Docutec Card

Zodiakoa eta oporrak

Zein da zure zodiakoaren zeinua? Zein da zuretzat leku ona oporretara joateko?

Bideo honetan ikusiko dugu horokopoa eta geografia lotuta daudela.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Taurus
Pazientzia handiko zeinu honentzat leku perfektua da New York. Hiri handia da eta hotel asko daude. Oso ondo pasatuko du.
Gemini
Berlin da leku perfektua zeinu alai honentzat. Hizkuntza berri bat ikasi eta gau osoan parrandan ibiltzeko.
Leo
Eskuzabala da zeinu hau eta horregatik Eivissa da bere leku perfektua oporretara joateko. Oso ondo pasatuko du festa-giroan.
Cancer
Etxean egotea gustatzen zaion zeinu honentzat Singapur da leku perfektua. Etxe futuristak, azokak eta kultura desberdinak aurkituko ditu.
Virgo
Zerbitzuekin lotuta dagoen zeinu honi Japonia gustatuko zaio. Oso leku garbia eta segurua da eta paisaia politak ditu hiritik kanpo.
Aries
Zeinu abenturazale eta indartsu honentzat leku perfektua da Hawaii. Mendian ibiltzeko aproposa da eta surf egiteko hondartza asko ditu.
Scorpius
Pasioz betetako zeinu honentzat Maroko da leku perfektua, orduak pasatuko ditu gauzak esploratzen.
Libra
Zeinu honi artea gustatzen zaio. Viena da beretzat leku perfektua oporretara joateko. Eta gustura egongo da Spa ona daukan hotel batean.
Sagittarius
Zodiakoko bidaiaria da zeinu hau, pazientzia gutxikoa. Kanbodia da leku ona, oso espirituala da.
Pisces
Zeinu ameslari honentzat hondartza-leku asko dituen Mexiko da oso leku ona. Indarra hartuko du berriz lanera joateko gero.
Capricornus
Negozioekin lotuta dagoen zeinu honentzat Patagonia da oso leku ona. Hango mendiak igotzea oso plan polita da.
Aquarius
Independentea den zeinu honentzat Australia da oso leku ona, paisaia harrigarriak eta ezohikoak ditu.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A1
Aug 29, 2017
Number: 14786663
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:32
Number of visits: 7233