Docutec Card

Giza enbrioien manipulazioarekin, agur gaixotasunei?

Giza enbrioiak manipulatuz eta aldatuz herentziaz hartzen diren gaixotasunak sendatzeko bidea hasi dute Estatu Batuetako, Txinako eta Hego Koreako zientzialariek.

Miokardia hipertrofikoaren gaitza zuten enbrioiak erabili dituzte ikerketa egiteko eta gaitza sortzen duen genearen mutazioa enbrioietan konpontzea lortu dute.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Estatu Batuetako, Txinako eta Hego Koreako zientzialariek elkarlanean egin dute aurkikuntza, herentziaz hartzen den gaixotasun bat sendatzea ekarri dezakeena.
Miokardia hipertrofikoa da gaixotasun hori. 500 pertsonatik bati eragiten dio eta bat-bateko heriotzaren arrazoi nagusia izaten da, bihotzekoak jota.
Gaitza sortzen duen genearen mutazioa enbrioietan konpontzea lortu dute. Aurrerapauso handia dela esan digute Biodonostia Institutuan. Luzea eta aberasgarria izan daitekeen bidearen lehenengo urratsa, Pili Camaño ikerlariaren ustez.
Geneak manipulatuz eta aldatuz asko aurreratu daitekeela uste dute zientzialariek eta orain konponbiderik ez duten gaixotasunak sendatu.
Baina etika alde batera utzi gabe, betiere.
Edozer ezin daitekeela egin uste du Pili Camiñok, zientziak eta legeak elkarrekin joan behar dute.
Lortutakoarekin oso pozik egonda ere, ikerketa gehiago egin behar direla esan dute zientzialariek, efektu kaltegarririk eragingo ez duela ziurtatzeko.

Interesatzen zaizu

  • Zein gaixotasun izango dut?

    Zein gaixotasun izango dut?

    Prest al zaude hemendik hamar urtera zein gaixotasun izango duzun jakiteko? Proposamena zertxobait beldurgarria bada ere, ezin ukatu erakargarria denik. Gizakia gizaki denetik, etorkizunak zer ekarriko dion ezagutu nahi izan du. Orain inoiz baino errazagoa dauka nahi hori betetzea. Nola? Profil genetikoari esker.

    Zein gaixotasun izango dut?
  • Miokardiopatia hipertrofikoa

    Miokardiopatia hipertrofikoa

    Miokardiopatia hipertrofikoa (MH) heterogeneotasun handiko gaixotasuna da, oinarri genetiko, adierazpen kliniko eta pronostiko aldakorrak ditu-eta. MHren prebalentzia 1/1.000 ingurukoa da; eta kirolari gazteen artean bat-batean eta ustekabean gertatutako heriotzen artean -bihotzeko arrazoiak direla medio- lehen arrazoia da, halako heriotzen heren bat ere eragiten baitu.

    Miokardiopatia hipertrofikoa
  • Genetika

    Genetika

    Genoma, genetika... gero eta gehiago entzuten ditugun hitzak dira. Itxaropen-sortzaile batzuetan, ez dakit zenbat eta zenbat gaixotasun sendatzeko balioko bide dute; kezka-iturri beste zenbaitetan, izaki klonikoak direla, janari transgenikoak direla... Baina jakin, benetan jakin, zenbat dakigu kontu horietaz? Galdera horri erantzuten saiatuko gara sekuentzia honetan. Ana Zubiaga biologoa saiatuko da guri azaltzen zer den genoma, zein funtzio betetzen duen, izakien arteko aldeak... erraza ez bada ere oinezkoontzat guztia ulertzea.

    Genetika
  • Enbrioi aukeraketa terapeutikoa

    Enbrioi aukeraketa terapeutikoa

    Genetika eta medikuntzaren ikerketek aurrera egin ahala, gizarteak bizitza soziala erregulatzeko dituen legeak aldatu baharra izaten du. Oraintxe bertan Espainiko Gorteek lege aldaketa bat onartu dute erreprodukzio terapeutikoa ahalbideratzen duena. Zuzenbidean adituak aldaketa honen berri ematen digu. Entzun irratsaioa eta ondorengo esaldiak egia ala gezurra diren esan.

    Enbrioi aukeraketa terapeutikoa
 
 

Comments
Login for comment

B2
Aug 4, 2017
Number: 14351846
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:17
Number of visits: 1118