Docutec Card

Lankide motak, Mikel Pagadi 'ikertzaile'aren eskutik

Espezie askotako lankideak omen daude, Mikel Pagadiren ustez.

Satelitea, Koinatua, Madalenoa, Eskalatzaile olinpikoa eta beste asko aztertu dituzte 'Airean' saioan.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

PAGADI. Arratsalde on. Arratsalde on denoi. Arratsalde on. Beno, ongi etorri.
JAIME OTAMENDI. Arratsalde on. Esaiek, esaiek Pagadi, zertaz hitz egin nahi huen, eta ez diagun utzi.
P. Lehen lanetaz hitz egiten aritu zarete,
O. Ja.
P. Eta nik egin dut hemen lankide batzuen sailkapena.
o. Ja.
P.  Ze lankide dauzkagun ondoan, ze lankide-mota dauden. La dos-eko dokumental batean bezala, lankide-sailkapen bat egingo dugu.
O. Lankide-sailkapena.
P. Espezie askotakoak daude, eta niri… bai
MALAGON. Eta gainera horiek  zoriontasunean ere agintzen dute dezente.
P. Bai. Asko. Efektibitatea. Bai lantokia nola doan…
O. Zalantzarik gabe.
P. Bai. Bai.
O. Segun eta ze lan-giro daukazun eta inguruan ze lankide dauzkazun…
P. Bai. Bai.
GONBIDATUA 1. Ez zarete kexatuko ez…?
O. Zer?
G1. Langile…
O. Batzuetan, batzuetan…
P. Bai. Nik. Itxoin…
O. Pagadiri pasa…
P. Barkatu. Eske ez didate etiketa kendu, hemen, zerakoa, arropakoa…
O. A ez e?
P. Ez. Berdin…
O. Zer da, merkealdikoa edo?
P. Ez. Esaten nuen: zer pikatzen ari zait hemen? Ai, barkatu, e?
(barreak)
P. Bai. Etorri naiz jantzita, de etiketa, esaten den bezala. Beno, has gaitezen lehenengo sailkapenarekin. Eta lehenengoa da eskalatzaile olinpikoa, edo “trepa” izenez ere ezagutu, ezagutzen dena: nagusia, gerentea edo beti zuzendariaren aurrean ondo geratzen dena edozer aitzakia   esanda.
O. Ja!
P. Detektatzen nahiko errazak izaten dira.
G1. Lehiakorrak ere…
P. E, lehiakorrak, oso lehiakorrak batzuek. Beste batzuek ez hainbeste, baina behintzat ondo gelditzen direnak eta batzuetan ere ez zaio axola ondokoari izorratzea, ba bere helburuak lortzeko.
O. Bai. Ja!
P. Bai. Horiek izaten dira.
O. Bai. Asko. Eskalatzaile olinpikoa. Bai. Bai.
P. Eskalatzaile olinpikoa. Bai. Eta pixka bat animaliekin jarraituta, “peloteroa” ere badaukagu. Hau askoz ere arriskutsuagoa da, mundu osoari pelota egiten dio, bere, bere helburuak ez daudelako argi. Bai. Igual integratzen da talde batean, bai igual informazioa lortzera… Hau eskalatzailea baino arriskutsuagoa da. Kontuz honekin! Kontuz peloteroarekin. Ezagutzen ditugu makina bat!
O. Bai. Bai. Bai. Zalameroa, peloteroa…
P. Horixe!       
O. Bai. Bai.
P. Normalean pelota…
O. Pagadi, ze guapo zauden. Bai. Bai. Bai. Pagadi, ze guapo zauden. Bai. Bai. Bai.
P. Halaxe izaten da.
O.  Dena da ona, mundiala! Guapo. Bai.
P. Beste bat daukat, dena, Erlazio Publikoak. Hau ez da, zerarekin, RRPPrekin ez du zerikusirik, baizik eta laneko bilerak, orga…, antolatu beharrean afariak eta  bazkariak organizatzen dituena. Bai. Normalean lanari baino gehiago eusten dio orga… antolakuntzari, antolakuntza sozialarai, baita txirrindula porrak, futboleko porrak, eta hori dena. Majoa izaten da, eta berak garraioa, botikina eta, logistika eta, hori denaz daki.
G1. Garrantzitsua.
P. Garrantzitsua izaten da. Bai. Bai. Bai. Garrantzitsua. Beste bat dauka…
O. De la, De la Maza pentsatzen ari nintzen.
P. Baina De la Maza efektiboa da.
O. Ja. Ja. Ja.
P. Ikusten ari denez. Bere aktibidade sozialarengatik…
O. Ja. Bai. Bai. bai.De la Mazak lana egingo du, baina gero festa ere jarriko d. ez? Ja.
G1. Lana festa bat da, edo  festa lana da.
P. Aprobetxatu egiten du. Biak uztartu egiten ditu. Beste klase bat da “madalenoa”: madalenoa da, berriz, beti negarrez dagoena. Nahiz eta gauzak ondo joan, gero gaizki joango dira. Lana dago: Jesus, hori ordu pila sartu behar direnak! Krisia bukatzen ari da: gero ere etorriko da zedozer okerragoa.Jesus! Euria egin du: gero ere gehiago egin behar du. Ezezkortasuna pertsonifikatua esango genuke.
