Docutec Card

Gazte euskaldun gehienek guraso erdaldunak dituzte

1986an hamar gaztetatik bi bestetik ez ziren euskaldunak, gaur egun aldiz, zazpira igo da.

Olatz Altuna soziolingustak azalduko duenez, gazte euskaldun gehienek (%52) guraso erdaldunak dituzte. Tribuaren berbak saioko bideoa.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Olatz Altuna.- Egoera desiragarriena da hau hizkuntza normalizazioaren ikuspegitik. Gazte edo belaunaldi gazteak direlako euskara gehien hitz egiten dutenak.
Erabileran aldaketa gertatu da neurri handi batean gazte euskaldun gehiago ditugulako. Duela 27 urte, 86an, hamar bi besterik ez ziren euskaldunak. Gaur egun, aldiz, ia zazpi euskaraz hitz egiteko gai da.
Datuei erreparatuta, egia da erabilera ez dela gaitasuna bezainbeste hazi. Kontuan izan behar dugu gazte hauek, gehiengoak, familia erdaldunetakoak direla lehenengo aldiz. Gehienek euskara eskolatik jaso dute eta ez etxetik eta beraien eguneroko jardun informalean, lagun artean, gertukoen artean erdaraz hobeto moldatzen da euskaraz baino.
Garai batean euskara ez formal hori etxetik jasotzen zen eta gaur egun asmatu behar dugu hutsune hori nola bete.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Dec 13, 2013
Number: 1486508
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:05
Number of visits: 3888