Docutec Card

Euskaldun zaharrok pazientzia gutxiegi al dugu euskaldun berriekin?

Euskaltegia eremu babestua da euskaldun berrientzat, baina, handik kanpo, aritzen al dira euskaraz? Bilatzen al dute euskaraz aritzeko lagunik? Eta euskaldun zaharrok uxatu egiten al ditugu berriak?

Honetaz arituko dira Tribuaren berbak saioan, Kike Amonarrizen eskutik.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Kike Amonarriz.- Euskaltegiek eremu babestu bat ziurtatzen dute, baina kanpoko bizitza ez da hain samurra izaten. Euskaldun zaharrek pazientzi gutxiegi al daukagu euskaldun berriekin?
Roberto.- eta hartzen duzu orduan, fuentean jartzen duzu, e, ai, nola esaten da nata?
K. Nata.
L. Nata.
R. Bestea. Beste modu batean ere badago, beste hitza ere bai, esnegaina.

Santurtziko Udal Euskaltegia

K.A.- Eta hemendik kanpo, zer nolako aukerak dituzue edo non dituzue zailtasunak euskaraz egiteko?
1 Ikaslea.- Pues, nik adibidez, hemendik kanpoan ez dut euskaraz hitz egiten.
2 Ikaslea.- Ez dut egiten.
3 Ikaslea.- Ez dut euskara erabiltzen, ez lanean ez etxean eta ez lagunekin.
2 Ikaslea.- Ez daukat maila ondo hitz egiteko.
4 Ikaslea.- Ikastolan daukat euskara hitz egiteko aukerarik onena, baina kalean gaur egun oso zaila da euskara hitz egitea.
5 Ikaslea.- Eusko Jaurlaritzan lan egiten dudanez, ba, bueno, saiatzen naiz gero eta gehiago erabiltzen.

Iruñeko Arturo Campion Euskaltegia

1 Ikaslea.- Ni normalean lagunekin eta lagunaren umeekin ere oso hunkigarria da.
2 Ikaslea.- Etxean, tabernetan, kalean, lagunarekin…
3 Ikaslea.- Lankideekin hitz egiten saiatzen ari naiz, baina asko kostatzen zait.
4 Ikaslea.- Nire emaztea ondarrutarra da eta hori, Ondarroan pixka bat, baina oso zaila da han.

Miarritzeko AEK gau eskola

1 Ikaslea.- Zorigaitzez parada gutxi dugu hemen euskaraz mintzatzea.
2 Ikaslea.- Badugu lagun mintza bat, talde bat, Miarritzen.
3 Ikaslea.- Lotsa gutxiago ematen nau euskaldun berriekin mintzatzea.
4 Ikaslea.- Erosketak egin ditut bestaldean, euskara erabiltzen dut…
hartzen duzu hori dena, eta sartzen duzu hozkailuan, eta hor uzten duzu hori ordu batzuk egoten eta listo.
N. Pues yo lo hago sin galleta.
L. Sale igual de rico.

K.A.- Aizue, horixe besterik ez genuen behar! Euskaldunok uxatzea euskara ikasten ari direnak. Azken finean, euskaldun berri ala euskaldun zahar, denok baikara euskaldunak.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Nov 25, 2013
Number: 1472583
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:49
Number of visits: 6433