O. Manuel, enpresan ba al daukazue horrelakoren bat? Beti negarrez dabilenen bat edo, ez?
MANUEL. Batekin gogoratzen naiz orain, bai.
O. Ixo.
(barreak)
O. Horrelakoa da?
M. Ez. hainbestekoa ere ez
O. Hainbestekoa ez.
M. … baina pixka bat ezkorra bai.
O. Ja. Denok ezagutzen ditugu, ez?
P. Bai. Negar asko egiten dutenak badaude. Beti kexaka. Horrela.
O. Malagon: zuen irakasleen artean ere izango dira beti negarrez dabiltzan batzuk, ez?
MALAGON. Bai. Bai. Bai. Beti. Ikasleak baldin badira, ikasleak: ikasle asko dira, aurtengoak…
G1. Gurasoak eramaten dituzte, horrelakoak…
MA. Beno, horiek ja beste, horiek gertakariak …
G1. Horiek dira presioa egiten dutenak.
MA. Horiek unibertsitatean…
G1. Horiek dira tribuak.
P. Gu ere kexatzen gara pixka bat, ezta?
O. Bai. Pittin bat. Bai.
P. Batzuk beste batzuk baino gehiago, baina beno.
O. Programa luzea delako…
P. Bai.
O. Beste batzuetan laburra delako.
P. Bai. Bestela…
O. Beste batzuetan politika gehiegi…
P. Hori da.
O. Bai. Beti.
G1.  Beste batzuetan Pagadi gehiegi.
O. Ez!
M. Pagadi gehiegi inoiz ez.
O. Ez. Ez. Ez.
P. Ni gehiegi? Ni perfume onak bezala, frasko txikitan.
O. Bai. Pagadi dosi txikitan.
P. Bai. Bestela usain gehiegi…
O. Chanel five…
P. Horixe bakarrik jartzen dut lo egiteko.
(barreak)
P. Beno, beste klasifikazioa bat da, koinatuak. Lanean ere badira koinatuak. Hauek dena dakitenak dira. Dakite enpresa nola joango den, krisiagatik hitz egiten badugu ba esango dute 1929ko crack-a nola izan zen, eta han okerrago zeudela, eta baita ere norbaitek lanean kideren batek autoren bat erosi baldin badu, berak, Nafarroan, auto hori merkeago erosiko zuen. Koinatua esaten dena. Koinatu totala.
O. Zalantzarik gabe.
P. Bai. Beti izaten da koinatu bat horietakoa, eta beti bere lagunen anekdotak kontatzen dituena, beti…  Nire lagun bati ez dakit zer,nire lagun batek kurbako neska ikusi zuen, eta nire lagun batek ez dakit zer.
O. Bai. Bai. Beti lagunen istorioak. Zuk badaukazu koinaturik edo?
GONBIDATUA 2. Nik normalean, jartzen diogun izena da, “Tolosa”.
O. A, Toloxabe (“Todo lo sabe”)
G2. Bai. Tolosa!
O. Bai. Bai. Bai.
G2. Tolosa bat da.
O. Bai, Toloxabe. Hori asko esaten da, bai.
MA. Edo “Todologoa” baita…
O. E?
MA. Todologoa.
P. Gero beste bat daukagu: Mr edo Mrs Sympathy.  Hau ingelesez. Gu, e, badakit ingelesezko terminoak asko gustatzen zaizkizuela. Eta Mr Sympathy. Ondo ??? daukat e, Villabonako ahoskapenarekin…
O. Izugarri. Izugarri.
P. Mister sympathy da “egun on” esan eta ez duena ezer esaten, gauzak gogo ez oso onez egiten dituena, eta hortxe egoten dena ba beno, haragi-puska bat bezala, bestearengatik paso egiten du, eta bizimodu-estilo horretan… daramakiena. Nik uste nahiko karga negatiba jartzen duela lantokian.
O. Ja
P. Bere kasa doana , baina beno… oso desagradablea. Hemendik gomendatzen diegu All-Bran edo zumo-naranja! hartzea goizetan. Zertarako? Hobetzeko? Ez: kaka egitera joateko.  Holaxe!
(barreak)
P. Matiz txiki honekin beste batera pasako gara.
O. Bai.
P. Satelitea! Satelitea ere bai da bere kasa doana, baina “rollo onean”.
O. Ja.
P. Bai. Ni bezala ezta, ari garenean, ezta? Pixka bat satelitea naiz..
(barreak)
