Docutec Card

Ehun urteko herenamona

Ehun urte bete ditu aurten Joxepa Etxeberriak. Gipuzkoako Zaldibia herrikoa da Joxepa. Bost generazioko familian zaharrena da Joxepa, herenamona; hau da, amonaren amona. Berarekin eta bere bilobarekin hitz egin dute Euskadi Irratiko Faktoria saiokoek.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA 1: Amona ez, birramona ere ez, ia seguru bera izango da Euskal Herriko herenamona bakarra, gaztelerako tatarabuela. Bai, behintzat, guk dakigula. Eta gaur herenamonak 100 urte bete ditu. Zaldibikoa [Gipuzkoa] da, Joxepa Etxeberria haren izena; bost generazioko familian zaharrena da Joxepa, herenamona, hau da, amonaren amona.
ESATARIA 2: Zenbat urte, Joxepa?
JOXEPA: A, ez dakit. Ez dakit hori, zenbat. Zenbat? Ehun urte? Ehun urte.
ESATARIA 1: Irailaren 10ean, alegia, gaur, 100 urte. Joxepa familiako zaharrena, mendea bete du eta, beste aldean, etxeko txikienak gaur bete ditu 2 hilabete, Eneko Rodriguezek. Eneko, mutiko jaioberria. Pentsa hiru amona ditu Enekok. Gustura egoten da herenamona Eneko txikiari begira, garai batean Joxepak ere haur asko zaindu baitzituen; baita zenbaiti titia eman ere. Entzun.
JOXEPAREN BILOBA: Zuk ematen al ziozun [zenien] titia umeei?
JOXEPA: Eman, nirei bakarrik? Kalean erdiei bai.
JOXEPAREN BILOBA: Kalekoei ere bai. Orduan, esnerik ez bazeukan amak honengana ekartzen zuten.
JOXEPA: Bai. Urteak nola joan diren!
ESATARIA 1: Urteak nola joan diren, esan du amonak, e, urteak nola joan diren esan digu Joxepak. Zaldibian eta inguruan ezaguna da Joxepa, tabernak ditu familiak, Zubiondo izenekoa, eta gaur egun handia dute etxekoek herenamonak mendea bete duelako. Koro Garmendia Joxeparen biloba da. Koro, egun on.
JOXEPAREN BILOBA: Bai, egun on.
ESATARIA 1: Zer moduz esnatu da gaur Joxepa?
JOXEPAREN BILOBA: Ondo, oso gustura, emozionatuta, ezin sinisturik dago, ez du sinisten 100 urte egin behar dituenik, baina, bueno, gustura. Bisita pila batekin eta hori, Goierri Telebista etorri behar zaiola eta… Gustura, gustura dago.
ESATARIA 1: Bost generazio zarete?
JOXEPAREN BILOBA: Bai, bai, gustura. Oso polita da, baina konplikatu samarra ere bai.
ESATARIA 1: Konplikatua zergatik?
JOXEPAREN BILOBA: Bueno, jendea asko juntatzen garelako, eta ohitura diferenteak dira. Gazteek postura batera pentsatzen dute, ba, umeak hazteko modua eta amonak beste postura batera, baina, bueno, polita, azkenean polita da.
ESATARIA 1: Bueno, 100 urteko amona zer moduz dago, buruz eta?
JOXEPAREN BILOBA: Ondo. Burua oso ondo dauka, ez du batere pastillarik hartzen. Nekatu egiten da pixka bat, ohean gusturago egoten da, baina, bestela, oso ondo. Ikusi gutxi, eta aditu gutxiago, baina, bestela, ondo. Minik ez daukala berak esaten du, eta konformitate handia.
ESATARIA 1: Bueno, minik ez badauka.
JOXEPAREN BILOBA: Ez, ez, inongo minik ez. Gu gazteok denok gaude minekin, eta berak inongo minik ez dauka.
ESATARIA 1: Guk atxakeak dauzkagu, eta berak ez dauka.
JOXEPAREN BILOBA: Hori da.
ESATARIA 1: Berak garbi esaten zuen, e, urteak nola joan diren! 100 urte dauzka.
JOXEPAREN BILOBA: Ez du ematen hola pasatzen denik, baina pasatu egin da eta hori, polita da ikustea zer ondo dagoen, eta nola disfrutatzen duen. Orain ume txikiekin, iruditzen zaio muñeko bat, “jo, zer ume ederra daukagun”, eta “urea ematen al diozue?”, eta beste konturik ez dauka. Oraingo gazteek ez dietela urik ematen eta..
ESATARIA 1: A bai? Hori da bere kezka?
JOXEPAREN BILOBA: “Umeek egarri asko pasatzen dute eta ura eman behar zaio” eta…
ESATARIA 1: Bai.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Sep 26, 2013
Number: 1419004
Source:
Duration: 00:03:05
Number of visits: 2210