Docutec Card

Zerk bultzatzen du jendea euskara ikastera?

Tribuaren berbak saioko bideoa. Kalean eta hainbat euskaltegitan ibili da galdezka Kike Amonarriz, jendeak euskara ikasteko dauzkan arrazoiak ezagutu nahian.

Bideoan, hiru euskaltegitako ikasleek emandako erantzunak ikus-entzun ahal izango dituzue.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1 Gizona. Euskaldun-berria naiz eta hamalau urterekin-edo hasi nintzen euskaltegian. Urte pare batean egon nintzen eta gero ja, ba ikastolara.
1 Emakumea.- Bueno, ni Vanessa naiz eta Salamancakoa naiz eta euskara ikasten ari naiz eta oraintxe bertan etorri naiz. Taberna batean egon naiz eta beste jendearekin hitz egiten.
2 Emakumea.- Niretzat hitz egiten oso zaila, baina, bueno, gogoekin nago.
3 Emakumea.- Ba denbora asko behar dugu, ba dena da menperatzeko eta hori baina bueno, azken finean, bueno, ja lortu dut euskara ikastea.
1 Emakumea.- Hasieran oso zaila zen, baina orain pixkanaka-pixkanaka erraza.
3 Emakumea.- Ni lehen, adibidez, ba etb1 eta gauza hauek ba ezin nuen ikusi, baina orain bai.
1 Gizona.- Euskara ikasteko hitz egitea euskaraz saiatzea, bai kalean bai etxean bai lagunekin eta dudak edo daudenean galdetu.
Kike Amonarriz.- Datu ofizialek diotenez, euskaldun-berriaren erretratu robotak ez du ez biboterik ez bizarrik. Hogeita bost berrogei urte bitartekoa da, goi-ikasketak ditu, emakumea da eta ile lisoa du. Hau, alegia.
Bada ez bada, hau ziurtatzeko hiru euskaltegitara joko dut.
Arturo Campion euskaltegia (Iruñea)
K.A.- Ea zer topatzen dugun! Hara! Datu ofizialek bete-betean asmatu dutela ematen du. Ba ez, ez, ez. Hemen, erretratu robotaz gain oso jende desberdina dago. Ea, esadazue, zergatik zaudete hemen euskara ikasten.
1 Ikaslea.- Hizkuntzak asko gustatzen zaizkit, batez ere euskara.
2 Ikaslea.- Ba satisfakzio handiena da ba hitz egiteko aukera.
3 Ikaslea.- Nik nahi dut euskalduna izatea.
4 Ikaslea.- gaur egun hunkituta nago, e? Nire lagunekin euskaraz hitz egin ahal dut.

AEK gau eskola (Miarritze)


1 Ikaslea.- Gurasoen mintzaira zelako.
2 Ikaslea.- Gure haurrak ikastola batean dira, orduan, haiekin mintzatu nahi dugu.
3 Ikaslea.- Euskal Herrian bizi naiz eta niretzat beharrezkoa da.
4 Ikaslea.- Euskaraz ez da bakarrik ikastolaren hizkuntza.

Santurtziko Udal euskaltegia

1 Ikaslea.- Lan egiteko, ba EGA eskatzen didate.
2 Ikaslea.- Ikasi nuen magisteritza eta titulua behar dut.
3 Ikaslea.- Badaukat eskatzen dutena, baina ez nuen nahi maila galdu.
4 Ikaslea.- Ondo ikasteko, ze nahiz eta euskara jakin ba ez dakigu ondo egiten.

AEK gau eskola (Miarritze)

K.A.- Bon, eta orain azterketa sorpresa jarriko dizuet. (Ikasleen protesta-oihuak)
Lasai, lasai, Lau teilatu kantatzea besterik ez da izango.
Bueno, ba hasi egingo gara, e? Bat, bi eta hiru…
Ikasleek Lau teilatu abestia kantatzen dute.
Lau teilatu gainean
Ilargia erdian
Eta zu…

Ulibarri euskaltegiko spot-a
Zoriontsu edozein herriko jaixetan.
K.A.- Alde ederra, e?
Berdin-berdin desafinatzen duzue, baina zentzuz.



 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Nov 21, 2013
Number: 1470004
Source:
Dialect:
  • Nahasia
Duration: 04:01
Number of visits: 9109