P. Satelite samarra naiz.
O. Zerorrek esan duzu, Pagadi.
P. Nik esan dut, bai. Nik esan dut, bestela…
O. Satelitea.
P. Bai. Bai. Bai.
O. Zera, zeratu beharra daukagu…
P. E, pixka bat. Dena esan behar da.
O. Bai. Bai. Bai. Bakoitzak daukagu gure rola hemen…
P. Nahiz eta bileretan ba: gai hau ez! gai hau ez! gai hau ez! Ba beno…
O. Ja!
P. Azkenean, zas, sartu egiten dugu!
O. Ja! Bai. Bai. Eta gaurkoan gainera, arrazoi pixka bat eman behar dizut ze hemen bai, bai, bai, ja…
P. Jendea identifikatzen hasi da.
O. Identifikatzen hasita…
P. Bai. Bai.
O. Bai.
P. Baten bat gorrituko zen etxean: nire izena ez du esango. Horrelako gauzaren bat. Beste bat badago niri asko gustatzen zaidana: “bainonik” (baina nik). Bainonik ez da Errealaren Txekiako fitxaje bat. Bainonik da beti errespontsabilitatea beti gainetik kentzen duen pertsona bat. Baino nik ez dut egin, baino ni ez naiz etorri, baino nik ez dut ukitu makina… Hola. Bainonik. Bai.
O. Bai. Pentsatzen ari naiz…
G1. Jokalari famatua.
P. Bai.
G1. Jokalari famatua enpresa eta familia guztietan.
O. Hori toki guztietan dago.  Baino nik hori…   
P. Baino nik, baino nik,
O. Baino nik, baino nik, baino nik…
G1. A ze kasualitatea!
P. Bi abizen txekiar daude. Bestea da, aprobetxategia dena, “Zenahidek” (zer nahi duk?). Zer nahi dek?: ba kaña bat atera. Hori da: Zer nahi dek?
O. Bai,. Bai. Bai. Bainonik. Hori telebistaren munduan askotan gertatzen zaigu audientziekin. 
P. Bai. Hori da.
O. Baino nik esan nuen, baino nik esan nuen, baino nik
P. Klaro, ekiporik onena gara, baina nik esan nuen…
O. Ja!
P. Esango digu gero Xantik ere zedozer! Beste bat ere badago, “lepo” deitzen zaiona. Beti galdetu zer moduz dagoen eta “lepo” esaten duena lanez. Kristoren lan pila daukana. Berarentzako egunak 43 ordu dauzka: eta lanetik atera, 12 ordu sartu, etxera joan da, etxean sartu, eta trasteroko argia arreglatzen du, eskailerari barniza ematen dio, eta gauza elektrikoak eta arreglatzen hasten da. Beti “lepo” deitzen diegu horiei. Lepo. Zer moduz lanez eta: lepo! Beti lepo.
O. Lepo.
P. Baina pozik bizi da gizona.
O. Bai.
P. Gizona edo andrea, dena.
O. Hau dena delakoa. Bai. Bai. Bai. Baina toki guztietan eta familia guztietan eta lantoki guztietan…
P. Nik bat ezagutzen dut,
O. Bai.
P. Nik bat ezagutzen dut, eta gizona da. Eta beti hortxe ibiltzen da hau. Hortxe: garajeko atea engrasatu, eta lanera, eta gero entsaimada, eta gero seietan zera…: geratu hadi, lo egin ezak…
G1. Orain hiperraktiboa deitzen zaie. Orain txikitatik pilula ematen dizute, eta kito!
P. Bai. 
O. Ja.
P. Eta gero beste bat dago, hau azkena dena:  only work. Beste… 
O. Only work?
P. Zer moduz galdetu eta lanaz hitz egiten duena bakarrik, bai lagunei, bai lanekoei, bai kanpokoei, bai mezatara joan eta “zer moduz?”, eskua eman eta bakea emanda, lanaz… Madrinadora berria erosi dugu. Konbertsazio bakarra lana da, obsesioa. Ba beno, igual beste ezer ez du izango kontatzeko, eta lana. Zer egin behar… ?
O. Hau ingelesek “Workaholic”…
P. Workaholic. Bai. Bai.
O. Hori da, ez. Lanarekin gaixo dagoen hori, ez?
P. Hori da. Beno, honaino klasifikazioa.
O. Aizu, ba, oso, oso interesgarria. E? ez al zaizue iruditzen?
M. Asko gustatu zait.
P. Niri ilusioa zen argazkiak jartzea, baina gero jendea kexatu egiten da, “ba ni ez naiz horietakoa!” esaten duena. Bada ez bada ere ez dut, anonimotasunean geratu gara.
O. Zoologiko honek daukan problemarik handiena norbera beste kaiola batean…
P. Bai.
O. … Sentitzen dela….
P. Ni sartu naiz.
O. Egia.
P. Satelitean.
O. Bai. Bai. Zuk hori ongi egin duzu.
P. Bai. Bai. Besteren batek nahi badu esan “workaholic”a den edo…
O. Zer, bateren bat animatuko litzateke, ze hemen Pagadik, egia esan, tira, aitorpen publikoa egin du, ”ni satelitea naiz”.
P. Bai. Bai. Bai. Batzuk armairu… ni takillatik atera naiz, esaten den bezala. Ni, gauza hauekin ari garela…   
O. Ez duzue busti nahi, ez?
G2. Zail ikusten dut, e?
O. E?
G2. Zail ikusten dudala.
P. Igual norbaitek leituko du: ni pelotero zikin bat naiz!
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Jan 27, 2014
Number: 1513169
Source:
Dialect:
  • Gipuzkera
Duration: 09:16
Number of visits: 4363