Joseph ingelesa eta Mohamed marokoarra: beti euskaraz
Joseph (Joseba) Ingalaterrakoa da eta Mohamed Marokokoa da. Autobus batean topo egin eta lagun egin ziren. Orduz geroztik, beti hitz egin dute elkarrekin euskaraz.
Bideo labur hau birala bihurtu da sare sozialetan.
Joseba Attard.- Zuk esan, bai. Mohamed Amine.- Kaixo, Moha naiz. Joseba Attard.- Kaixo, Joseba naiz. Euskaldunak gara. Mohamed Amine.- Euskaldunak gara. Joseba Attard.- Eta jaiotzez Ingalaterrakoa naiz. Mohamed Amine.- Eta ni Marruekosen (Marokon) jaio nintzen. Joseba Attard.- Eta duela urte batzuk autobusean ezagutu ginen elkar… Mohamed Amine.-… eta hasieratik beti euskaraz hitz egiten dugu. Joseba Attard.- Beti euskaraz. Mohamed Amine.- Gora Euskal Herria. Gora gara! Joseba Attard.- Gora euskara!
Josu eta Amaia fakultatean daude, eskola batean, eta irakaslea entzungo dugu txapa handi samarra botatzen. Ez dute elkar ezagutzen, baina elkarren ondoan eseri dira eta, aspertuta, hizketan hasi dira, batak eta besteak bere burua aurkezteko.
Josu eta Amaia fakultatean daude, eskola batean, eta irakaslea entzungo dugu txapa handi samarra botatzen. Ez dute elkar ezagutzen, baina elkarren ondoan eseri dira eta, aspertuta, hizketan hasi dira, batak eta besteak bere burua aurkezteko.
Ikastaroaren izena 'Aisa' da, harrera-ikastaroa da, ikasle etorkinak euskarara hulbil daitezen. Besteak beste, 'Pictionary' jokoarekin hiztegia praktikatzen dute.
Euskal Herrira etorri, eta ikasi duten lehenengo hizkuntza euskara izan da. Ez zaie hain zaila egin ikastea, gainera, uste orokortuaren kontra; jendea harrituta gelditzen dela diote, eta gaztelania gerora ikasi dutela esaten dietenean, are gehiago.