Docutec Card

Kafearen onurak

Kafea jende askok gustura hartzen duen edaria da, baina askok diotenez neurriz hartu beharrekoa. Audio honetan kafearen laudorioak entzungo dituzu, kafea hartzeak onura pila bat omen dakazkigu eta kalterik apenas. Ea bat zatozen entzuten duzunarekin.

Hiztegi lagungarria:

AITZURRA HARRAPATU. Erabat mozkortu, total egin, katutu.
Mutilak izugarrizko aitzurra zuenez lagunek eraman zuten etxera.
AJE. Biharamuna. Gehiegi jan edo edan ondoren gorputzak izaten duen ondoeza.
Gehiegi edan eta hurrengo egunean aje gutxiago izateko, ur asko edan zuen oheratu aurretik.
APALDU. Gutxitu.
Aspirina hartuta apaldu zaio sukarra.
AREAGOTU. Gehiagotu, handitu.
Krisiak areagotu egin du aberatsen eta pobreen arteko aldea.
BIZKORTU. Suspertu.
Botikak bizkortu du gaixoa, laster da guztiz sendatuta.
KALTEGARRI. Ondorio txarra, gaiztoa.
Asiako liztorra kaltegarria da erleentzat.
LAU TAZA INGURU. Lau bat taza, lau taza hortxe-hortxe, lauren bat taza
Hotzak zegoen eta txokolate asko hartu zuen: lau taza inguru.
ONURA. Alderdi ona, ondorio ona.
Orain ez du erretzen, eta gorputza hasi zaio onurak nabaritzen.

Transcription:[+] Transcription:[-]

