Docutec Card

Haurren intoxikazioak

Santi Mintegi pediatra da Gurutzetako ospitaleko larrialdi zerbitzuetan eta beste lankide batzuekin batera haurren intoxikazioari buruzko ikerketa egiten ari da.

Santik larrialdi zerbitzuetan zenbait azalpen emateaz gain datu kezkagarriak ere emango ditu haurren intoxikazioei buruz. 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Manu- Gurutzetako ospitaleko zenbait medikuk crowfunding-en kanpaina jarri dute martxan haurren intoxikazioei buruzko ikerketa baterako. Santi Mintegi medikua da, ekimen honen bultzatzailetako bat. Santi, egun on!
S- kaixo, Egun on!
M- Haurren larrialdi saileko pediatra zara zu Gurutzetan, zenbait lankiderekin batera, eta Nazioarteko Toxikologia Behatokia zuzentzen duzu, ezta?
S-Bai, hala da
M- Zer da zehazki ikerketa  honetan aztertzen ari zaretena Santi?
S- Ba, aztertzen ari garena da zelako intoxikazioak hartzen diren toki desberdinetan, azken batean oso gauza logikoa da. Pertsona normal batek pentsa dezakeenez ba diferentea izan behar da ba Pakistanen, Estatu Batuetan edo hemen Euskal Herrian hartzen diren intoxikazioak umetan ze azken batean erabateko edo kristoren diferentzia ekonomiko, kultural eta tradizioaren aldetikoak ere bai egoten dira gizarteen artean. Orduan, horrekin begiratu nahi duguna da azken  batean intoxikazio-kopuruak jaisten ez denez azken hamarkada honetan, guk pentsatzen duguna da posible dela aplikatzen diren neurriak ba egokienak ez izatea, ze, azken batean Pakistanen edo Estatu Batuetan edo Euskal Herrian aplikatzen direnak ez dira zergatik berdinak izan behar. Orduan, gu egiten ari garena da, bildu azken batean gure zerbitzuetara etortzen diren umeak, intoxikatuta dauden umeak eta gero aztertu eta diferentziak topatu.
M- Zehaztu dezagun pittin bat. Adibidez Euskal Herrian umeen intoxikazioaz ari garenean zertan ari gara? Alkoholak eragindako intoxikazio etilikoei buruz?
S- Beno, horretaz asko hitz egiten da, eta hori kopuru inportantea da, baina inportanteena izaten da ume txikiek hartzen dutena, azken batean ume txikiek edozein gauza sartzen dute ahora eta batzuetan gauza toxikoak izaten dira, batez ere medikazioak, sukarra edo katarroa tratatzeko medikazioak eta azken batean zapore onez eginda daudenak, eta eurek ikusten dute eta segurtasuneko tapoia ez badaukate ba, zabaldu egiten dute eta edan egiten dute, edo aitak edo amak ematerakoan gero zabalik uzten dute momentu batean eta eurek edan. Urtean 100 baino ume gehiago hartzen ditugu. 130-140, eta ez da bakarrik gure zerbitzuan baizik eta edozein larrialdi-zerbitzutan mundu mailan.
M- Eta horiek dira batez ere hori, medikamentuek eragindako intoxikazioak garbiketa-produktuek sortutakoak, hor sartzen dira baita ere intoxikazio etilikoak edo?
S- Guk .. diferenteak dira. Ume txikien intoxikazioak dira horiek edo ba, gurasoen erruz, erratuta daudelako txarto emandako dosi batengatik. Eta gero horietatik aparte, ba, nagusien intoxikazioak ditugu, eta alde batetik badaude alkoholak sortzen duena, eta hor kristoren gorakada ikusi dugu azken hamarkadan, eta gero suizidio ahaleginak ere ikusten ditugu. Horiek dira lau motak, lau mota nagusienak intoxikazio pediatrikoetan. Zer gertatzen da? Ba, suizidio intentzioagatik sorturiko intoxikazioak gutxi izaten dira, baina, % 5a izaten da, eta nik badakit jendea harrituta geratuko dela, baina, horrela da 12 eta 13 urteko umeak ikusten ditugu, eh! Hori, eta ez bakarrik hemen eh.. Esaterako, nik esango nizuke, Munduko Behatokian badaukagu ja hartuta ia 1.200 episodio eta horietatik %11 dira suizidio-ahaleginak. Hau da, gehiago ikusten dira 16-17 urterekin baina ere bai ikusten ditugu 12- 13 urterekin. Orduan, hori betidanik egon da, zoritxarrez, betidanik egon da. Eta beno, horrek edonork pentsatu ahal duenez, beste enfoke erabat desberdina behar du: gauza bat da ume txiki batek medikazio bat hartzea eta horrek sortu ahal duen intoxikazioa eta beste gauza bat da 13 urteko mutil edo neska batek ba, bere gorputzari kalte egiteko asmoz gauza bat hartzea.
M- Suizidatzeko ahalegina egitea 12-13 urterekin eta horretarako sustantzia bat hartzea.
S- Bai, hori oso kezkagarria da ebidentemente.
M- Bale, norbait entzuten ari bada eta berak ere ekarpentxo bat egin nahiko balu zer egin dezake Santi?
S- Ba, internetera joan sartu webean www.goteo.org eta hor bilatu tóxicos infancia eta hor beno, sistema elektroniko baten bitartez berak sartu ahal du nahi duen guztia.
 

Interesatzen zaizu

  • Etxeko istripuak

    Etxean izan ohi diren istripu arruntenak azaltzen ditu. Horiek saihesteko zer egin ere azaltzen du. Bereziki aipatzen du haurren arriskua. Baita garbiketak eta sukaldekoak egiterakoan sortzen direnak.

    Etxeko istripuak
  • Botikak neurrira

    Botikak neurrira

    Ospe handia du Apiretalek haur txikien gurasoen artean zein pediatren kontsultetan. Izan ere, botika hau oso eraginkorra baita, besteak beste, analgesiko eta antipiretiko bezala. Hauxe izango duzu hizpide, beraz, sekuentzia didaktikoan zehar. Lehen atazan, Apiretal askotan erabili duen ama baten artikulua irakurri eta aztertuko duzu, bere iritzia zein den ezagutzeko. Bigarrenean, botikaren dosifikatzea dela-eta sortu den nahasketaz ohartaraziko du Gurutzetako kalitate-arduradunak irratiz. Adituak esandakoak entzunda nahasketaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango duzu. Azken atazan, berriz, intoxikazio-kasu bat ezagutuko duzu kontsultako elkarrizketan. Egoerak eskatuta jarraitu den prozedura ezagutu eta gurasoei jakinarazteko moduari erreparatuko diozu.

    Botikak neurrira
  • Etxeko istripuak eta haurren intoxikazioak

    Etxeko istripuak eta haurren intoxikazioak

    Askotan, istripuak gertatzeko etxean izan ohi dugu arriskurik handiena. Eta istripu horien protagonista nagusiak, jakina, etxean denbora gehien igarotzen dutenak izaten dira: haurrak eta emakumeak.

    Etxeko istripuak eta haurren intoxikazioak
 
 

Comments
Login for comment

B2
Oct 15, 2013
Number: 1438131
Source:
Duration: 00:04:30
Number of visits: 1901