Docutec Card

Zer da arrautza?

Ba al dakizu zehatz-mehatz arrautza bat zer den azaltzen? Hiri Gorrian irratsaioan saiatu dira. Ea zer iruditzen zaizun.

 

 

Hiztegi lagungarria

BAT ETORRI. Iritzi bera izan. Adibidez: Senar-emazteak bat etorri dira azkenean: ez autoz eta ez motoz, trenez joango dira oporretara.

TXITO. Txita. Adibidez:Txitoaren aita oilarra da, oiloa ama.

ERNALDU. Bi zelula sexual batu. Adibidez. Umerik izan ezin bada, in vitro ernalketa erabiltzen da, esaterako.

BEREIZI.-Desberdindu. Adibidez: Jende askok ez ditu bereizten Serena eta Venus Williams ahizpa tenislariak.

ANTZEMAN. Nabaritu. Adibidez: Aktore txarrari antzeman egiten zaio testua buruz ikasi duela

BEHATZ POTOLOAREN ADINAKO. Hatz lodiaren tamainako. Adibidez: Behatz potoloaren adinako intsektu batzuk, liztorrak, ikusi dituzte Txinan, oso gaiztoak.

ARRAUTZA FRIJITUA EGITERAKOAN. Arrautza frijitzerakoan, frijitu behar denean. Adibidez: Arrautza frijitzerakoan olioak nahiko bero egon behar du.

AKASO PUNTUREN BAT. Punturen bat agian. Adibidez: Akaso punturen bat baduzu azalean, kolorez aldatu dena, edo tamainaz.

EGINA. Osatua. Adibidez: 2014ko udaberriko kultura-agenda osatzen ari da Arriaga antzokia.

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA 1. Bizitza honetan jakin beharreko oinarrizko gauzataz aritu gara.

ESATARIA 2. Eguna apur bat absurdoa eduki dugu gaur. Denok bat etorri gara esaterakoan arrautza bat obulu bat dela. Baina gero ja galdu egin gara.

E1. Bai. Ze orduan arrautza bat jaten ari garenean txitoaren fetua ari gara jaten, edo ernaldutakoa jaten dugu, edo nola da? Edo noiz diferentziaren dira platerako arrautza eta txitoa jaiotzekoa? Jesus Agirresarobe, arratsalde on!

JESUS AGIRRESAROBE. Arratsalde on. Baita zuri ere.

E1. Zuk oilo-granja daukazu Usurbil aldean.

J. A. Bai.

E1. Eta galdera: zer, noiz bereizten da platerako arrautza, jateko arrautza eta ondoren txitoa jaioko dena?

J. A. Honbre. Txitoa ailegatuko baldin bada, seguru asko hor edukiko dute txitoa. Alegia, oiloak arrautza, arrautza obulua da.

E1. Bai.

J.A. Baina oilarrak ernaltzen badu, noski, arrautza horretatik ez da aterako.

E2. Ja.

J.A … txitorik. Orduan…

E1. Orduan guk jaten duguna da ernaldu gabeko obulua.

J. A.Izan liteke ernaldutakoa, baina oso egun gutxitakoa, egun gutxitakoa. Zuk pentsa 21 egun behar dituela txitoak arrautzatik jaiotzeko…

E2. Zenbat?

J.A. 21 egun.

E2. Bai.

J.A. Eta behin, zortzi, zazpi egunera arrautza ernalduta baldin badago ba behatz potoloaren adinako fetua edukitzen du.

E2. Ja.

E1. Baina guk hori ez dugu ikusten, ez? Edo zuk antzematen duzu arrautza frijitu egiterakoan noiz den ernaldutako arrautza eta noiz ez?

J.A. Honbre! Egun gutxi baldin badauzka ez da antzematen. Akaso punturen bat ikusten da, baina ez. ez da nabaritzen. Baina ja sei egun baldin badauzka ja antzematen da, ja ikusten da fetua.

E2. Holako puntu marroi bat?

J.A. Bai. Bai. Bai.

E2.Nik hori ikusi izan dut behin baino gehiagotan, e! Hori zer da, ernaldutako arrautza dela, jatera noana?

J.A. Nik ziur, ziur ezin dut esan, baina zera, ernaldutakoa behintzat egun gutxitara ja nabaritzen da. Nik ezin dizut esan bi egunetan nola egon litekeen. Baina, baina egun batzuetara ja nabaritzen da. O sea, fetua egina dago.

E1. Orduan arrautza egunero egiten du oiloak?

J.A. Bai. Ia egunero.. Pentsa: Bai ia egunero obulatu egiten du. 

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jan 9, 2014
Number: 1501057
Source:
Duration: 00:02:26
Number of visits: 5363