JULEN. Zer iruditzen zaizu, kafe bat hartuko dugu biok elkarrekin?
ANTTON. A, begira, aspaldiko partez, ez zaigu gaizki etorriko,
J. Ez. ez.
A. Nik ebakitxo bat
J. Zuk ebakia. Bale.
A. Deskafeinatua.
J. Hutsa. Klaro, eske nik ez dakit gauetan kaltegarria ez ote den kafea hartzea… Kafea txarra ez ote den gauean…
A. Ba nik uste dut ezetz, Julen, ze kasualitatea. Zuk badakizu ohitura bat badudala gauero-gauero, ohera joan aurretik, irakurtzen aritzekoa, eta gaur ez nekien zein libururi heldu, eta aurkitu dut apalean etxeko entziklopedia zaharra, hementxe, jartzen du hala zerrendatxo bat, kafeak dauzkan…
J. Bai.
A. Onurak edo azaltzen dituena , eta begira, bueno, ba…
J. Orduan, kafearekin zer pasatzen da, Antton?
A. Ba begira, hemen…
J. Txarra al da gauean kafea hartzea?
A. Ez gauean, ez egunean, ez behin ere. Hemen denak onurak dira. Hemen jartzen duenez behintzat.
J. Da “la ostia” orduan.
A. Bai. Bai. Bai. Sekulakoa. Lehenengoa da kafea antidrepesiboa dela esaten du hemen.
J. A bai?
A. Antidepresiboa. Orduan triste dabilen jendeak eta, beno…
J. Animatzeko.
A. Horixe.
J. Akabo bakea. Piztu eta kafe bat hartu eta listo.
A. Bai.
J. Bale.
A. Eta gero hemen behean. Bigarrena, hau gogorxeagoa da, baina beno. Suizidiorako joera murrizten omen du kafeak.
J. E?
A. Suizidioa, suizidiorako joera, horixe! 
J. Alegia, geure buruaz beste ez egiteko aukera ona dela.
A. Erremedioa omen da. Beno, hemen dio Harvard-en egin omen zuten…
J. Aiba!
A. Ikerketa bat edo…
J. Kontu serioa da kafearena.
A. Emaitzen arabera esaten omen du lau taza inguru hartzen duen jendeak joera hori, edo suizidiorako behar hori murrizten zaiola. Baina kontua da, hemen beherago irakurtzen hasita…
J. Bai.
A. Dio Finlandian beste ikerketa bat egin dutela eta emaitzen arabera, zortzi taza inguru hartzen dituen jendeak suizidiorako joera handiagoa izaten omen du.
J. Orduan, kafea hartu behar da, baina neurrian.
A. Dena bezala, tamainan hobe izaten da, eta kafea ere bai.
J. Bale. Ez suizidatzen laguntzen du, baina zortzigarrenetik aurrera kontuz ibili, ezta?
A. Horixe.
J. Zer gehiago kafearekin?
A. Gehiago:kirol-errendimendua hobetzen laguntzen du.
J. A! Ze gehiago, Antton?
A. Hemen ondoren, kirolarekin lotuta gainera…
J. Bai.
A. Errekuperaketa bizkortu, eta muskuluetako mina apaltzen omen du.  Orduan agujetarentzat ere…
J. A bai?
A. Balio omen du kafeak.
J. Beti esan izan ohi da ura azukrearekin hartzea komeni…
A. Ba begira! Kafeari azukre pixka bat botata, nik uste, kafeak ere ura baitauka, ba beno, erremedioa antzekoa izango dela.
J. Beraz, horretan laguntzen du.
A. Horixe! Beste bat: pisua galtzen ere laguntzen omen du.
J. A bai?
A. Eta orain Gabon ondoren honetan, ba beno…
J. Ja, ja, eta horrenbeste dieta milagroso eta ezagutzen ditugu eta…
A. Horixe!
J. Begira: esku-eskura, kafea!
A. Ez dut nik behin ere entzun, baina beno. Funtzionatuko du. Beste bat. Alitosia edo aliento txarra deitzen dena uxatu egiten omen du honek.
J. Beno, uxatu, disimulatu egingo du, ezta?
A. Hori da. Kristoren kafe-kiratsa utziko du, baina beno.
J. Bale.
A. Beste zerbaitena baino hobea izango da eta.
J. Benga ba!
A. Bai. Eta hurrengoa: memoria areagotu eta konzentrazioan laguntzen omen du.
J. Kafea hartzeak.
A. Orduan, ni oraintxe, eta beste asko ere halaxe izango dira… Azterketetan nabil, eta beno, igual…
J. Klaro! Eta examinetan, azterketetan dabilen jendeak jakin dezala kafetxo bat, dena bezala, hau ere neurrian hartuta…
A. Bai. Bai. Bai.
J. Ez gara pasako. Ez gara litroka kafe edaten hasiko. Baina pare bat goizean, hola, “xuspertzen” eta kontzentratzen laguntzen omen du.
A. Ez da txarra.
J. Entziklopediak hala esaten du behintzat.
A. Bai. Eta gero, azkena:
J. Bai?
A. Gibelarentzat eta bihotzarentzat, horrentzat  ere ona omen da. Hori. Hori dio hemen.
J. Ostras! Orduan parranda eginda gero, aje egunean, kafe pixka bat hartuta, gibelari masaje txiki bat emateko.
A. Beno, jakingo duzunez parranda ba da leku apropos bat beste gauza askoren artean ligatzen aritzeko, ezta?
J. Amigo!
A. Eta beno, bada ligatzen hasi eta ezezkoa edo jasotzen duenik, kalabazak jasotzen dituenak eta horrelakoetan ze izaten da erreakziorik logikoena, Julen? Parrandan ari garela?
J. Bihotzeko mina? Ez dakit.
A. Ba orduan izaten da, benga, kristoren zerbeza-edana egin…
J. A, bale! Mozkortuko gara, eta fuera!
A. Eta zu imajinatu! Zu hurrengo egunean etxera ailegatzen zara kristoren aitzurra harrapatuta, eta jaikitzen zara gibela “hecho un cristo”…
J. Eta bihotza ere minduta.
A. Eta bihotza ere bai. Eta klaro!
J. Eta horren aurrean kafea.
A. Kafea!
J. Horretarako ere balio duelako.
A. Horixe ba!
J. Um. Nik nire taza bukatu dut, Antton.
A. Ba, niri ja bai, gutxi geratzen zait.
J. Gaurko kafea kristorena izan da.
A. Azkeneko tragotxoa egin, eta bukatu dugu.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jan 23, 2014
Number: 1511532
Source:
Duration: 00:04:09
Number of visits: 5485