Docutec Card

Euskara-irakasle Japonian

Hiromi Yoshidak euskara irakasten du Japonian. Euskararekin eta Euskal Herriarekin duen harremana kontatu digu Euskadi Irratiko Faktoria saioan; baita ere, hango ekonomia eta politikaren egoera nola ikusten dituen.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Nola heldu zen euskarara, euskaren  mundura  Hiromi’
HIROMI YOSHIDA. Euskararen mundura?
E.Bai.
H.Y. Eske ni linguistika ikasten ari nintzen unibertsitatean, eta gehienbat filologia ingelesa edo horretan nengoen. Orduan hizkuntza bat pixka bat arraroa dena, holako bat ikasi nahi nuen, ikasteko ba gogoa neukan. Orduan, egia esan, niri berdin zitzaidan, edozein hizkuntza pixka bat arraroa dena , ez? Orduan kasualidadez unibertsitate horretan irakasle batek montatu zuen euskara ikasteko taldetxo bat edo, eta orduan ba joan nintzen aber nolakoa den ikustera, eta hor bildu ginen ba bost lagun, ni eta beste lau mutil, ez?
E. Um.
H. Y. Eta irakaslea oso ona zen. Euskara emateko, klasea emateko oso trebea zen; klasea oso interesgarria. Eta gu, bildu ginenak, oso ondo ematen ginen eta aurrera ba jarraitu genuen.
E. Harrituko dira oraindik ere zu ikusita hizketan hasten zarenean, ezta? Edo ja ez, lehenago esaten genuenagatik, gero eta gehiagok hitz egiten duelako euskaraz jatorri desberdinetakoak izanda ere?
H. Y. Bai. Bueno, igual badaude batzuk oraindik txokatu egiten direnak, e?, baina hala ere esan dudana, gero eta ohituago daudela.
E. Bueno, eskuartean ze proiektu daukazu orain, Hiromi?
H. Y. Ba orain, orain ari naiz, bueno nire lagun bat ari da orain DVDa egiten euskararen historiari buruz; igual ezagutuko duzue. Euskara-jendea izeneko liburua, liburu potolo samar bat da, eta hortik ari gara DVDa egiten, dokumentala egiten. 6 tomokoa da, eta hor japonierazko azpi-tituluak jartzen ari naiz.
E. A?
H. Y. Bai. Hori ja…
E. Japonia zer moduz dago bestela, ekonomia aldetik eta? Zer esango zenuke?
H. Y. Ekonomia aldetik? Ba…
E. Potentzia handi bat izan da, baina krisi handia bizi izandakoa da Japonia…
H. Y. Bai, baina hemen baino gutxiago bizi izan dugula krisia, baina azkeneko 20 urte hauetan behetik,  behetik joan izan da ekonomia, pixka bat baxu antzean, 20 urtetan.
E. Um.
H. Y. Bai. Hemen bezalako, derrepenteko krisia ez dugu bizi, baina beti-beti baxu antzean.
E. Um.
H. Y. Eta oraindik ez dago hain ondo ere. Gazte-jendeari kostatzen zaio lana bilatzea.
E. Bai. Eta politika ikuspegitik beti esan izan da ustelkeria handi samarra dagoela, korrupzioa dagoela. Eta orain gauzak nola daude politikari dagokionez Japonian?
H. Y. Ba lehen bezala jarraitzen du.
E. Lehen bezala. (barreak)
H. Y. Fukushimako asuntoa eta uste dut gauza asko ezkutatzen dituela gobernuak, nire ustez, ez?
E. Bai?
H. Y. Inork ez dakigu zein den egia, zein den gezurra.
E. Um!
H. Y. Ez dugu asmatzerik.  
E. Jakingo duzu nola orain dela gutxi erabaki duten 2020. urteko  Olinpiar Jokoak Tokiori ematea…
H. Y. Bai?
E. Eta hor ibili dira lehian Espainiarekin…
H. Y. Bai?
E. Eta asko hitz egin da horri buruz; azkenean Tokiori eman diote, eta hori izango da   baita ere hiria eta ingurua suspertzeko gauza bat, ezta?
H. Y. Bai.
E. Olinpiar Jokoak antolatzea ezta,Tokion?
H. Y. Bai.
E. Bai. Zu Tokiotik gertu bizi zara gainera.
H. Y. Bai. Tokion bizi naiz.
E. Tokion bizi zara.
H. Y. Ni ez naiz Tokiokoa, baina han bizi naiz.
E. Um.
H. Y. Bai.bai. Eta ni ba, nigatik oso pozik nago; eske beti, nola, saltsa gehiago edo sortzen da, baina jende asko aurka zegoen.
E. Um. A bai?
H. Y. Bai. Eske hor diru asko gastatzen da. Eta horrelako gauzagatik.  Asuntoa, zera, soluzionatu gabe, nola liteke kanpoko jendea Japoniara inbitatzea?
E. Um.
H. Y. Hori ere asko aipatzen da.
E. Um.
H. Y. Bai.
E. Japoniatik zer ekarriko zenuke Euskal Herrira? Japoniako ze gauza ekarriko zenuke?
H. Y. Japoniatik? Hori beti pentsatzen ari nintzen, baina orain dela urtebete derrepente. Bat-batean okurritu zitzaidan hango ahozko tradizio bat hona ekartzea,
E. Um.
H. Y. Eta ekarri nuen orain dela urtebete. Horrek izena du rakugo, rakugo izena du, Japongo ahozko tradizio handi bat da,
E. Bai?
H. Y. Baina ez da hola, ez da oso zaila.
E. Baina zer da, bertsolaritzari buruzko…? Bertsolaritzaren  tankerako zerbait? Ala ez dauka zerikusirik?
H. Y. Ipuin-kontaketa bezalakoa da.
E. A bai!
H. Y. Bai. Eta ipuinak dira, baina helduentzako zuzendutakoak.
E. A!
H. Y. Eta gero, azkenean, barre egitekoak.
E. Begira!
H. Y. Barre egitekoak dira. Hori da helburua. Eta hori euskaratu, ipuin batzuk euskaratu, eta liburu batean publikatu nahi nuen.
E. Um.
H. Y. Baina gero konturatu nintzen, ipuin horiek irakurrita, ez dizute grazia handirik egingo. Hori da antzeztekoa!
E. Antzeztekoa.
H. Y. Kontatzekoa da.
E. A! Han egunero bizimodutik zer ekarriko zenuke?
H. Y. Hango eguneroko bizimodutik…
E. Jateko ohituretan edo…
H. Y. A, jateko ohituretan.  Ba, bueno…
E. Hemen jatetxe japoniarrak oso modan daude. Egon izan dira…
H. Y. Bai, atzo ere Parte Zaharrean ikusi dut berri bat; bai. Sushi bat edo…
E. Bai. Sushi bar…    
H. Y. Bai.
E. Eta zer moduzkoa iruditu zitzaizun?
H. Y. Ba nik uste hemengo jendeari gustatzea, espero dut, e?
E. Ja.
H. Y. Eske arrain, arrain gordinik, arrain gordina aipatzen baldin badut, hemengo jendea beti beldurtu eta egiten da, e?
E. Beldurtu egiten da, ezta?
H. Y. Bai.
E. Atzera egiten dugu.
H. Y. Hori. Hori.
E. Arrain gordina nola jango dugu? Bai.
H. Y. Baina behintzat probatu, ezta? Bai. Bai.
E. Hori da. 
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Sep 18, 2013
Number: 1412059
Source:
Duration: 00:05:24
Number of visits: 6400