Docutec Card

Plazan

Herriko plazaren deskribapena.

Material hau 1984an eman zuen argitara HABEk Euskalduntzearen A mailarako langaiak izeneko bilduman.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Herri txiki batean gaude, plazan. Plazaren erdian lorategia dago eta lorategiaren ondoan, bi zuhaitz. Bata, plazaren ezkerraldean eta bestea, eskuinaldean. Ez dira oso handiak. Plazaren ezkerraldean etxe bat dago. Etxe ederra da. Udaletxea da. Udaletxearen aurrean arkupea dago. Arkupearen gainean balkoi luzea dago. Udaletxearen ondoan, eskuinaldean, kamioi bat dago aparkatua. Kamioiaren barruan kabina dago eta kabinaren barruan txoferra. Plazaren eskuinaldean pilotalekua dago eta bertan bi mutil jolasean.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A1
Oct 23, 1984
Number: 1447022
Duration: 00:56
Number of visits: 3746