gu goaz, jakina!
Mutila.- Hara! Beraz, ez zaio inporta zuzentzea! Ba, aurrera!
Neska.- Bueno, ez dakizu zer gertatu zitzaigun, oso gauza dibertigarria. Guk elkarrekin joan ginen…
Mutila.- Gu, gu elkarrekin joan ginen.
Neska.- Gu elkarrekin joan ginen kanpinera eta ni esan nion…
Mutila.- Nik, nik esan nion.
Neska.- Eta nik esan nion: begira, begira emakume itsusi hau. Bera dauka…
Mutila.- Berak
Neska.- Bibotea. Eta ni pentsatu nuen…
Mutila.- Nik
Neska.- Eta azkenean, emakumea titiak zituen, gizon bat zen, kito!
Mutila.- Oraingoan ikasi dut, bai. Antza, ez zaio gustatzen nik berari jendaurrean akatsak zuzentzea.
Neska.- Eta hurrengoan zure amona zuzenduko duzu jendaurrean!
(Kolpea emango dio neskak potroetan)
Mutila.- Honek ergatiboak baino min gehiago egiten du, aaaaaai!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Feb 20, 2014
Number: 1531515
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:27
Number of visits: 10666