Docutec Card

Tomtato edo Tomtata landare berria, erdi patata erdi tomate

TomTato ingelesez, eta euskarara TomTata itzuli dute. Lurrean patata ematen du eta landarean bertan tomate txikiak. Bi barazkiak batera emateko gai da TomTata. Erresuma Batuan dagoeneko salgai da landare hori. Rakel Lopez ikertzaileak eman ditu xehetasunak Euskadi Irratiko Hirigorrian saioan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA 1. Landare berria ikusi dugu sarean. Landare xelebrea da, facebook-en ere argazkia jarri dugu. Eta izena ere halakoa jarri diote: TomTato ingelesez, eta euskarara TomTata itzuli dugu.

ESATARIA 2. TomTata.

E1. TomTata. Eta grazia non du landare horrek?

E2. Ba tomatea eta patata biak batera ematen dituela.

E1. Horregatik da TomTata…

E2. Bai. Lurrean patata ematen du, eta landarean bertan tomate txikiak. Bi barazkiak batera emateko gai da TomTata. Erresuma Batuan dagoeneko salgai da landare hori. Hori bai, garesti samar. Landare bakoitza 15 liberatan, 18 euroan saltzen dute.

E1. Rakel Lopez, landare-ekoizpenaren ikertzailea da. Arratsalde on, Rakel.

RAKEL LOPEZ. Arratsalde on.

E1. Guri sekulako grazia egin digu Tomtatak, baina akaso zuk esango duzu tontakeria handia dela…

E2. Batez bere (ere) izenak egin digu grazia.

R. L. Bai. Bueno, ez da euren… hau da enpresa bat Erresuma Batukoa, eta euren iragarkietan azaltzen dutena da “zerbait naturala”. Argazkia ikusterakoan pentsatu daiteke zerbait arraroa dela, laborategian egina edo horrelako zerbait, baina berez da txertaketa bat egina. E?

E1. Ez du genetikoki eraldatu… ez dute halakorik…

R. L. Ez. Ez. Ez. Bai Tomatea, Bai patata dira bi landare familia berekoak, e? Orduan, txertatu daiteke, e? Bien artean. Orduan,euren iragarkietan, esan dudan moduan azaltzen dute zerbait naturala dela. Orduan tekniko bat egongo da tomatearen kimu bat hartzen, eta jartzen, txertatu edo injerto bat egin patataren landare batean. Orduan, gertatzen dena da, sustraiak dira patatarenak, orduan patatak emango ditu, eta goitik izango da, bueno, emango ditu tomateak, e!. Hau aspalditik ezagutzen da, e!

E2. A bai?

R. L. Baina hau ezin da jarri, esan nahi dut, nola patata Araban, gure Araban nola landatzen den patata, ba holako landareak 18 eurotan ezin dira jarri.

E1. Halako sail handiak ez? Ez du…

R. L. Bai.

E1. … merezi, halako sail handietan 18 euro balio duen landarea jartzea.

R. L. Hori da. Hori da ba gure jardinetan izateko, eta zerbait kuriosoa izateko eta izateko gure balkoietan. Eta hori ba, nahiko, ez dakit, bitxia, ez?

E1. Esan duzu…

R. L. … erakusteko eta baina…

E2. Bai.

E1… Rakel, familia berekoak direla patata…

R. L. Bai.

E1. Eta tomatea. Orduan, nahastu ditzakegu adibidez, patata eta berenjena, familia berekoak direlako?

R. L. Uf! Bai. Biak dira solanaceak, ezta? Nik ez dut ikusi egiten dela horrelako zerbait, e? injertoak eta. Baina posible izango da. Ez dakit, e! Ez dut ikusi hori, inoiz ez. Baina izan daiteke, e? Berez gaixotasunak eta berdinak dituzte.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Oct 10, 2013
Number: 1435106
Source:
Duration: 00:02:56
Number of visits: 6891